Anna Karenina

Anna Karenina (errusieraz: Áнна Карéнина) Leon Tolstoiren eleberria da, lehen aldiz osorik 1877an argitaratua. Lehenago, 1875ko urtarriletik 1877ko apirilera arte Ruskii Véstnik aldizkarian argitaratu zen atalka, baina bertan ez zen argitalpen osorik eman Tolstoi ez zegoelako ados bere editorea zen Mikhail Katkovekin nobelaren bukaeraren inguruan.

Anna Karenina
AnnaKareninaTitle.jpg
Liburuaren jatorrizko azala
Datuak
IdazleaLev Tolstoi (1873 - 1877)
Argitaratze-data1877
GeneroaDrama, errealismoa
Jatorrizko izenburuaАнна Каренина
Hizkuntzaerrusiera
ArgitaletxeaErrusiar mezularia
HerrialdeaErrusia
Orrialdeak864
ISBN978-1-84749-059-9
OCLC220005468

Eleberria errealismoaren adibiderik garbienen artean sailkatzen da. Tolstoirentzat hau izan zen bere lehenengo benetazko eleberria. Bere garaiko kritikari askok "aristokraziaren arteko erromantze" baten gisa hartu bazuten ere, Fiodr Dostoievskiren ustez "artelan" bat zen. Vladimir Nabokovek ere iritzi bera zuen, Tolstoiren estiloa bera goraipatuz.

ArgumentuaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Bere garaiko gizarte aristokratikoaren deskribapen zehatza egiten du. Anna Karenina, goi-funtzionario baten emaztea, galdu egiten da gizartearentzat, ezkontzaz kanpoko Vronskirenganako maitasuna dela kausa. Aldi berean eta aurrekoari kontrajarririk, Kiti eta Levinen amodio lasai etxekoia aurkezten du Tolstoik.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu