Bidasoko uharteak

Bidasoko uharteak Bidasoa ibaiaren amaieran, Gipuzkoako eta Lapurdiko mugan berean, aurkitzen diren hiru uharte dira. Jatorriz ibaiaren jalkieraz sortutako lurrak dira. Urte luzeetan baratz-inguruak baziren, gaur egun hiruretatik bi basa egoeran daude eta bakarrik txalupaz hel daiteke bertara. Egun, esplotazioak Hirukanalen bakarrik mantentzen dira; bertara joateko marea behera dagoenean pasabide gelditzen da. Ekologikoki garrantzi handia dute.[1] Inguru hauetan aurkitzen diren espezie asko, bereziki landareak eta hegaztiak, ez dira Gipuzkoa edo Lapurdi osoan aurkitzen. Txingudiko Plan Berezian sartuta daude, erabeteko babespen beharraz. Administratiboki Irungo lurrak dira. Itsasgoran estalita geratzen diren gune lohitsuak dituen padura batean dago.

Bidasoko uharteak
Bidasoako uharteak.jpg
Geografia
KokapenaBidasoa
Politika
Herrialdea Euskal Herria
UdalerriaIrun
Gizartea
Biztanleria0 bizt.
Bidasoa eta, atzean, lehenengo uhartea.

Uharteen izenak hauexek dira: Galera uhartea, Hirukanale eta Santiago Aurrea.

MehatxuakAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa