Ireki menu nagusia

San Gregorio eliza (Ataun)

San Gregorio Magno eliza Gipuzkoako Ataun udalerriko San Gregorio auzoan dagoen eliza bat da. Auzoak eliza honi izena zor dio.

San Gregorio Magno eliza
San Gregorio eliza - Ataun.jpg
San Gregorio elizaren irudia.
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Gipuzkoa
Udalerria Ataun
Koordenatuak 42° 58′ 45″ N, 2° 10′ 52″ W / 42.97927222°N,2.18109722°W / 42.97927222; -2.18109722Koordenatuak: 42° 58′ 45″ N, 2° 10′ 52″ W / 42.97927222°N,2.18109722°W / 42.97927222; -2.18109722
Historia eta erabilera
Arkitektura

KokalekuaAldatu

San Gregorio elizan dago, izen berdineko maldan. Alboan Zelebarreko dorretxea du, eta bertatik hurbil Joxe Miel Barandiaranen jaiotetxea eta bizilekua izan zena ere badago, Sara etxea.

 
Auzoa eta atzealdean eliza.

ElizaAldatu

Nahiz eta gaur egun bertako oinplanoa gurutze latindar itxurakoa den, hasiera batean errektangeluarra zela esan behar da. Gaur egun ez du erretaularik eta Kristo handi batek jainkotegia presiditzen du. Honen ondoan XVIII. mendean erretaula zuen San Gregorioren irudi bat aurkitzen da hain zuzen ere. Eliza hau jada 1535. urtean aipatua da.

OhiturakAldatu

Jainkotegi honetara jende asko entzumenaren gaitzak sendatzeko eskaerekin hurbiltzen ziren, horretarako sagrarioko lanparako olio tanta batzuk belarrira botatzen zituztelarik. Joxe Miel Barandiaranek bizilagunak nola sakristiara San Gregorio gurtzera nola joaten ziren bilduta du. Berak jendea batez ere lehorteen aurka errezo egitera joaten zela zioen.