Azal (fruitua)

Oskol» orritik birbideratua)

Azala fruitu eta barazkien kanpoko estalkia da, bereziki gogorra ez dena.[1] Botanikari dagokionez, gehienetan exokarpoa izaten da. Kanpoko geruza gogorra delarik, hala nola almendra, hur, pistatxo eta intxaurretan, oskola izena ematen zaio.[2]

Laranja azala.

Azal lodiko fruituei, citrus generokoei adibidez, hesperidio izena ematen zaie. Hesperidioa zuritzean, barne geruza (albedoa, zuria) eta kanpo geruza (flavedoa, hori, laranja edo berde kolorekoa) batera kentzen dira. Flavedoa exokarpoa da, eta albedoa mesokarpoa. Azalaren barnean dagoen mami zukutsua, haziak dituena, endokarpoa da.

ErabilerakAldatu

Bere zaporearen eta lodieraren arabera, azala jangarria izan daiteke. Hala gertatzen da gerezi, mertxika, sagar, madari eta beste fruitu batzuekin. Beste batzuetan, bananan eta pomeloan, adibidez, azalak ez dira jangarriak.

Fruitu batzuen azala, mingranarena esate baterako, tanino eta polifenol kopuru handikoa, tindagaien ekoizpenean erabiltzen da.

Zitrikoen azalak mingotsak dira eta, orohar, gordinik ez dira jaten. Azukreztatzeko, marmeladak egiteko edota fruitu zopa prestatzeko erabiltzen dira.

ErreferentziakAldatu

  1. Azal. Euskaltzaindiaren Hiztegia, euskaltzaindia.eus Noiz kontsultatua: 2021-1-10.
  2. Oskol. Euskaltzaindiaren Hiztegia, euskaltzaindia.eus Noiz kontsultatua: 2021-1-10.

Kanpo estekakAldatu