Alexandro II.a Errusiakoa

Alexandro II.a (errusieraz: Александр II Николаевич, Aleksandr II Nikolaievitx[1]) (Mosku, 1818ko apirilaren 29agreg./apirilaren 17ajul.San Petersburgo, 1881eko martxoaren 13agreg./martxoaren 1ajul.), 1855-1881 bitartean Errusiako enperadorea izan zen.

Alexandro II.a Errusiakoa

Errusia Guztien enperadorea

1855eko otsailaren 18a (juliotar egutegia) - 1881eko martxoaren 1a (juliotar egutegia)
Nikolas I.a Errusiakoa - Alexandro III.a Errusiakoa
member of the State Council of the Russian Empire (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaSmall Nicholas Palace (en) Itzuli1818ko apirilaren 17a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
BizilekuaNeguko Jauregia
HeriotzaNeguko Jauregia1881eko martxoaren 1a (juliotar egutegia) (62 urte)
Hobiratze lekuaSan Petersburgoko katedrala
Heriotza moduagiza hilketa
errege-hilketa: Odoljarioa
Familia
AitaNikolas I.a Errusiakoa
AmaKarlota Prusiakoa
Ezkontidea(k)Maria Alexandrovna of Russia (Marie of Hesse) (en) Itzuli  (1841eko apirilaren 16a (juliotar egutegia), 1841eko apirilaren 28a -  1880ko maiatzaren 22a (juliotar egutegia))
Catherine Dolgorukov (en) Itzuli  (1880ko uztailaren 6a -  1881eko martxoaren 1a (juliotar egutegia))
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
LeinuaHolstein-Gottorp-Romanov (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakagintaria, estatu-politikaria eta monarka
Jasotako sariak
Graduageneral field marshal (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasun ortodoxoa

Find a Grave: 7032919 Edit the value on Wikidata

Nikolas I.aren semea zen, eta Vasili Zhukovski poeta liberalaren ardurapean hazi zen. Krimeako gerra galdu ondoko urteetan (Parisko Ituna, 1856), Alexandro II.ak mendebaldeko herrien aldean Errusiak bizi zuen atzerapenaz oharturik, munta handiko erreformak eragin zituen: basailuak askatu (1861); administrazioaren erreforma (1864); hezkuntza publikoaren erreforma; azkenik, burdinbide-sarearen garapenaz bultzada handia eman zion ekonomiari.

1863an bat egin zuen Prusiarekin, abertzale poloniarren altxamendua zapaltzeko. Turkiaren aurkako gerran abiatu zelarik (1877-1878), Bismarckek laguntza ukatu eta atzera egin zien Alexandro II.ak Europari buruz zituen asmoei (San Stefanoko hitzarmena). Bitartean, Kaukasoko konkista amaitu (1859) eta Erdialdeko Asian barneratu zen (Tashkent, 1865; Bukhara eta Samarkanda, 1868). Errusia barnean, bestalde, politika absolutistaren aurka altxatu zen herri-mugimendua (Narodnaia Volia, 1870) garatu zen. Mugimendu horretako nihilista-talde batek bonba batez hil zuen.

Ezkontza eta seme-alabak

aldatu

1841eko apirilaren 28an, Alexandro II.a Gilemina Maria Hesseko printzesarekin ezkondu zen, Errusian Maria Alexandrovna izenez ezaguna zena[2]. Zortzi seme-alaba izan zituzten:

Izena Erretratua Bizitzako urteak Oharrak
Alexandra
 
1842-1849 Sei urte zituela hil zen, meningitisak jota.
Nikolas
 
1843-1865 Tronuaren oinordekoaю Hogeita bat urte zituela hil zen, meningitis tuberkulosoak jota.
Alexandro
 
1845-1894 Errusiako enperadorea (1881-1894)
Vladimir
 
1847-1909
Alexis
 
1850-1908
Maria
 
1853-1920
Sergio
 
1857-1905
Paulo
 
1860-1919

Genealogia

aldatu

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alexandro II.a Errusiakoa  
  1. 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (Noiz kontsultatua: 2024-05-02).
  2. (Errusieraz) Николай I. (1842). «Манифест. О совершившемся бракосочетании Его Императорского Высочества Государя Наследника Цесаревича и Великого Князя Александра Николаевича с Великою Княгиней Мариею Александровною, Дочерью Великого Герцога Гессен-Дармштадтского» Полное собрание законов Российской империи. Собрание второе. XVI Санкт-Петербург: Типография II отделения Собственной Его Императорского Величества канцелярии, 308 or. (Noiz kontsultatua: 2024-05-06).

Kanpo estekak

aldatu