Joxe Lasa Apalategi (Ataun, Gipuzkoa, 1925eko martxoaren 26a - Bilbo, 1983) apaiza, euskal idazlea eta euskaltzalea izan zen.[1][2]

Joxe Lasa Apalategi
Bizitza
JaiotzaAtaun1925eko martxoaren 26a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaBilbo, 1983 (57/58 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakapaiza eta idazlea
KidetzaEuskerazaintza

Bizitza aldatu

Gasteizen, Erroman eta Friburgon eliza ikasketak egin zituen, eta Teologia eta Filosofian lizentziatu zen. Donostiako Artzain Onaren katedraleko kanonigo izan zen. Gipuzkoako Ikastolen hasieretan koordinazio lanetan ibili zen, Eliza Katolikoaren ordezkari. Gipuzkoako ikastolen legeztatze prozesuetan eragile, besteak beste Madrilgo Gobernuaren aurrean ordezkari lanak eginez. Euskerazaintzako kide zen, eta euskara irakasle ere jardun zuen; besteak beste, Deustuko Hizkuntza Eskolan Euskara klaseak martxan jartzeko lanean aritu zen. Deustun bizi izan zituen hil arteko urteak.

Idazlanak aldatu

Urte luzez ohiko artikulugile, eta laguntzaile gisa Zeruko Argia aldizkarian eta Bilboko Agur astekarian jardun zuen. Diario Vasco egunkarian ere kolaborazioak egin ohi zituen, euskaraz nahiz gaztelaniaz.

Liburu hauek idatzi zituen:

  • Euskal erria eta ikastola / Una polémica en torno a la ikastola (1971). Donostia: Edili.
  • Historia de Guipúzcoa (1975): Joan Ignazio Iztuetak XIX. mendean idatzitako Guipuzcoaco provinciaren condaira euskarazko saiakeraren gaztelaniazko itzulpena.
  • Ensayos críticos sobre la unificación literaria del vascuence (las ikastolas y otros propósitos) (1973). Zarautz: Itxaropena.
  • Euskal ikasgu nagusi edo Unibertsitateaz (1976). Gasteiz: Jaguar.
  • Universidad vasca: Euskal ikasgu nagusia (1976). Gasteiz: Jaguar.
  • Gernika: cuna de la democracia vasca (1978). Deusto: Lasa Apalategi.
  • El pueblo vasco: democracia testigo de Europa (1981). Deusto: Lasa Apalategi.
  • Lurren umea lurrak azi daroa (1982). Donostia.[erreferentzia behar]
  • Gure arbasoen jakintza: antología de proverbios y refranes euskéricos (1982). Zarautz: Itxaropena.
  • Umetxoak: umeei euskara irakasteko liburua (1973).

Erreferentziak aldatu

  1. Bernardo Anaut: «José Lasa Apalategui», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  2. «Kronologia», 1983ko euskal kulturako gertakari nagusiak, Argia.com webgunea.