Auzet
Euskal Herriko ibaia
Auzet[1] Zuberoako eta Bearnoko ibai bat da, Pettarran sortzen dena, eta Oloroeko uhaitzaren ezkerraldeko ibaiadar dena.
Auzet | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 39,3 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°21′53″N 0°49′31″W / 43.3647°N 0.8253°W |
Kokapena | Euskal Herria |
Iturburua | Zalgize-Doneztebe |
Bokalea () | Oloroeko uhaitza eta Narp |
Izena
aldatuIzen erromanikoa Aucet da, jadanik 1384an erabilia[2][3] (baliteke euskarazko Altzate izenetik hartua izatea[4]). Lausset izena L artikulua gehitzean sortu zen.
Altzate erroa *Alz- sarritan erabilitako euskarazko hidronimoa, adibidez Altzai herrian erabilia.
Geografia
aldatuAuzet ibaia Ahantziga mendiaren iparraldean du iturria, Gotaine eta Arrokiaga artean. Gero ekialderantz jotzen du Oloroeko ibairantz Gurs eta Xütxe bezalako herrixkak zeharkatuz. Ahoa Araujuzonen du.
Zeharkatutako udalerriak
aldatuIbaiadarrak
aldatuUhaldea | Izena | Oharra |
---|---|---|
Ezkerraldea | Lohitze | Arrokiagan jaioa, Basagaïtz eta Azkaineko erreka ibaiadarrak dituena |
Ezkerraldea | Arpʰiletape edo Aiguette | Mendibilen jaioa, Berrhondo ibaiadar duena |
Eskumaldea | Hurzabal | Sohütan jaioa eta Barkoxe eta Ospitalepea zeharkatzen dituena |
Eskumaldea | Ibarle | Sangoinen jaioa, Aranbeltzeko erreka ibaiadar duena |
Ezkerraldea | Hauga | Larrorin jaioa |
Ezkerraldea | Zerrako erreka | Larrorin jaioa[5], Le Serrot ibaiadarra duena |
Ezkerraldea | Harcellane edo Harcilannes | Tréture eta Laskuntzeta eta Cassou dou Boue errekak ibaidarrak dituena |
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia: 166. araua: Euskal Herriko ibaiak.
- ↑ Nabarrengoseko notarioa, 1384.
- ↑ Paul Raymond, Dictionnaire topographique du département des Basses-Pyrénées, 1863.
- ↑ Michel Grosclaude: Dictionnaire toponymique des communes du Béarn (Escola Gaston Febus, 1991).
- ↑ Auñamendi Entziklopedia
Kanpo estekak
aldatu- (Frantsesez) Sandre datu-basea