Ufa

Errusiako hiria

Ufa[1] (errusieraz: Уфа; baxkireraz; Өфө) Errusiako hiria da, Baxkortostango Errepublikaren hiriburua. Belaia eta Ufa ibaien elkargunean dago, Ural mendien oinetan[2]. Hiriak 50 kmko luzera du hego-mendebaldetik ipar-ekialdera eta 2010ean 1.062.319 biztanle zituen[3].

Ufa
Уфа
Өфө
hiri handia
Ufa at minus 40C.jpg
Ufa neguan.Commons-logo.svg Irudi gehiago
Flag of Ufa.svg Coat of arms of Ufa.svg
Administrazioa
Estatu burujabe Errusia
Errusiako errepublikak Baxkortostan
Urban okrug in RussiaUfa Urban Okrug
Alkatea Mustafin Ulfat Mansurovich (en) Itzuli
Izen ofiziala Уфа
Jatorrizko izena Уфа
Өфө
Posta kodea 450000–450999
Geografia
Koordenatuak 54° 44′ N, 55° 58′ E / 54.73°N,55.97°E / 54.73; 55.97Koordenatuak: 54° 44′ N, 55° 58′ E / 54.73°N,55.97°E / 54.73; 55.97
Azalera 753,7 km²
Altuera 150
Mugakideak Ufimsky District (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria 1.062.319 bizt. (2010)
Dentsitatea 1410 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1574
Telefono aurrizkia 347
Ordu eremua UTC+05:00
Hiri senidetuak Ankara, Halle (Saale), Txeliabinsk eta Qiqihar
http://www.ufacity.info

Uraletatik mendebalderako industriagune nagusietako bat da. Industria nagusiak petrolio-findegiak, ekipo elektrikoak, meatzaritzarako ekipoak, goma sintetikoa eta elikagigintza dira. Sei unibertsitate ditu.

HistoriaAldatu

Hiriaren jatorria Ivan IV.a Errusiakoak 1574an eraikiarazi zuen gotorleku bat izan zen. Mendi-muino batean eraiki zen. Bertakoek Ufa deitzen zioten («txikia» baxkireraz), eta hortik hartu zuen izena. 1802an Baxkiriako hiri nagusia zen.

KlimaAldatu

Ufak klima kontinental hezea du, Köppen klima sailkapenaren arabera. Udak beroak dira, eta neguak hotzak. Urteko batez besteko tenperatura 3,7 °C da, baina alde handia dago negutik udara: urtarrileko batez besteko tenperatura -12,4 °C da, eta uztailekoa 19,7 °C. Hilabeterik euritsuena uztaila da (66 mm), eta lehorrena martxoa (32 mm).

      Datu klimatikoak (Ufa)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 5.8 9.2 16.2 30.9 36.2 38.3 38.6 38.5 33.4 26.8 15.4 5.0 38.6
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) −8.2 −6.8 0.2 10.9 19.9 24.6 25.9 23.5 17.2 8.7 −1.0 −6.9 9.0
Batez besteko tenperatura (ºC) −12.4 −11.8 −5.1 5.2 13.2 18.1 19.7 17.2 11.3 4.5 −4.2 −10.7 3.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) −17.0 −17.0 −10.4 −0.1 6.8 11.8 13.7 11.6 6.5 1.1 −7.5 −15.0 −1.3
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) −48.5 −43.5 −34.4 −29.7 −9.7 −1.2 1.4 −0.6 −6.8 −25.6 −35.1 −45.0 −48.5
Pilatutako prezipitazioa (mm) 48 39 32 33 46 66 55 58 51 58 52 51 589
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 11 8 7 7 7 9 9 9 9 11 11 11 109
Elur egunak (≥ 1 mm) 25 21 16 6 1 0.03 0 0 1 8 19 23 120
Eguzki orduak 58.9 96.1 155.0 216.0 279.0 288.0 288.3 251.1 165.0 80.6 51.0 40.3 1969.3
Hezetasuna (%) 83 80 77 69 60 67 71 74 76 79 83 83 75.2
Iturria (1): Pogoda.ru.net,[4]World Meteorological Organization (UN)[5]
Iturria (2): Hong Kong Observatory (sun only)[6]

DemografiaAldatu

Bilakaera demografikoa
1811 1840 1863 1897 1914 1923 1926
9 200 16 500 16 500 49 300 99 900 84 100 97 400
1939 1959 1970 1979 1989 2002 2008
250 000 547 000 771 000 969 300 1 082 100 1 042 437 1 021 458

2010eko erroldaren arabera, etniaka honela dago banatuta populazioa Baxkortostango Errepublikan:

Etnia %
Errusiarrak % 36,1
Baxkirrak % 29,5
Tatariarrak % 25,4
Txuvaxak % 2,7
Mariak % 2,6
Ukarinarrak % 10
Mordoviarrak % 0,5
Udmurtak % 0,5

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu