San Joan Bataiatzailearen eliza (Cintruénigo)

San Joan Bataia­tzailearen eliza Cintruénigoko tenplu katolikoa da, Gotikoaren eta Pizkundearen arteko estiloak nahasten dituena. Euskal Herriko eliza kolumnario nabarmenen artean dago. XVI. mendeko lehen urteetan hasi baziren ere eraikuntza-lanak, hainbat al­ditatik igaroz mende beraren bukaera arte luzatu ziren. Erretaula nagusia nafar errenazimenduko lanik aipagarrienetakoa da. Bakearen Amabirjina gurtzen duen irudi bat bada elizaren barruan, herriaren zaindaria; XIV. mendeko egurrezko eskultura da.

San Joan Batailatzailearen eliza
Cintruénigoko San Joan Batailatzaileren eliza
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaCintruénigo
Koordenatuak42°04′57″N 1°48′27″W / 42.08261°N 1.80739°W / 42.08261; -1.80739
Map
IzenaJoanes Bataiatzailea
Arkitektura

Ezaugarriak aldatu

Aurreko eliza erraustu ondoren, lau tartetako eliza berri bat bururatu zuen Iñigo Zarraga maisuari dagokio lehen diseinua. Lehen etapa hau, lana tasatu zenean, 1520an amaitu zen, eta eraikuntza-lanak 1577ra arte gel­ditu ziren. Orduan, Pedro Aulesti mar­kinarraren zuzendaritzapean hasi ziren berriro lanak, Martin Urizar eta Pedro Nabaskuesen lagun­tzarekin eta hauek, gangak eta estal­kiak modu egokian buka­tzen dituzten tasa­tzaileen iri­tziz. Dudarik gabe maisu hauei zor zaie eraikinaren egungo itxura; nahiz eta elizari, XIX. mendean, tarte bat gehiago eran­tsi eta habearte nagusian zegoen korua kendu zi­tzaion, presbiterioaren eskuinetara eramanez.

Gaur egungo egoeran baditu altuera bereko hiru habearte, hamar zutabe zilindrikoz mar­katuriko bost tarte, atikadun harroinak dituztenak, plinto altuak eta kapitel toskanoak. Zutabeek 1’55 metroko diametroa dute. Erdiko habearteak 8’75 metro neur­tzen ditu eta alboetakoek 5’95 metro. Habearteak ia 6 metrora iristen dira, eta presbiteriotik gertuenekoak 8 metrokoak dira. Alboetako habearteen burual­deek 3’45 metroko sakonera dute.

Aurreko mendeetako Euskal Herriko ohiko elizekin al­deraketak eginez harrigarria gerta­tzen den espazio hau izar gurutze-gangaz estalirik dago, tarte bakoi­tzean diseinu ezberdin bat duten nerbio zuzen eta okerdunak txandakatuz. Absidea poligonala du, Esteban Obrayren Errenazimentuko erretaularekin.

Eliza handi honek bi sarbide ditu: bata habearte nagusiaren atzeal­dean eta bestea epistolako habeartean.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu