Ireki menu nagusia

Maddi Oihenart

euskal kantaria

Maddi Oihenart (Barkoxe, Zuberoa, 1956 - ) abeslari zuberotarra da, folk musikaren arlokoa.

Maddi Oihenart
Maddi Oihenart.jpg
Bizitza
Jaiotza Barkoxe, 1956 (62/63 urte)
Herrialdea  Zuberoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
Jarduerak
Jarduerak abeslaria
Musika instrumentua ahotsa
Diskoetxea Agorila
Elkar
Metak
maddioihenartsokahotsorkestra.bandcamp.com

BizitzaAldatu

Maddi Oihenart gaztetik kantuz hasi zen. Battitta Sobiet kantari zuberotarrarekin 1987ko Euskal Kantu Txapelketan parte hartzen du barkoxtarrak. Urte askotan kantaldietan eta ostatuetan a capella kantatzen du [1] eta emeki emeki, beste musikari batzuekin lanean hasten da. Hala nola, Mixel Etxekopar eta Mixel Arotze zuberotarrekin bi diskoetan parte hartzen duen : Lürralde zilarra [2] (1998) eta Arbaila [3] (2002).

Urte batzuk beranduago, jazz arloko musikari batzuekin (Josetxo Goia-Aribe, Juantxo Zeberio, Pello Ramírez...) hiru diska kaleratzen ditu : Ilhargi min [4] (2003), Hari biru [5] (2007) eta Baldi [6] (2010).

2015ean Doi [7] (2015) izeneko diska plazaratu du.

Maddi Oihenartek, bere kantuak sortzeaz gain, idazle askoren olerkiak edo hitzak kantatzen ditu : Itxaro Borda, Jon Mirande, Josetxo Azkona, Bernardo Atxaga, Leire Bilbao, Karlos Linazasoro...

Euskal herriko kantari eta musikari askorekin kolaboratu du ere bai : Olatz Zugasti, Juan Mari Beltran[8], Peio Serbielle, Rafa Rueda[9], Patxi Zubizarreta[10], Haurrock taldea[11], Felipe Ugarte, Julie Läderach...

DiskografiaAldatu

  • Ilhargi min (Metak, 2003)
  • Hari biru (Elkar, 2007)
  • Baldi (No-CD records, 2010)
  • Doi (Reseda diskak, 2015)

Ondoko disketan agertzen da ere bai :

  • Euskadi kanta lur (Epic/Sony - 1997))
  • Lürralde zilarra (Agorila - 1998)
  • Bulun bulunba. (Elkar - 1999)
  • Arbaila (Kultulan diskak - 2002)
  • Arditurri (Elkar - 2002)
  • Urrezko giltza (Erein - 2005)
  • Alegiak (Agorila - 2006)
  • Kantuketan (collection Ocora - 2006)
  • Eüskaldunak a capella (Elkar - 2007))
  • Joan [12] (Txalaparta (argitaletxea) - 2011)
  • Mugaritz BSO (IXO producciones - 2011)
  • Lou Reed, mila esker (askoren artean) (2014)
  • 50. baso bat opari (Txalaparta (argitaletxea) - 2014)
  • Lo hadi [13](Editions jeunesse / Elkar - 2014)
  • Ozeantika (Felipe Ugarte - 2015)

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu