Bioespeleologia Euskal Herrian
Euskal Herrian ikerketa bioespeleologikoak historia luzea eta zabala du (hauxe izan zen karstaren zientzien artean aplikatu zen lehena). Jarraian, diziplina honen hasieran izan ziren ildoak eta ikerlari nagusiak aipatuko ditugu (1950. hamarkadara arte).
Hastapenak
aldatuLehen datua 1869koa da: Felix de Vuillefroy-Cassinik Trechus navaricus espeziea deskribatu zuen,[1] Sarako leizeetan (Lapurdi) jasotako lagin batetik.[2] Urte beretsuetan beste erreferentzia solteak ere badaude, hala nola 1873an, Charles Piochard de la Brûleriek Adelops vasconicus espezie berria deskribatzen zuenekoa (Albia eta beste koba batzuetatik, Orduñan).[3]
1879tik aurrera Eugene Simon ospetsua arituko zen euskal kobazuloetako materiala aztertzen; espeleologoek bidaltzen zizkioten laginen artean espezie berri ugari identifikatu zituen, eta haien euskal jatorria izendapen batzuetan nabari daiteke: Peltonychia navarica (Sarako Palombiere haitzuloa)[4], Iberina mazarredoi (Magdalena/Urallaga, Galdames, legatario edo emaile Carlos Mazarredoren omenez izendatua)[5], Sabacon vizcayanus (La Embajada, Orduña); Ischyropsalis superbus (Donibane Lohitzune), Ischyropsalis magdalenae (Urallaga), Sabacon paradoxus (Donibane Lohitzune, Altsasu eta Bilbo), Ischyropsalis nodifera (Donibane Lohitzune, Altsasu eta Galdames), Ischyropsalis dispar (Albia eta Embajada), Ischyropsalis superbus (Donibane Lohitzune),[6] Troglohyphantes cerberu (Pirinio frantsesen hego-mendebaldeko koba zehaztugabe batetik), eta Troglohyphantes furcifer (Orobe, Altsasu).[7]
Biologia arloan sakondu zuen lehen espeleologo euskalduna, berriz, Serafin Uhagon bilbotarra izan zen; berak eta bere kideek jasotako laginak Simoni bidaltzen jarraitzen zuten, baina Uhagonek berak ere hainbat espezie berri aurkitu zituen lagin hauen artean: Bathyscia mazarredoi (1881, Arrasateko Galarrako koban).[6] Bathyscia seeboldi (Urallaga eta Uzkorta, Bilbo ; leg. Uhagon, Seebold eta Simon), Bathyscia mazarredoi (Galarra, Arrasate, leg. Mazarredo), Bathyscia cantabrica (Urallaga, leg. Uhagon, Seebold eta Brisout), Bathyscia flaviobrigensis (Uzkorta eta Kobeta, leg. Uhagon), Speocharis filicornis eta Speocharis filicornis ssp. seeboldi (Serantes, Santurtzi, leg. Uhagon, Mazarredo, Simon eta Brisout), Speonomus crotchi mazarredoi (Galarra eta Kobate, Arrasate).[8][9]
XIX gizaldiaren hondarrean, Uhagonen ikasle donostiar batek segida eman zion maisuaren bideari: Manuel Martínez de la Escalera.[10] Izan ere, gerora entomologo ospetsu izango zenak bere ibilbidea kobazuloetan hasi zuen; horrela, 1892ko udan laginketa kanpaina bioespeleologikoa egin zuen Igitegi (Oñati), Atxurra (Berriatua), Garratxa (Lekeitio), Seranteseko gotorlekua (Santurtzi), San Roque (Bilbo) eta Albia (Orduña) kobazuloetan; bertan goian aipatutako espezieen distribuzioa aztertu zuen, gehi Bathyscia vasconica.[11]
Ikerketaren sistematizazioa
aldatuXX gizaldi hasieran, pertsona oso garrantzitsu bi agertu ziren Euskal Herrian: Emil Racovitza errumaniar esploratzaile zaildua, eta Rene Jeannel laguntzaile gaztea, denborarekin XX gizaldiko espezialista nagusia bihurtuko zena arlo honetan. Ikertzaile bi hauen taldeak prospekzio sistematikoak abiatu zituen Frantzia inguruko kobazuloetan, Euskal Herrian barne.[7] Sasoiko beste espezialistekin elkarlanean ere aritu ziren, espezie berri gehiago deskribatu zituztenak haien laginetan oinarrituz. Hala nola Elzéar Abeille de Perrin: Bathyscia elgueae (Iriberri, Donibane Garazi, leg. Trapet), Bathyscia jeanneli (Otsibar, Gamere-Zihiga, leg. Jeannel eta R. de Borde), Aphoenops jeanneli (Otsibar, leg. Jeannel); edo Sainte-Claire Deville: Bathyscia mascarauxi (Etxeberri, leg. Mascaraux). Jeannelek berak ere espezie berria deskribatu zuen 1906ean, Speonomus alexinae (Otsibar, leg. Jeannel eta de Borde) eta Speonomus alexinae ssp. ittanus azpiespeziea (Istaürdiko karbea, Itteko oihanean, leg. P. Nadar, Jeannel eta de Borde); edo Peyerimhoff: Speonomus bordei (Château-Pignon, Donibane Garazi, leg. de Borde).[8]
1907 urtea mugarria izan zen, bioespeleologia diziplina bezala sistematizatu baitzen; urte horretan atera zuen Racovitzak «Essai sur les problèmes biospéologiques» lana, eta Jeannelekin batera «Biospeologica» izeneko memoriak argitaratzen hasi zen «Archives de Zoologie Expérimentale et Générale » aldizkarian, 60 atal baino gehiago izango zituen seriea.[12] Urte horretan bertan Arbailako kobazuloetan izan ziren (Etxeberri eta Appholoborro) ; 1908an, berriz, Jeannelek Edouard Alfred Martelen taldearekin bat egin zuen, Piriniotako hidrologia aztertzeko lehen kanpaina espeleologiko handia abiatu zuenean;[13] bertan, besteak beste, Kakuetan lagin biologikoak jaso zituen, Speonomus rudauxi espezie berria deskribatuz. 1910ean Euskal Herrian beste bi espezie berri identifikatu zituen beste ikerlariek bidalitako laginetan: Speonomus oberthuri (San Adrian, Zegama, leg. Oberthür eta Bleuse) eta Breuilia cuneus (Ventalaperra, Karrantza, leg. Henri Breuil).[8]
Espezialisten arteko elkarlana
aldatuGaur egunean, deigarria izan daiteke Breuil arkeologo ospetsua lagin biologikoak jasotzen ikustea; artean espeleologiako diziplinen artean zegoen harreman estua adierazten du. Ez zen aldi bakarra izan: 1918 eta 1927 artean, bere lan arkeologikoetan zehar, beste koba askotan gauza bera egingo zuen Breuilek: Larraungo Akelar eta Martintxurito, non Jeannelek Troglorites breuili espezie berria eskeini zion.[14] Eta beste askotan ere: Aitzbitarte (Orereta) Ceuthospodrus vasconicus,[15] Escualdoniscus coiffaiti[16] eta Lithobius validus leptotarsis/vasconicus; Mendikute (Albiztur) Lithobius anophtalmus, Hernion Lithobius piceus gracilitarsis,[17] Zopite (Alkiza), Ugalde (Arrasate), Aitzulueta eta Azkonar-zulueta (Oñati), San Adrian (Zegama), Aizkoate (Hernialde), Txorrote (Albiztur), Monzon (Arrasate), Guadalupe (Tolosa)[18]...
Breuil bezala, Jose Miguel Barandiaran arkeologoak ere behin baino gehiagotan kolaboratu zuen bioespeleologoekin: 1929an Urtiagan (Deba) Tomas Ataurirekin,[19]1949tik aurrera Gaudin anaiekin (Sara, Ainhoa eta Ezpeletako leizeak; Ihursibehereko Laminaziloa, Urruña; Turzilo eta Esnarazu, Aldude).[20] Bestalde, bere kontura, Atxurrako kobazuloan Helix nemoralis barraskiloen jarraipena ere egin zuen, aztarnategi arkeologikoetan sarri agertzen diren oskol-geruzen jatorria argitzeko.[21]
Maximo Ruiz de Gaona paleontologoak ere behin baino gehiagotan arduratu zen, fosilez gain, kobazuloetako izaki bizidunetaz; hala nola Oñatiko Ahuntz-koban, non 1949an, bere espezialitateko ikerketaz gain, Reyes Korkostegi espeleologoarekin laginketa biologikoan ere aritu zen.[22]
Gaur egunean, espezializazioaren eraginez, nekez ikusten da horrelako elkarlanik; honek zenbaitetan ondorio kaltegarriak ekarri izan ditu,[23] eta karstaren zientzien ikuspegi bateratua beharrezkoa dela erakusten du.[24][25]
Belaunaldiz belaunaldi
aldatu1911 urtean, euskal jatorriko aita-seme madrildar batzuk Orduña inguruan bilketa entomologikoan aritu ziren: Ignacio Bolívar Urrutia (artean Espainiako Natura Zientzien Museo Nazionalaren zuzendaria) eta Cándido Bolívar Pieltáin. Semeak 14 urterekin jada bioespeleologiarako zaletasuna zuen; aurretik Piochard de la Brulerie, Uhagon, Mazarredo eta Simon egon ziren kobazuloetan ibili ziren, laginak hartzen.[26] Ibilbide zientifiko oparo eta luze baten hasiera izango zen, lehenengo Espainian (bereziki Hego Euskal Herrian) eta gero Mexikon, 1936ko gerrarekin erbesteratu ostean. Bolivarrek ere espezie berri ugari deskribatu zituen Euskal Herrian: Bathysciola schiodtei, Speonomus crotchi aitzquirrensis, Euryspeonomus mendizabali, Euryspeonomus (Urbasolus) ciaurrizi.[9]
1910-20 hamarkadetan izaki troglobioen aztertzaileen taldera izen gehiago bildu zen: Fage, Allaud, Pecoud, Fagniez, Gaudin anaiak, Bonet, Atauri... Eta euskal lurraldeetan aurkitutako espezie berrien zerrenda ere luzatuz joan zen: Troglohyphantes allaudi (Galarra),[7] Trechus fulvus ssp. vasconicus (Aitzbitarte),[27] Centromerus viduus (Mairuelegorreta, Zigoitia),[7] Aphoenops jeanneli ssp. orionis (Astateko Ziloa, Eiheralarre),[28] Hydraphaenops vasconicus (Otsibar), Aphoenops ochsi (Mezkiritz),[15] Tomocerus vasconicus (Arrobieta, Anoeta)[29]...
Espeleologian, gaur egunean ere, ohikoa da zaharrak laborategi lanetaz arduratzea, gazteak koba barruko esplorazioan diharduten bitartean. Horretara, 1930eko hamarkadan, bioespeleologo gazte berri hauen artean Arcangeli, Colas, Stammer, Reymond eta Francesc Español zeuden, azken hau geroago euskal espeleologiaren loraldian eragin zuzena izango zuen kataluniarra. Lanak batez ere espezie ezagunen distribuzioa zehaztera bideratu ziren, baina espezie berri gehiago aurkitu ziren halere: Aphaenops (Geaphaenops) ludovici (Zatoia III, Abaurregaina), Ceuthosphodrus vasconicus (Aitzbitarte), Ceuthosphodrus peleus ssp. bolivari (Arrasate).[15]
Gerren osteko loraldia
aldatu1945ean, Espainiako Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiko Entomologia Institutuaren babesarekin, Kataluniako naturalista talde batek (Español, Nadal Llopis, Margalef, Mateu) Aralarrera etorri ziren kanpaina bioespeleologiko bat egiteko.[30] Bertan Gipuzkoako jendearen laguntza izan zuten; hemen sortutako harremanak eragin handia izango zuen handik gutxira Aranzadi Zientzia Elkartea sortzeko.[31] Kanpaina honetako laginetatik espezie berri gehiago deskribatu ziren: Euryspeonomus breuili kilixketai (Kilixketa), Euryspeonomus ciaurrizi igaratzai (Basolo)[32] eta Haptoderus aralarensis.[22] Urte berean, Jeannelen zuzendaritzapean, Pariseko Historia Naturalaren Museoan bioespeleologia saila sortu zen, Frantziako ikerlarien lanak koordinatzeko asmoarekin.[12]
Francesc Españolek harreman estua mantendu zuen Jesus Elosegi espeleologo tolosarrarekin, eta honek lagin biologikoen bilketarekiko grina kutsatu zuen Aranzadiko Elkartearen baitan,[33] eta 40-50 hamarkadetan Euskal Herrian aritu ziren beste biltzaileengan ere: Negre, Herault,[34] San Martin,[35] Derouet, Dresco, Matic,[17] Rodriguez de Ondarra, Sansinenea,[22] Zariquiey,[32] Henrot, Coiffait,[15] Jean-Pierre Besson, Jacques Moreau,[36] ... Honek, bistan da, espezie berri gehiagoren deskubrimentua ekarri zuen; hala nola Speocharis begoniae eta Speocharis angustitarsis (Urrekoba, Abadiño),[34] Euryspeonomus eloseguii (Ostolaza, Nafarroa), Speonomus lopezsellesi (Espotz),[32] Escualdoniscus coiffaiti (Sara),[16] Aphoenops loubensi (Arphidia, Urdatx),[15] Phloeocharis eskualduna (Otsibar),[37] Lithobius navarricus (Orobe),[17] Lithobius crypticola alavicus (Legorras, Araba)[38]...
Entomologiaz gain, Elosegi kobazuloetako kiropteroen ikerketa ere abiatu zuen beste taldekideekin batera (Adolfo Leibar, Ixiar Mendarte,[39] JA Valverde, Cuesta,[40] Carlos Menaia[41]...): saguzarrak harrapatzen hasi ziren, eraztuna jarriz eta beste lekuetan askatuz haien ibilbideak estudiatzeko.[42]
1948 urtean, Jeannelen eta Albert Vandelen gidaritzapean, Moulisen (Ariege), CNRS-ak (Centre Nationale de Recherches Scientifiques) lurpeko laborategi bat jarri zuen.[43] 1950 hamarkada amaieran, Mouliseko kolaboratzaileak Euskal Herrira etortzen hasi ziren: bertako zaindaria, Michel Bouillon espeleologoa, zuberotarra zen, eta hark gidatuta bisitatu zituzten Otsibar, Koxkarte, Cercle Magique, Garaibi, Arphidia eta beste karbe asko; kolaboratzaileen artean Madeleine Guillemet eta Michel Cabidoche zeuden, hurrengo urteetan La Vernan ikerketa garrantzitsua burutuko zutenak; haien bilketetan oinarriturik Coiffaitek Aphoenops ochsi ssp. cabidochei eta Aphoenops eskualduna espezie berriak deskribatu zituen.[15]
1950 hamarkadan, Bartzelonako Unibertsitateko Enrique Balcells irakaslea koba-saguzarren azterketan hasi zen, eta laguntza eskaria bidali zien Hego Euskal Herriko espeleologia taldeei: horrela, gipuzkoarrez gain, Bizkaiko Espeleologia Taldea (BET)[44] Arabako Manuel Iradier Elkartearen eta Nafarroako Vianako Printzea Erakundearen espeleologia taldeek bioespeleologia arloa jorratzen hasi ziren; kiropteroen ostean, entomologia arloan ere murgildu ziren.[45]
Ordutik hona, belaunaldiz belaunaldi gaur arte, Euskal Herri osoko espeleologoak arlo hau jorratzen jarraitu dute.[46]
Bibliografia
aldatuEuskal Herriko bioespeleologiari buruzko argitalpen nagusiak (1950. hamarkadara arte):
ABEILLE DE PERRIN, E. 1904. Deux nouveaux Bathyscia des Basses-Pyrénées. Bull. Soc. Ent. France 1904:242-243.
ATAURI, Tomás. 1949. Instrucciones para los coleccionistas de seres naturales. II, Entomología. Munibe 1, fasc.3, p.119-124.
BALCELLS, Ernesto.
- 1955. Quirópteros del territorio español: 3.ª nta. Speleon VI. Oviedo.
- 1958. Datos españoles de Plecotus y Eptesicus (Chir. Vespertilionid.). Misc. Zool. Museo de Zoología. Vol. I. Fasc. V. Barcelona.
- 1959. Advertencias sobre la recolección de murciélagos en cavernas e inscripción de los datos. Munibe 1959 vol.11, fasc.3, p.160-163.
- 1959. El estudio biológico de las cavidades subterráneas. Memoria de la Asamblea Regional de Espeleologia. Carranza (Vizcaya), 1958. Publicaciones de la Excma. Diputación de Vizcaya. Bilbao.
- 1959. Quirópteros de cuevas españolas recolectados desde 1955 a 1958. Speleon X. 75-94. Oviedo.
BARANDIARAN, José Miguel. 1947. A propos de «Helix nemoralis» dans les gisements préhistoriques. Ikuska. Giza-Ikaskuntza 3. Sara.
BEIER, M.
- 1931. Zur Keuntis der troglobionten Neobisien. Eos 7:9-23. Madrid.
- 1932. Pseudoscorpionidae I. Das Tierreich 57 Lief 258 S.
- 1939. Pie Pseudoscorpioniden – Fauna der iberischen Halbinsel. Zool. Jahrb. Syst. Jena. 72, 157-202.
BOLIVAR, Cándido.
- 1911. Observaciones sobre algunas cuevas del Norte de España y descripción de una nueva especie de “Speocharis”. Bol. Soc. Esp. Hist. Nat.
- 1916. Exploración entomológica de algunas cuevas de la región cantábrica. Bol. R.S.H.N. XVI.
- 1924. Estudios sobre Obisium cavernícolas de la región vasca. Bol. Soc. Esp. Hist. Nat. 24, 101-104.
BONET, F. 1931. Estudios sobre colémbolos cavernicolas con especial referencia a los de la fauna española. Madrid.
COIFFAIT, H. 1956. Les phloeocharis anophtalmes des Pyrénées et regions voisines. “Pirineos”. Revista del Instituto de Estudios Pirenaicos, números 39/42, págs. 253/260. Zaragoza.
COLAS, G. GAUDIN, A. 1935. Sur deux nouveaux Trechidae des Pyrénées occidentales. Rev. Franc. Entomol. 1(4):245-248.
CONDE, Bruno.
- 1949. Description préliminaire d’un Campodéidé cavernicole du Pays Basque Espagnol. Bulletin du Muséum National d’Histoire Naturelle, 2-série, 21, 569-573. Paris.
- 1955. Matériaux pour une monographie des Diploures Campodéidés. Mem. Mus. Nat. Hist. Nat. XII. Paris.
COUSTE, R. MALVESIN-FABRE, G. 1952. Une grotte à escargotière dans la région d’Arudy (Basses Pyrénées). I Congreso Internacional del Pirineo, Zaragoza.
DEMANGE, JM. 1958. Contribution á la connaissance de la faune cavernicole de l‘Espagne (Myriapodes, Chilopodes: Lithobioidea). Speleon t.IX. Oviedo 1958.
DEROUET, L. Dresco, E. Negre, J. 1954. Recherches biospéologiques dans les Monts Cantabriques. Enumération des grottes et notes de chasse. Speleon, t.V, 3, p.157-170.
DRESCO, E.
- 1956. Captures d’araigneés en Espagne (Campagnes biospéologiques de 1952 et 1954). Famille des Agelenidae. Speleon VIII(1-4).
- 1957. A propos de Meta bourneti Simon (Aranae Argiopidae). Studia Spelaeologica 1957:83-90. Napoli.
ELOSEGI, Jesús. 1949. Biospeología de Guipúzcoa. Munibe 1, fasc.1, p.31-35.
ESPAÑOL, Francisco.
- 1945. Coleópteros nuevos de la sierra de Aralar. Bathysciinae. Eos. t.XXI, 3-4, p.268-273.
- 1948. Resultados de una campaña biospeleológica realizada en la región media occidental de Navarra, durante la segunda quincena de septiembre de 1947. Eos. t.XXIV, 2, p.233-245.
- 1950. Contribución al conocimiento de los Bathysciinae vasco-navarros. Pirineos 15-16(VI):81-122. Zaragoza.
- 1958. La evolución de la fauna coleopterológica en las cavidades subterráneas españolas. Publ. Inst. Biol. Apl, t.XXVII, p.81-88.
ESPAÑOL, F. MATEU, J. 1950. Sobre algunos insectos cavernícolas del país vasco-navarro. Munibe 2(4):177-183. Donostia.
FAGE, L.
- 1919. Biospeologica XL. Études sur les araignées cavernicoles. III. Le genre Troglohyphantes. Arch. Zool. Exp. 58:55-148.
- 1931. Biospeleologie LV, Aranae V serie. Arch. Zool. Exp. 71:99-291.
FAGNIEZ, C. 1913. Description d’un Aphaenops nouveau des Basses Pyrénées. Bull. Soc. Ent. Fr. 1913 p.381-382.
GAUDIN, L. 1925. Description des Trechinae nouveaux de la chaîne pyrénée. Bull. Soc. Ent. Fr. 1925 p.35-36.
JEANNEL, René.
- 1906. Description du sexe femelle de Bathyscia Alexinae, var. Ittana Jeann. Bull. Soc. Ent. France 1906:151.
- 1906. Contribution á la faune cavernicole des Basses Pyrénées. Bull. Soc. Ent. France 1906:22-24.
- 1907. Étude des Bathyscia du groupe de B. Schiödtei Kiesenw. Ann. Soc. Ent. France 1907:419-424.
- 1908. Biospeologica V. Coléoptères (première série). Arch. Zool. Exp. Gen. 4(VIII):267-326.
- 1908. Étude sur le genre Speonomus Jeann. (Silphides cavernicoles pyrénéens) et sur sa distribution géographique. L’Abeille XXXI:57-102. Paris.
- 1909. Biospeologica X. Coléoptères (seconde série). Arch. Zool. Exp. Gen. 5(I):447-532.
- 1909. Coléoptères cavernicoles nouveaux ou peu connus des Pyrénées (Note préliminaire). Bull. Soc. Ent. France 1909:17-20.
- 1909. Contribution a l’étude des Silphides cavernicoles d’Espagne. Bol. Soc. Esp. Hist. Nat, p.463-475. Madrid.
- 1910. Contribution a l’étude des Silphides cavernicoles d’Espagne. Bol. Soc. Esp. Hist. Nat. P:463-475.
- 1911. Biospeologica XIX. Revision des Bathysciinae (Coleopteres silphides). Morphologie, distribution géographique, systématique. Archives de Zoologie Expérimentale et Générale 5(VII):1-641. Paris.
- 1918. Troglorites breuili, nouveau carabique cavernicole des Pyrénées espagnoles. Bull. Soc. Ent. Fr. 1918, p.273-276.
- 1920. Notes sur les Trechini. Bull. Soc. Ent. Fr. 9:50
- 1924. Biospeologica L. Monographie des Bathysciinae. Arch. Zool. Exp. 63:1-436.
- 1926. Faune cavernicole de la France. Gastropoda. p.106-111. Paul Lechevalier. Paris.
- 1928. Monographie des Trechinae. L’Abeille, t.XXXII-XXXV, 1926-1928.
- 1937. Révision des genres des Sphodrides. Notes sur les carabiques, 2ª. Rev. Fr. Ent. 1937, 4(2):73-100.
- 1939. Un nouvel Aphaenops de la grotte d’Oxibar. Rev. Fr. Entomol. 6 (3–4), 83–85.
- 1950. Quarante annees d’explorations souterraines. Notes Biospéologiques. Fascicule VI. Publications du Museum National d’Histoire Naturelle. París, 1950.
- 1950. Sur les Bathysciites du Guipúzcoa (Col. Catopidae). Not. Biospéol V:57-61.
- 1953. Un nouvel Aphaenops des Basses-Pyrénées. Not. Biosp. 1953, 8:113-116.
JEANNEL, René. BOLIVAR, Cándido. 1921. Coleópteros cavernícolas nuevos de las provincias vascas. Mem. R. Soc. Esp. Hist. Nat. 50:509-539.
JEANNEL, René. RACOVITZA, Emil. G.
- 1910. Biospeologica XVI. Enumeration des grottes visitées 1908-1909 (3 serie). Arch. Zool. Exp. 5(5):67-185.
- 1914. Enumeration des grottes visitées. 1911-1913. (Cinquiéme Serie). Biospeleologica 53. Paris.
- 1918. Ennumeration des grottes visitées 1913-1917 (6 serie). Biospeologica XXXIX. Arch. Zool. Exp. 57:203-470.
- 1929. Biospeologica LIV. Enumeration des Grottes visitées 1918-1927 (7 Serie). Arch. Zool. Exp. Gen. 68:293-608. Paris.
MORALES, Agacino. Un nouvel appareil pour la capture de Chiropteres. Mammalia, 1938, n.º 2.
LAPLACE, G. 1953. Les couches a escargots des cavernes pyrénéennes et le problème de I’Arisien de Piette, páginas 199 a 211 del tomo 50 del «Bulletin de la Société Préhistorique de France».
MARGALEF, Ramón
- 1949. Un problema interesante de biogeografia. La distribución de los Gammarus en el Norte de España. Munibe 1, fasc.3, p.108-111.
- 1952. La vida en las aguas dulces de los alrededores del Santuario de Aránzazu (Guipúzcoa). Munibe 1952 vol.4 fasc.2-3 p.73-108.
- 1955. Contribución al estudio de la fauna de las aguas dulces del Noroeste de España. P. Inst Biol. Apl., 21: 137-171.
- 1956. Dos nuevos Gammarus de las aguas dulces españolas. P. Inst. Biol. Apl., 23: 31-36.
MATEU, J. 1953. Revisión de los Ceuthosphodrus s. str. cavernícolas del País Vasco-Navarro. I Congr. Intern. Spéléol. Paris, t.III, p.113-124.
NONÍDEZ, José Fernandez.
- 1917. Pseudoescorpiones de España. Trab. Mus. Nac. Cienc. Nat. serie Zool. 32, 9-46.
- 1925. Los Obisium españoles del subgénero Blothrus. EOS. Madrid, 1, 43-83.
ORTIZ DE ZARATE LOPEZ, A. ORTIZ DE ZARATE ROCANDIO, A. 1949. Contribución al conocimiento de la distribución de los moluscos terrestres en las provincias Vascongadas y norte de Navarra. Bol. R. Soc. Esp. Hist. Nat. 47:397-432.
PEYERIMHOFF, P. de. 1908. Description d’un nouveau Silphide aveugle des Basses-Pyrénées. Bull. Soc. Ent. France. P.302-304.
RAMBLA, María. 1946. Opiliones del Aralar. Aportación al estudio de la fauna y flora vasco-navarras. Estación de Estudios Pirenaicos del Consejo Superior de Investigaciones Científicas. Zaragoza.
RODRÍGUEZ DE ONDARRA, Pedro. MENAYA, Carlos. 1955. Observaciones geo y bioespeleologicas realizadas en los alrededores del santuario de nuestra señora de Aranzazu. Revista “Oñate”. págs. 41-49. Oñate 1954-1955.
RODRÍGUEZ-RODA, J. 1946. Contribucion al estudio de los tardigrados de España. Nota previa sobre los encontrados en la Sierra de Aralar. Aportación al estudio de la fauna y flora vasco-navarras. Estación de Estudios Pirenaicos del Consejo Superior de Investigaciones Científicas. Zaragoza.
ROEWER, CF.
- 1914. Die Familien der Ischyropsalidae und Nemastomatidae der Opiliones-Palpatores. Arch. Nar. 80(3):99-170.
- 1935. Opiliones (Fünfte Série). Zugleich eine Revision aller bisher bekannten europáischen LANIATORES. Arch. Zool. Exp. Gén. 78(1):1-96. (in BIOSPEOLOGICA LXII).
- 1950. Uber Ischyropsalidae und Trogulidae. Senckenbergiana 31:11-56.
ROMEO, A. 1953. Crónica de Historia Natural. 5. Murciélagos de la cueva de Aitzbitarte III. Munibe 1953 vol.5 fasc.1 p.17-18.
SAENZ DE UGARTE, José Luis. (“Badaya” ezizenez). 1958. Reanudación del cursillo espeleológico en Vitoria. Charla sobre bioespeleología. El Pensamiento Alavés 1958-IX-24.
SAINTE-CLAIRE DEVILLE, J. 1905. Description d’un Bathyscia nouveau des Pyrénées. Bull. Soc. Ent. France. P.231.
SIMON, E. 1881. Arachnides nouveaux ou peu connus des provinces basques. Ann. Soc. Esp. Hist. Nat. 10:127-132. Madrid
VALVERDE, J.A. 1953. Crónica de Historia Natural. 15. Notas sobre murciélagos. Munibe 1953 vol.5 fasc.4 p.240-242
WOLF, B. 1936. Animalium Cavernarum Catalogus. 13 liburuxka. Ed. Dr. W. Junk, s’-Gravenhage.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Genus Trechus Clairville, 1806: 22 - Carabidae» carabidae.org (Noiz kontsultatua: 2018-11-07).
- ↑ A. Faille, I. Ribera, L. Deharveng, C. Bourdeau, L. Garnery, E. Quéinnec & T. Deuve. (2010). «A molecular phylogeny shows the single origin of the Pyrenean subterranean Trechini ground beetles (Coleoptera: Carabidae)» Molecular Phylogenetics and Evolution 54.
- ↑ PÉREZ FERNÁNDEZ, T.. (2017). [https://www.researchgate.net/publication/319911519_Contribucion_al_conocimiento_de_la_biologia_subterranea_de_Andalucia_sur_de_Espana_V_nuevas_aportaciones_de_Lucas_von_Heyden_y_Charles_Piochard_de_la_Brulerie «Contribución al conocimiento de la biología subterránea de Andalucía (sur de España) V: nuevas aportaciones de Lucas von Heyden y Charles Piochard de la Brûlerie»] Gota a Gota (Villacarrillo) (14): 5-10..
- ↑ Rambla M. (1980). «Arachnida opilionida (Contribución al conocimiento de la fauna cavernícola del País Vasco)» Kobie (Bilbo) II (10): 530..
- ↑ Txantiloi:Erreferentzi
- ↑ a b ANONIMOA. (1881). «Variedades euskaras» Euskal-Erria. Revista Bascongada (Donostia) (III): 191-193..
- ↑ a b c d Ribera, C.. (1980). «Arachnida araneida (Contribución al conocimiento de la fauna cavernícola del País Vasco)» Kobie (Bilbo) II (10).
- ↑ a b c Jeannel, René. (1911). «Biospeologica XIX. Revision des Bathysciinae (Coleopteres silphides). Morphologie, distribution géographique, systématique» Archives de Zoologie Expérimentale et Générale (Paris) VII (5): 1-641..
- ↑ a b Español, F, Bellés, X.. (1980). «Coleoptera Catopidae Bathysciinae (Contribución al conocimiento de la fauna cavernícola del País Vasco)» Kobie (Bilbo) II (10).
- ↑ Ades. (2015-03-31). «Manuel Martínez de la Escalera, bioespeleologoa» Albisteak (Noiz kontsultatua: 2018-11-25).
- ↑ Martínez de la Escalera, Manuel. (1899). «Examen del Grupo Bathyscia de España» An. Soc. Esp. Hist. Nat. (Madrid) (XXVIII).
- ↑ a b Jeannel, René. (1949). «El Centro de Biospeologia» Munibe (Donostia) 1 (1).
- ↑ (Frantsesez) texte, Martel, Édouard-Alfred (1859-1938). Auteur du. (1910). «Rapport sur l'exploration souterraine hydrologique des Pyrénées en 1908 / par M. É.-A. Martel,...» Gallica (Noiz kontsultatua: 2018-11-25).
- ↑ Jeannel R. 1918. Troglorites breuili, nouveau carabique cavernicole des Pyrénées espagnoles. Bull. Soc. Ent. Fr. 1918, p.275.
- ↑ a b c d e f Vives E. Coleoptera, Carabidae (Contribución al conocimiento de la fauna cavernícola del País Vasco). Kobie 10, II tomoa, 1980, p. 568.
- ↑ a b Escola O. Crustacea (Contribución al conocimiento de la fauna cavernícola del País Vasco). Kobie 10, II tomoa, 1980, p. 540.
- ↑ a b c Serra A. Chilopoda, Lithobiomorpha (Contribución al conocimiento de la fauna cavernícola del País Vasco). Kobie 10, II tomoa, 1980, p. 545-551.
- ↑ Gipuzkoako Katalogoa (Munibe) eta Biospeológica LIV. Enumeration de grottes visitées, Septime serie. 1918-1927. París 1929.
- ↑ Barandiaran, José Miguel. (2005). «Diario Personal. Volumen I (1917-1936). Desde los primeros trabajos científicos, hasta el inicio del exilio» Colección Sara (Ataun) (6): 612-644..
- ↑ Barandiaran, Jose Miguel. (2009). «Diario Personal. Volumen II (1936-1953). Durante los años de su exilio en el País Vasco Continental» Colección Sara (Ataun) (8).
- ↑ Barandiaran, Jose Miguel. (1947). «A propos de «Helix nemoralis» dans les gisements préhistoriques» Ikuska. Giza-Ikaskuntza (Sara) (3).
- ↑ a b c Español F, Mateu J.. (1950). «Sobre algunos insectos cavernícolas del país vasco-navarro» Munibe (Donostia) 4 (2).
- ↑ Ades. (2018-04-30). «Atxurra y ADES» Albisteak (Noiz kontsultatua: 2018-11-25).
- ↑ Euskal Espeleologoen Elkargoa. (2018). «Entrevistas: Christian Normand. Jose Mª León Zudaire. Marta Rozas» Karaitza (Oñati) (25).
- ↑ «"Leizeak ixtea ez da irtenbide bakarra; kudeaketa behar da"» https://alea.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-27).
- ↑ Bolívar Pieltain, Cándido. (1911). «Observaciones sobre algunas cuevas del Norte de España y descripción de una nueva especie de “Speocharis”» Bol. Soc. Esp. Hist. Nat. (Madrid) (1911): 567..
- ↑ «ERRENTERIAKO UDALA» www.errenteria.net (Noiz kontsultatua: 2018-11-25).
- ↑ Fagniez, C. (1913). «Description d’un Aphaenops nouveau des Basses Pyrénées» Bull. Soc. Ent. Fr.: 382..
- ↑ «Catálogo Espeleológico de Guipúzcoa» Munibe (Donostia) 1 (4): 42..
- ↑ Bellés, Xavier. (2015). «Joaquím Mateu (1921-2015), tota una vida dedicada a l'estudi dels insectes» Animal Biodiversity and Conservation 38 (1): 139-145..
- ↑ Garmendia Larrañaga, Juan. (1979). «Jesus Elosegi’ri, agur!» Munibe (Donostia) 31 (3-4).
- ↑ a b c VIÑOLAS, A. ESCOLA,O. VIVES, J. (1995) Obra taxonòmica del Dr. Francesc Español. Treballs del Museu de Zoología, nº7. Barcelona.
- ↑ Elosegi Irazusta, Jesús. (1949). «Biospeologia de Guipúzcoa» Munibe (Donostia) 1 (1).
- ↑ a b Negre, J. (1965). «Un nuevo Speocharis de Vizcaya (Col. Catopidae)» Miscelanea Zoológica 2 (1).
- ↑ «Catalogo Espeleológico de Guipúzcoa» Munibe (Donostia) 6 (4).
- ↑ Cabidoche, Madeleine. (2016). «Ils ont fait la Pierre... Jean Pierre Besson 1940-2014» Bulletin ARSIP (Santa Grazi) 18.
- ↑ Elosegi Irazusta, Jesús. (1961). «Coiffait H. Les phloeocharis anophtalmes des Pyrennees et regions voisines 1956» Munibe (Donostia) 13 (3-4).
- ↑ (Frantsesez) naturelle, Museum national d'Histoire. «Lithobius crypticola alavicus Matic, 1959» Inventaire National du Patrimoine Naturel (Noiz kontsultatua: 2018-11-25).
- ↑ «Resumen de sus actividades con fecha 31 de Mayo de 1949» Munibe (Donostia) 1 (2).
- ↑ Valverde, J. A.. (1953). «Crónica de Historia Natural. 15. Notas sobre murciélagos» Munibe (Donostia) 5 (4).
- ↑ Balcells, Ernesto. (1963). «Nuevos datos faunísticos de murciélagos y nicteríbidos del País Vasco-Navarro. Campaña de 1961» Munibe (Donostia) 15 (1-2).
- ↑ «Catalogo Espeleologico de Guipúzcoa» Munibe (Donostia) 3 (1).
- ↑ Station d’Ecologie Expérimentale du CNRS à Moulis. The lab. History. (Noiz kontsultatua: 2018ko azaroaren 26a).
- ↑ Granja, Josu. (2012). Antonio Ferrer (1900-1976) “El Hombre de las Cavernas”. Colección Temas Vizcaínos, BBK, 168 or..
- ↑ San Martin, Juan. (1960). «Aipu bibliografikoa» Munibe (Donostia).
- ↑ «Zospeum Vasconicum, ¡un diminuto caracol vasco?. Aprendiendo bioespeleología. Guipúzcoa.» www.sakon.es (Noiz kontsultatua: 2018-11-26).