Rostov Don[1] (errusieraz: Росто́в-на-Дону́translit.: Rostov-na-Donu) Errusiako hiria eta portua da, erresumaren hego-mendebaldean dagoen Rostov oblasteko hiriburua. Don ibaiaren bokalean kokatzen da, Azov itsasoaren ertzean. 2010ean 1.089.261 biztanle zituen[2].

Rostov Don
Ростов-на-Дону
milioi bat biztanle baino gehiago dituen hiria
Rostov-on-don skyline.jpg
Hiriaren gaueko ikuspegia.Commons-logo.svg Irudi gehiago
Rostov-na-Donu flag.svg Coat of Arms of Rostov-on-Don.svg
Administrazioa
Estatu burujabe Errusia
Errusiako oblastak Rostov oblasta
AlkateaZinaida Neyarokhina (en) Itzuli
Izen ofizialaРосто́в-на-Дону
Jatorrizko izenaРостов-на-Дону
Posta kodea344000–344999
Geografia
Koordenatuak47°14′00″N 39°43′00″E / 47.2333°N 39.7167°E / 47.2333; 39.716747°14′00″N 39°43′00″E / 47.2333°N 39.7167°E / 47.2333; 39.7167
Map
Районы Ростова-на-Дону.png
Azalera354 km²
Altuera50
Demografia
Biztanleria1.137.704 (2021eko urtarrilaren 1a)
Green Arrow Up.svg7.399 (2018)
Dentsitatea3.077,01 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1749
Telefono aurrizkia863
Ordu eremuaUTC+03:00
Hiri senidetuakDortmund, Gera, Volos, Glasgow, Le Mans, Mobile, Kajaani, Pleven, Cheongju (en) Itzuli, Erevan, Antalya, Odesa, Donetsk, Oral, Luhansk, Homel, Sevilla eta Polis (en) Itzuli
http://www.rostov-gorod.ru/

HistoriaAldatu

1749. urtean sortu zuten hiria eta 12 urte geroago gaztelua eraiki zuten. Gazteluaren inguruan garatu zen hiria eta XIX. mendean garrantzi handia lortu zuen Errusiako barnealderako merkataritza jarduerarako zituen komunikabide erraztasunei esker (Don ibaiaren bidezko garraioa). 1952. urtean zabaldu ziren Volga eta Don ibaien arteko ubidea eta Azov itsasorakoa. 1917. urtean sortutako unibertsitatea dago bertan.

KlimaAldatu

      Datu klimatikoak (Rostov Don)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 15.0 19.8 26.0 33.6 35.6 38.4 39.6 40.1 38.1 31.0 23.1 18.5 40.1
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -0.1 0.7 6.9 16.1 22.3 26.6 29.2 28.8 22.6 15.0 6.3 1.2 14.6
Batez besteko tenperatura (ºC) -2.9 -3.1 2.2 10.6 16.8 20.9 23.3 22.6 16.7 10.0 2.9 -1.7 9.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -5.3 -5.6 -0.9 6.1 11.4 15.8 18.0 16.9 11.8 6.2 0.3 -4.0 5.9
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -31.9 -30.9 -28.1 -10.4 -4.3 -0.1 7.6 2.6 -4.6 -10.4 -25.1 -28.5 -31.9
Pilatutako prezipitazioa (mm) 59 53 51 47 56 70 53 44 49 39 53 69 643
Prezipitazio egunak (≥ ) 4 5 7 12 11 9 10 8 9 9 12 10 106
Eguzki orduak 65.1 84.1 127.1 189.0 263.5 285.0 313.1 294.5 240.0 158.1 63.0 37.2 2119.7
Iturria: [3]

EkonomiaAldatu

1952. urtean eraikitako Volga-Don ibaien arteko ubideari esker jarduera handiko portu bihurtu da hiria (Errusia erdialdearen eta iparraldearen arteko merkataritzarako komunikabidea). Industria (nekazaritza jarduerarako makineria, burdinbide gaiak, ontziolak, kimika industria, petrolio findegiak, janari industria, metalurgia, tabakogintza) da ekonomia jarduera nagusia. Aireportua, burdinbide eta errepidegune garrantzitsuak ditu.

Herri eta hiri senidetuakAldatu

Rostov Don ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu