Haranbeltzeko basoa
Haranbeltzeko edo Sohütako basoa Zuberoako ekialdean dagoen oihana da, Sohüta, Ospitalepea eta Barkoxe udalerrien artean kokaturik, Bearnoko mugan. Batez ere haritz eta pagoz dago osatuta.
Haranbeltzeko basoa | |
---|---|
Mota | baso |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°14′05″N 0°50′18″W / 43.2346722°N 0.8381966°W |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Akitania Berria |
Departamendua | Pirinio Atlantikoak |
Barruti | Oloroe-Donamariako barrutia |
Kantonamendu | Maule-Lextarreko kantonamendua |
Frantziako udalerri | Sohüta |
Zuberoako basorik handiena da berau eta Bigarren Mundu Gerran, nazien aurkako erresistentziaren babesgune ere izan zen, Vichyko Frantzia eta Frantzia okupatuaren arteko muga hurbil zegoela aprobetxatuz. Bertan hil zuten soldadu alemaniarrek Pierre Cazemajor jendarmea, erresistentziari laguntzea leporatuta.
Bertan bi muino aipagarri topa daitezke:
- Gaztelaiako gaztelua (antzinaroko fuertea) kokatzen den muinoa (479 m), zeinetan oraindik ageriak diren defentsarako hiru lurrezko hesi.
- Ahargo ttipi (559 m) antzinako gurtze leku bat duena gailurrean.
Kanpo estekak aldatu
Artikulu hau Zuberoako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |