Lizarrusti
Aralarko mendatea
Lizarrusti Gipuzkoako hego-ekialdearen eta Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldearen artean dagoen mendate bat da, Ataun (Gipuzkoa) eta Etxarri-Aranatz (Nafarroa Garaia) udalerriak lotzen dituena. Itsasoaren mailatik 622 metrora dago.

Lizarrustiko mendatearen gaina eta parketxea, Nafarroa Garaiaren aldetik ikusita.
Mendateko aparkalekutik, Aralarko mendi eta txokoetara doazen ibilbide ugari ateratzen dira, tartean Lareoko urtegira doana.
IbilbideakAldatu
- GR 35 edo Lizarrusti-Zumaia: mendate honetan du abiapuntua.
- GR 20 edo Aralarko bira: mendate honetatik iragaten da.
Euskara: Euskalkien mugaAldatu
Gipuzkera eta Nafarreraren arteko muga adierazten du, Ataungo aldean Goierriko hizkera mintatzen den bitartean, Etxarri-Aranatzeko aldean Sakanako hizkera mintzatzen baita.
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
- Lizarrustiko parketxearen orria, Ataungo Udalaren webgunean.
- Lizarrustiko mendatea, argazkitan.
Koordenatuak: 42° 57′ 36.13″ N, 2° 05′ 54.89″ W / 42.9600361°N,2.0985806°W