Ezkurra (ibaia)
- Artikulu hau Malerrekako Ezkurra ibaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ezkurra (argipena)».
Ezkurra[1] Nafarroako Malerreka eskualdean dagoen ibaia da. Iturburua Ezkurra udalerriko lurretan du, hain zuzen ere, Ezkurra mendatean. Ondoren Eratsunetik pasatzerakoan Basakaitz errekaren urak jasotzen ditu, Saldiasko lurrak zeharkatzerakoan Urtzuriko errekarenak eta aurrerago Lotzabian (Beintza-Labaien), Zubieta (Txitxiluko erreka jasoz), Ituren, Elgorriaga eta Doneztebetik pasatzen da. Azken udalerri honetan Ezpelurarekin elkartzen da eta 300 metro aurrerago Baztan eskualdetik datorren Bidasoarekin. Ezkurra ibaira bost erreka isurtzen dira ezkerraldetik, eta lau eskuinaldetik.[2]
Ezkurra (ibaia) | |
---|---|
Mota | ibai |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°07′33″N 1°44′16″W / 43.1258°N 1.7378°W |
Herrialdea | Euskal Herria |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arro hidrografikoa | Bidasoa basin (en) |
Iturburua | Ezkurra mendatea |
Bokalea () | Bidasoa |
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia: 166. araua: Euskal Herriko ibaiak.
- ↑ Ezkurra ibaia. Auñamendi Eusko Entziklopedia.
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Ezkurra ibaia. Auñamendi Eusko Entziklopedia.