Zuberoako Kostüma
Zuberoako Kostüma edo Zuberoako Forua (okzitanieraz: Coustume de Solle) bearneraz idatzitako agiria da[1]. Bertan Zuberoako Erdi Aroko egitura sozial eta administratiboa transkribatu zuten. Hitz batzuk izan ezik (sainhoa, abel haxacarri eta gasaila), gaskoiz idatzi zuten eta ez zen euskaratua izan[2].
Zuberoako Kostüma | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | (1520) |
Argitaratze-data | 1553 |
Generoa | Forua |
Jatorrizko izenburua | Les Coustumes/ generales du pays and Viscô/pté de Solle |
Hizkuntza | Bearnera |
Herrialdea | Frantziako Erresuma |
Bertan agertzen diren ohiturak lehenagokoak badira ere[3][4], Frantzisko I.a Frantziakoak 1520ko martxoaren 5ean idazteko agindua eman zien. Lanari ekin eta urte bereko azaroaren 21erako izkiriatua zuten. Lehendabizikoz 1553an argitaratu zuten Bordelen. Guztira 336 kapitulu zituen 37 titulutan banaturik[5].
Erreferentziak
aldatu- ↑ Régnier, Jean-Marie; Zierbide Martinena, Ricardo. El Fuero (Coutume) de Zuberoa de 1520. in: Auñamendi Eusko Entziklopedia..
- ↑ Urrutia Badiola, Andres. Legearen zirrikituetatik barrena. , 17 or..
- ↑ Welch-Devine, Meredith. (2008). From common property to co-management: implmeneting Natura 2000 in Soule. Athens: Washington and Lee University, 5 or..[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Eraso, Idoia. (2009-5-10). «Demokrazia zuzena zegoen Lapurdin 1789ko iraultza heldu arte» Gara.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Montoriko Udaletxea: La Coutume de Soule
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Zuberoako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |