Bide berde
Bide berdea aisialdirako eta bidaia lasaietarako bereziki egokitutako bide bat da, gehienetan alboetan landaredia duena. Bide berdeak motorrik gabeko ibilgailuentzat izan ohi dira, eta haien xedea ingurumena, natur eta kultur ondarea eta bizi kalitatea mantentzea eta hobetzea da. Oinezkoentzat zein txirrindularientzat egokiak diren zabalera, malda eta gainazala dute, eta adin eta baldintza fisiko guztietako pertsonentzat egokituta daude.
Hego Euskal Herrian bide berde asko XX. mendean abandonatu ziren trenbideak baliatuz sortu dira.
Bide berdeak eta bidegorriak
aldatuBizikleta-bideei euskaraz bidegorri ere esaten zaie. Bide berdeak bidegorri izaten dira, baina bidegorri guztiak ez dira bide berdeak, hiri barruko bidegorri guztiak ez baitira "aisialdirako eta bidaia lasaietarako bereziki egokitutako bideak", kasu askotan hiri barruko desplazamenduak egiteko bizikleta-bide hutsak dira eta.
Gaztelaniazko "Vía verde" marka erregistratua
aldatuBide berde kontzeptuaren esanahia ez da bera herrialde guztietan. Estatu espainiarrean izen horrek formalki "trenbide trazatu zaharretan zehar doazen ibilbideak" adierazten ditu. “Vía verde” Fundación de los Ferrocarriles Españoles izenekoak Patente eta Marken Espainiar Bulegoan 1994an erregistratutako marka bat dela. Legearen indarrez, horren erabilera trenbide azpiegitura zaharretan barrena doazen ibilbideetara dago mugatuta. Frantzian aldiz Voie verte bizikleta-zidorraren parekoa da: oinezko eta zikloetarako bidea, trafiko motordunetik bereizia, espazio ireki, parke, lorategi edo basoetan zehar doana.[3]
Euskal Herriko bide berdeak
aldatu- Nerbioiko parke lineala (Laudio-Amurrio).[5]
- Uribarri-Ganboa urtegiko bira. [6]
- Mendixurko zidorrak
- Ehun urteko haritzak
- Arabako Errioxa Kultur Ibilbidea
- Opakuako basabidea (eraikitze prozesuan)
- Guardiako aintzirak
- Gasteizko eraztun berdea
- Zadorrako ibilbide berdea
- Barakaldo - Muskiz (27 km)
- Muskiz - Itsaslur (18 km)
- Areeta - Bolue (18 km)
- Cruces - Ansio (12 km)
- La Cuadra - Zalla (14 km)
- Zalla - La Mella (12 km)
- Basauri - Atxuri (8,5 km)
- Arrigorriaga - Abusu (9,5 km)
- Lea ibaiko ibilbidea: Lekeitio - Aulesti (14 km)
- Forua - Sukarrieta (14 km)
- Gallarta - Galdames (18 km)
- Zeanuri - Areatza (12 km)
- Areatza - Dima ( km)
- Galdames - Artzentales (22,6 km)
- Apatamonasterio - Arrazola (5 km)
- Bidasoa ibaia (9,5 km Gipuzkoan): Bidasoko bide berdea. Irun-Endarlatsa-Bera-Lesaka-Igantzi-Sunbilla-Doneztebe-Legasa[14]
- Oiartzun ibaia (27,7 km): Donostia-Errenteria-Oiartzun-Arditurri[15]
- Urumea ibaia (12,5 km): Donostia-Astigarraga-Hernani-Urnieta[16]
- Oria ibaia: Andoain-Tolosa-Beasain-Segura-Zegama (30,4 km)[16]
- Leitzaran ibaia: Plazaolako bide berdea[17]
- Eztanda erreka: Beasain-Ormaiztegi (5,4 km)[18]
- Mutiloa-Ormaiztegi Bide Berdea (6,40 km)[19]
- Leitzaran ibaia: Plazaolako bide berdea[17]
- Urola Ibaia (33,3 km): Iraeta-Zestoa-Azpeitia-Azkoitia-Urretxu-Legazpi. Urolako trena zenaren ibilbidea jarraitzen du, nahiz eta ez izan ibilbide osoa.[20]
- Deba Ibaia (22,5 km): Bi zati daude. Batetik Elgoibar-Maltzaga zatia, eta bestetik, aspaldiko Anglo-Vasco-Navarro trenaren bide berdean dagoena (Soraluze-Bergara-Arrasate-Aretxabaleta-Eskoriatza).[21][22] Hasieran Soraluzetik Bergarako Mekolalde-Osintxu tarte txikia aspaldiko Debako trenarena zen (Matzagatik Zumarragara zihoana), eta ez Anglo-Vasco-Navarrorena.
- Oñati ibaia (11,7 km): San Prudentzio (Bergara)- Oñati.[23]
- Pirinioak
- Bidasoko bide berdea (35 km, Legasatik Endarlatsaraino Nafarroako lurretan): Bidasoa ibaia bidelagun, baserriak, herri tipikoak eta bunker ahaztu bat edo beste han-hemenka dituzten larre berdeetan barna ibiltzen da. Tren Txikito esaten zioten, trenbidearen zabaleragatik (0,92m).
- Plazaolako bide berdea (54 km; haietatik, 32 Nafarroan barna, Lekunberritik Andoainera): Iruñea eta Donostia lotzen zituen bapore-trenak 1958an utzi zion ibiltzeari; Lekunberriko geltokitik, berreskuratutako tartea Larraungo edo Leitzarango paisaia ederren artean doa, baso eta belardien artean.
- Irunberriko arroilaren bide berdea (6,38 km, Irunberritik Ledeara): kareharrizko horma bertikal-bertikalek osatutako sakanak, ibai baten xuxurlak, saiarreen hegoek moztutako airea eta tren baten triki-traka itzaliaren oihartzuna, Espainiako lehen bidaiari-tren elektrikoarena. "Irati" trena izan zen, Irunberriko Arroilaren Natur Erreserban barna zihoala.
- Nafarroako erdialdea
- Vasco-navarro trenaren bidea (27 km, Murietatik Zuñigaraino, Nafarroan). "Cangrejero" ere esaten zioten tren horren aztarnari segika ibili nahi duenak hainbat oztopo natural gainditu beharko ditu. Kolore suabeak eta zereal-soroak nonahi zabaltzen dira mendien artean zulatutako bide horren inguruan.
- Iruñerriko Argaren Ibai Parkea. Iruñerrira doazen Arga, Ultzama eta Elortz ibaien ibilbidean kokatzen da. Bizikletaz eta oinez egin daiteke ibilbide osoa. Barañaindik ibaian gora Iruñea, Burlata, Atarrabiaraino doa. Bertan San Andres Errotan bi adarretan banatzen daA; batetik Arga ibaiarekin Uharte eta Zabaldikara doa, eta bestetik, Ultzama ibaiarekin Arre eta Soraureneraino. Iruñerriko Mankomunitateak kudeatzen du 2007tik .
- Erribera
- Tarazonicaren bide berdea (22 km, Tuteratik Tarazonara): Tutera hiri monumentaletik, Ebro ibaiaren ertzetako baratzeetan sartu eta Moncayoraino eramaten gaitu, jada Aragoiko lurraldean. Tren xume hura motel samarra izaki, "Escachamatas" izengoiti dibertigarria hartu zuen.
Lapurdi
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ a b «Gipuzkoako foru-bidegorrien sarea» (PDF) Gipuzkoako Foru Aldundia (Noiz kontsultatua: 2019-08-08).
- ↑ «OpenStreetMap-en bizikletentzako mapa Donostia-DonibaneLohitzune-Sara-Lesaka-Andoain ingurua» OpenStreetMap (Noiz kontsultatua: 2019-08-09).
- ↑ Sanz Alduán, Alfonso; Bergua, Edorta (koordinatzailea). «Bizikleta eta tokiko gobernuak» (PDF) Gipuzkoako Foru Aldundia (Noiz kontsultatua: 2019-08-09).
- ↑ «Ibilbide berdeak - rutasverdes - web.araba.eus» rutasverdes.araba.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-07).
- ↑ «Nerbioiko parke lineala. Laudio-Amurrio» (PDF) Arabako Foru Aldundia (Noiz kontsultatua: 2019-08-08).
- ↑ «Vuelta completa al embalse eu - Vuelta completa al embalse eu - rutasverdes - web.araba.eus» rutasverdes.araba.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-08).
- ↑ «OpenStreetMap. Soraluze-Eskoriatza bide berdea.» OpenStreetMap (Noiz kontsultatua: 2019-08-21).
- ↑ «OpenStreetMap. Arlaban-Gasteiz-Dulantzi bide berdea.» OpenStreetMap (Noiz kontsultatua: 2019-08-21).
- ↑ «OpenStreetMap. Maeztu-Zuñiga-Acedo-Murieta» OpenStreetMap (Noiz kontsultatua: 2019-08-21).
- ↑ a b «Bizkaia.Eus: - Bizkaia bizikletaz - Bizikleta-sarearen bistaratzailea» www.bizkaia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Bidegorriak - Bizkaia - Rutas en bicicleta» apli.bizkaia.net (Noiz kontsultatua: 2019-08-07).
- ↑ «Gure bidegorriak - opepro01i1» www.gipuzkoabizikletaz.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-07).
- ↑ a b c Gipuzkoa bizikletan : 10. ibilbide Gipuzkoa, Araba, Nafarroa eta Lapurdin zehar. Gipuzkoako Foru Aldundia, Nekazaritza eta Ingurumen Departamentua = Diputación Foral de Gipuzkoa, Departamento de Agricultura y Medio Ambiente 2003 ISBN 8479074205. PMC 863167957. (Noiz kontsultatua: 2019-08-08).
- ↑ «I-7 Bidasoa. Gure bidegorriak - opepro01i1» www.gipuzkoabizikletaz.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-21).
- ↑ «I-. 1 Donostia - IrunGure bidegorriak - opepro01i1» www.gipuzkoabizikletaz.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-21).
- ↑ a b «I-3 Donostia - Beasain. Gure bidegorriak - opepro01i1» www.gipuzkoabizikletaz.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-21).
- ↑ «Vía Verde del Plazaola-Leitzaran - Itinerario de las Vías Verdes de España» www.viasverdes.com (Noiz kontsultatua: 2019-08-21).
- ↑ «I-6 Bergara - Beasain. Gure bidegorriak - opepro01i1» www.gipuzkoabizikletaz.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-21).
- ↑ «Mutiloa-Ormaiztegi Bide Berdea» turismoa.euskadi.eus 2015-05-08 (Noiz kontsultatua: 2019-08-09).
- ↑ «I-5 Urola bailara. Gure bidegorriak - opepro01i1» www.gipuzkoabizikletaz.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-21).
- ↑ «I-4 Debarroa. Gure bidegorriak - opepro01i1» www.gipuzkoabizikletaz.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) «V.V. del Fc Vasco - Navarro. Tramo Guipúzcoa - Itinerario de las Vías Verdes de España.» www.viasverdes.com (Noiz kontsultatua: 2019-08-21).
- ↑ «I-4 Debarroa, 4. Oñati - Arrasate. Gure bidegorriak - opepro01i1» www.gipuzkoabizikletaz.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-21).
- ↑ «Bide berdeen xarma (Nafarroan)» Nafarroako erresuma. Turismo (Noiz kontsultatua: 2019-08-08).
- ↑ (Frantsesez) «La Vélodyssée | Itinéraire/parcours à vélo Capbreton / Bayonne» www.lavelodyssee.com (Noiz kontsultatua: 2019-08-07).
- ↑ (Frantsesez) «La Vélodyssée | Itinéraire/parcours à vélo Bayonne / Biarritz» www.lavelodyssee.com (Noiz kontsultatua: 2019-08-07).
- ↑ (Frantsesez) «La Vélodyssée | Itinéraire/parcours à vélo Biarritz / Saint-Jean-de-Luz» www.lavelodyssee.com (Noiz kontsultatua: 2019-08-07).
- ↑ (Frantsesez) «La Vélodyssée | Itinéraire/parcours à vélo Saint-Jean-de-Luz / Hendaye» www.lavelodyssee.com (Noiz kontsultatua: 2019-08-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Piste cyclable: Ustaritz - Bayonne» Wikiloc | Rutas del Mundo (Noiz kontsultatua: 2019-08-07).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Bizikleta-bideak ikusteko mapa OpenStreetMap-en.
- Bide berdeak Eusko Jaurlaritzako turismo ataria
- Voies Vertes. Frantzia estatuko bide berdeak.
- lavelodyssee.comRascoffetik (Bretainia) Hendaiara bizikletaz 38 etapatan.
- Vias verdes. Espainiako aspaldiko trenen 120 ibilbide. Espainiako Burdinbideen Fundazioa (Fundación de los Ferrocarriles Españoles).
- Ciclovias, ecovías e ecopistas. Portugaleko bizikleta-bideak.
- Arabako bizikleta bideen sarea Eskuorriak, mapak, bideoak...
- Bizkaiko bizikleta bideen sarea Eskuorriak, mapa interaktiboak, mapa 3 dimentsiotan, mapa erliebekin, bideoak, bideo-animazioak...
- Gipuzkoako bizikleta bideen sarea
- Gipuzkoako foru-bidegorrien sarea Mapak, ibilbideak
- Donostiako bidegorriak Donostiako udala
- Nafarroako bizikleta bideen sarea
- Utzi pasatzen bizikletari, artikulua argia.com webgunean (1999-09-05)