Historia Naturalaren Museoa (Paris)


Historia Naturalaren Museoa (frantsesez: Muséum national d'Histoire naturelle) Parisen dagoen Natur Historia museoa da, Parisko 5. barrutian.

Historia Naturalaren Museoa
Map
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Île-de-France
DepartamenduaSeine
Territorial collectivity of France with special statusParis
Udalerri barrutiaParisko 5. barrutia
Arkitektura
Deskribapena
Irekitze data1793
Webguneawww.mnhn.fr

Historia aldatu

1635 urtean sortu bazen ere fundazio datatzat 1793 urtea hartzen da. Jardin royal des plantes médicinales zegoen tokian ezarri zen. Zientzialari garrantzitsuak izan zituen irakasle, besteak beste Georges Cuvier, Jean-Baptiste Lamarck eta Étienne Geoffroy Saint-Hilaire.

XIX mendean Parisko Unibertsitatearekin lehian sartu zen zientzia ikerketan eta Fisika aplikatua lantzen hasi zen. 1891eko abenduaren 12ko dekretu batek historia naturalera mugatzeko agindua eman zion.

Bildumak aldatu

Hainbat bildumak osatzen dute museoa:

  • Francisco Javier Muñiz naturalista argentinarraren bilduma.
  • Jean Henri Dupotet almirantearen fosilak.
  • Jean Baptiste Christophore Fusée Aublet-ek Guyana Frantsesetik ekarritako herbariuma.

Museoaren kokapenak aldatu

Museoaren jatorria ondoan dago. 14 eraikin desberdin ditu, batzuk Parisko beste toki batzuetan. Publikoari ateak irekita dituztenak honako hauek dira:

  • Jardin des plantes-en:
    • Eboluzioaren galeria
    • Historia gabinetea
    • Mineralogia eta geologia galeria
    • Paleontologia eta Anatomia konparatuaren galeria
    • La ménagerie ("piztien etxea")
  • Gizakiaren museoa (Musée de l'Homme) - 16. barrutian

Honetaz gain Museoari lotuta badaude hiru parke zoologiko, hiru parke botaniko eta bi museo gehiago (Musée de l'abri Pataud eta Harmas de Fabre)

Iruditegia aldatu

Ikus, gainera aldatu

Informazio praktikoa aldatu

Kanpo estekak aldatu