Ireki menu nagusia

Serafin Uhagon

Euskal bankari, entomologo eta espeleologoa

Serafin Pedro Mauricio Uhagon Bedia (Bilbo, 1845eko irailaren 22aMadril, 1904ko maiatzaren 5a) entomologo eta bioespeleologo bizkaitarra izan zen, Espainiako Historia Naturalaren Sozietatearen fundatzaileetako bat.[1]

Serafin Uhagon
Perso-SerafinUhagon.jpg
Bizitza
Jaiotza Bilbo1845eko irailaren  22a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Madril1904ko maiatzaren  5a (58 urte)
Hezkuntza
Heziketa lycée Itzuli
Baylis House Itzuli
Hizkuntzak gaztelania
frantsesa
Jarduerak
Jarduerak bankaria, entomologoa eta espeleologoa
Kidetza Royal Spanish Society of Natural History Itzuli
Société entomologique de France Itzuli


Eduki-taula

Datu biografikoakAldatu

Jatorri lapurtarreko familia batekoa (birraitona Guillermo Hazparnen jaioa zuen),[2] 1856an Baionako ikastetxe batera joan zen; hortik Bordeleko Lizeo Inperialera, eta gero Baylis-House-ra (Ingalaterra).[3]

Biologiari buruz autodidakta izan zen: biologia ikasketa ofizialik egin ez zuen arren, Historia Naturala gustuko zuenez aitak (Pedro Pascual Uhagon Aretxaga[4]) gaiarekin lotutako liburuak erosten zizkion, ikasketetan izandako emaitza onen sari bezala.[1]

1862an etxera itzuli zen, familiaren bankuan lanean hasiz. 1894ean, burtsako artekari bezala lanean hasi zen, Madrileko Burtsaren Jauregian. Bizimodua bertan egin zuen, harik eta 1904an hil zen arte.[5]

EntomologiaAldatu

 
George R. Crotch 1872an

Zientzia akademikoarekin lehen kontaktua bankuan bertan izan zuen. Modu xelebrean izan zen: Laureano Perez Arcas zoologia katedratikoa leihatilan zegoen, txeke bat kobratu nahian. Enplegatuak sinadura konprobatu beharra izan zuenean, Uhagon gaztea bertaratu zen, enplegatuari konprobazioa beharrezkoa ez zela esanez; berak Perez Arca ezagutzen zuela, eta hori nahikoa berme zela. Hortik adiskidetasuna sortu zen, eta aurrerantzean Perez Arcak bankari gaztea Guadarrama aldera egiten zituzten exkurtsioetara eta bere etxean egiten zituzten bilera zientifikoetara gonbidatzen hasi zen. Bilera horietatik sortuko zen, 1871ean, Espainiako Historia Naturalaren Sozietatea; Uhagon 14 fundatzaileetako bat izan zen,[1] diruzain karguarekin. Sozietatearen “Anales” aldizkariaren editorea ere izan zen.[4]

Lagin bilketa asko egin zituen Espainian zehar: Guadarramaz hain, Kantabrian eta Badajozen ibili zen.[1] 1870eko hamarkada hasieran, George R. Crotch-ekin, Espainia iparraldean ibili zen, eta haiek jasotako laginak David Sharp ikerlariak estudiatu zituen; Reinosan jasotako laginetan espezie berri bat aurkitu zuen, Adelops uhagoni izendatu zuena; eta Orobe mendiko (Altsasu) kobazulo batean jasotakoen artean beste bat, Speonomidius crotchi.[6] Zuazon (Araba) ere bilketak egin zituen.[7]

BioespeleologiaAldatu

 
Bioespeleologoak Urallaga Sistemako kobazulo batean (Trianoko mendiak, Galdames).

Uhagon Euskal Herriko bioespeleologiaren aintzindarietako bat izan zen. Bizkaiko troglobioak ikertu zituen bereziki, bere lagunekin (Theodor Seebold, Eugene Simon, Joseph Laine, Carlos eta Eugenio Mazarredo, Charles Brisout...) hainbat koba miatu zituelarik.[3] Esate baterako, 1876ean San Roque koban, Uzkorta mendian (Bilbo) izan zen. 1878ko udan beste kanpaina bat egin zuen, Uzkorta eta Urallaga (Galdames) bisitatuz.[8] 1880an Serantes mendiko koban (Santurtzi) izan zen; baita Urallagan, Arenazan (Galdames) eta Uzkortan ere.[9]


Berak eta bere kideek jasotako laginak estudiatuz, 1881ean Uhagonek “Especies nuevas del género Bathyscia encontradas en Vizcaya” artikulua argitaratu zuen. Bertan hainbat espezie berri aurkeztu zituen: Bathyscia seeboldi, Bathyscia cantabrica, Bathyscia flaviobrigensis,[6] Bathyscia filicornis eta Bathyscia filicornis seeboldi.[10] Berak jasotakoez gain, beste bioespeleologoen laginak ere hartzen zituen, eta haien artean ere espezie berriak deskribatu zituen: hala nola Bathyscia mazarredoi eta Speonomus crotchi mazarredoi, Carlos Mazarredok Galarran (Arrasate) jasotako laginetatik.[6]

Serafin Uhagonen ikaslea izan zen Manuel Martínez de la Escalera, bere lana jarraitu zuena, besteak beste 1889tik aurrera Bizkaiko hainbat haitzulotako fauna troglobioa ikertuz.[11]

Uhagonek esploratutako hainbat kobazuloren datuak Gabriel Puig y Larrazi eman zizkion, honek 1896an argitaratutako “Cavernas y simas de España” lanerako.[12]

Ekoizpen zientifikoaAldatu

 
David Sharp 1869an.

Uhagonen lehen idazlan zientifikoa Sharpen lanaren itzulpena izan zen, 1872an: “Descripciones de algunas especies nuevas de coleópteros” izenburuarekin. Amaieran “Adiciones al trabajo del señor Sharp” apendizea gehitu zion.[4]

Uhagonen ikerlanak Espainiako Historia Naturalaren Sozietatearen aldizkari desberdinetan argitaratu ziren. Argitalpen nagusiak:[3]

  • 1872. Descripciones de coleópteros, por Sharp. Traducción y adiciones por Don Serafín de Uhagón. Anales de la Sociedad Española de Historia Natural 1:259-273.
  • 1872. Excursión entomológica a El Escorial (Claviger Saulcy i Bris., Boreaphilus, Myrmedonia n. sp., y un seláfido nuevo. Actas de la Sociedad Española de Historia Natural 1:16.
  • 1873. Nota sobre coleópteros de España. Actas de la Sociedad Española de Historia Natural 2:3-4.
  • 1874. Datos para la fauna entomológica de España recogidos por el Sr. L. von Heyden y observaciones acerca de algunos de ellos (coleópteros). Actas de la Sociedad Española de Historia Natural 3:63-65.
  • 1875. Nota sinonímica sobre especies de Rydroseaphay Limnebius. Actas de la Sociedad Española de Historia Natural 4:11-12.
  • 1875. Sobre dos especies de Choleva y una de Anommatus halladas en España. Actas de la Sociedad Española de Historia Natural 4:54-55.
  • 1875. Sobre la existencia en España de la Perigona fimicola Woll., insecto de Madera Actas de la Sociedad Española de Historia Natural 4:105-106.
  • 1876. Coleópteros de Badajoz. Primera parte”, en Anales de la Sociedad Española de Historia Natural 5:45-78.
  • 1878. Crítica del procedimiento propuesto por el Sr. Richard para destruir la filoxera. Actas de la Sociedad Española de Historia Natural 7:32-34.
  • 1879. Coleópteros de Badajoz. Segunda parte. Anales de la Sociedad Española de Historia Natural 8:187-216.
  • 1880. Observaciones sobre la Nothorrhina muricata Dalm. Actas de la Sociedad Española de Historia Natural 9:73-74.
  • 1881. Especies nuevas del género Bathyscia encontradas en Vizcaya. Anales de la Sociedad Española de Historia Natural 10:113-126.
  • 1881. La Simpiezocera Laurasi Luc. en España. Actas de la Sociedad Española de Historia Natural 10:35,
  • 1884. Liste des coléoptères recueillis à Miranda de Ebro au mois d’Août 1883, par M. E. Simon. Anales de la Sociedad Española de Historia Natural 13 :127-129.
  • 1884. Noticia sobre dos especies de Bathyscia (B. arcana y adnexa Schauf.) y el Leptinus testaceus Müll. Actas de la Sociedad Española de Historia Natural 13:4-5.
  • 1885. Especies nuevas españolas del género Cathormiocerus Sch. y observaciones sobre el C. socius Boh. Anales de la Sociedad Española de Historia Natural 14:365-381.
  • 1887. Coleópteros de Badajoz. Tercera parte. Anales de la Sociedad Española de Historia Natural 16:373-404.
  • 1890. Ensayo sobre las especies españolas del grupo Cholevae. Anales de la Sociedad Española de Historia Natural 19:15-96.
  • 1892. Nota sobre las especies españolas del género Blaps. Actas de la Sociedad Española de Historia Natural 21:33-34.
  • 1893. Nota acerca de las especies españolas del género Pimelia. Actas de la Sociedad Española de Historia Natural 22:72-77.
  • 1893. Nota sobre especies españolas del género Bathyscia. Actas de la Sociedad Española de Historia Natural 22:123-126.
  • 1893. Sobre la palabra corocha aplicada á un insecto que ataca la vid. Actas de la Sociedad Española de Historia Natural 22:140-143.
  • 1898. Diagnosis de especies nuevas de maláquidos. Actas de la Sociedad Española de Historia Natural 27:41-42.
  • 1898. Adiciones a mi “Ensayo sobre las especies españolas del grupo Cholevae”. Actas de la Sociedad Española de Historia Natural 27:117-126.
  • 1899. Diferencias sexuales del Cathormiocerus lapidicola Chev. Actas de la Sociedad Española de Historia Natural 28:56-58.
  • 1900. Ensayo sobre los maláquidos de España. Anales de la Sociedad Española de Historia Natural 29:5-63,291-361.
  • 1901. Nota sobre Maláquidos de España. Boletín de la Sociedad Española de Historia Natural 1:359-360.
  • 1901. Ensayo sobre los maláquidos de España (conclusión). Anales de la Sociedad Española de Historia Natural 30:5-102.
  • 1904. Ensayo sobre los Zabrus de España y Portugal. Memorias de la Real Sociedad Española de Historia Natural 2:363-436.

Azken lana, “Revisión de las especies españolas del género Zebrus”, bera hil ostean argitaratu zen.[4] Alargunak bere liburutegia Espainiako Historia Naturalaren Sozietateari saldu zion; liburuon enkuadernazioan “S.U.” hizkiak dute oraindik. Bere bilduma entomologikoa René Oberthürrek (1852-1944) erosi zuen; eta gero, Oberthurrenarekin batera, Pariseko Historia Naturalaren Museora pasatu zen.[5] Bere gutun zientifikoen bildumari dagokionez, Manuel semeak Espainiako Natura Zientzien Museo Nazionalera bidali zuen.[4][1]

EponimoakAldatu

 
Broscus uhagoni kakalardoa (Bolívar y Pieltain, 1911).

Serafin Uhagonen omenez hainbat eponimo ezarri izan dira:

OhoreakAldatu

Frantziako eta Belgikako Entomologia Sozietateen kide izan zen. 1885ean Espainiako Historia Naturalaren Sozietatearen lehendakaria izan zen.[1]

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d e f g   «Los biólogos españoles - Serafín de Uhagón y Vedia (1845-1904)» www.biologia-en-internet.com . Noiz kontsultatua: 2018-12-08 .
  2.   «Uhagón Larrea, Guillermo - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus . Noiz kontsultatua: 2018-12-08 .
  3. a b c   Martínez de la Escalera, Manuel (1904) «Don Serafín de Uhagón. Noticia necrológica (con un retrato)”» Boletín de la Real Sociedad Española de Historia Natural (Madrid) 4: 286-291 .
  4. a b c d e   [https://www.madrimasd.org/cienciaysociedad/patrimonio/personajes/biografia.asp?id=35 «madri+d: Patrimonio - Personajes: Seraf�n de Uhag�n (1845-1904)»] www.madrimasd.org . Noiz kontsultatua: 2018-12-08 .
  5. a b   «Serafín de Uhagón y Vedia | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es . Noiz kontsultatua: 2018-12-08 .
  6. a b c   Jeannel, René (1911) «Biospeologica XIX. Revision des Bathysciinae (Coleopteres silphides). Morphologie, distribution géographique, systématique» Archives de Zoologie Expérimentale et Générale (Paris) 5 (7): 1-641 .
  7.   Blas, M (1980) «Coleoptera, catopidae (excepto Bathysciinae) (Contribución al conocimiento de la fauna cavernícola del País Vasco)» Kobie (Bilbo) 10 (2): 553-556 .
  8.   Anonimoa (1881) «Variedades éuskaras» Euskal-Erria: revista bascongada (Donostia) 3: 191-193 .
  9.   Nolte, Ernesto (1968) Catálogo de simas y cuevas de la provincia de Vizcaya Bizkaiko Foru Aldundia 50 or. .
  10.   Español F, Belles X. (1980) «Coleoptera Catopidae Bathysciinae (Contribución al conocimiento de la fauna cavernícola del País Vasco)» Kobie (Bilbao) 10 (2) .
  11.   Martínez de la Escalera, Manuel (1899) «Examen del Grupo Bathyscia de España» An. Soc. Esp. Hist. Nat. (Madrid) (XXVIII) .
  12.   PUCHE RIART, Octavio (2002) «La contribución de los Ingenieros a la Arqueología española. In: VARIOS. Historiografía de la Arqueología Española. Las instituciones» Serie Cursos y Conferencias. Museo de San Isidro. (Madrid) 3 .
  13.   «Adelops uhagoni | IBERFAUNA» iberfauna.mncn.csic.es . Noiz kontsultatua: 2018-12-09 .
  14. (Gaztelaniaz)  «Laureano Pérez Arcas y Serafín de Uhagón» guadarramistas 2011-01-03 . Noiz kontsultatua: 2018-12-08 .
  15.   digital.csic.es . Noiz kontsultatua: 2018-12-09 .
  16. (Gaztelaniaz)  «Broscus uhagoni» www.luna.ovh . Noiz kontsultatua: 2018-12-09 .