Alfred Dreyfus

gudari frantziarra

Alfred Dreyfus (Mulhouse, Frantzia, 1859ko urriaren 9a - Paris, Frantzia, 1935eko uztailaren 12a) Frantziako armadako kapitaina izan zen. 1894. urtean Guyana Frantsesean espetxeratu zuten, ustez Alemaniaren aldeko espioitzan jardun zuelako. Handik bi urtera, Picquart komandanteak Esterhazy hungariar komandantea (frantses herritartua) salatu zuen, lehenago Dreyfusi leporatutako espioitza lanen egiletzat. Esterhazy komandantea errugabetzat jo zuten. Dreyfusen senide aberatsek Dreyfus afera (frantsesez: l'affaire Dreyfus) iritzi publikoaren aurrean jarri zuten, eta Frantzia Dreyfusen aldekoen (intelektualak, sozialista erradikalak, errepublikano moderatu antimilitaristak) eta aurkakoen (nazionalismo eskuindarra, antisemita eta katolikoa) artean banatu zen.

Alfred Dreyfus

Bizitza
JaiotzaMulhouse1859ko urriaren 9a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis1935eko uztailaren 12a (75 urte)
Hobiratze lekuaMontparnasseko hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Ezkontidea(k)Lucie Dreyfus (en) Itzuli
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
Hezkuntza
HeziketaÉcole polytechnique
Lycée Chaptal (en) Itzuli
Collège Sainte-Barbe (en) Itzuli
École supérieure de guerre (en) Itzuli
(1890 -
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmilitarra eta army officer (en) Itzuli
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraartillery (en) Itzuli
Graduateniente koronel
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioajudaismoa

Find a Grave: 1639 Edit the value on Wikidata

1898. urtean, afera faltsifikazio baten ondorioa zela jakin zen, Henry izeneko koronel batek egina; faltsifikazioaren egileak bere buruaz beste egin zuen gero. Gerrako ministro Cavaignac-ek dimisioa aurkeztu zuen Dreyfus auzia berriro aztertu zenean (1899). Dreifusek zigor arina jaso zuen, baina laster kendu zioten. 1906. urtean, Frantziako Auzitegi Gorenak Dreyfusi eginiko lehen epaiketa indarrik gabe utzi eta kapitaina lehengo gradura ekarri zuen atzera. 1930. urtean argi geratu zen benetako erruduna Esterhazy komandantea izan zela. Dreyfus afera Frantziako III. Errepublikak izan zuen krisi politiko larrienetako bat izan zen, eskuineko indarren eta ezkerrekoen arteko aldea biziki areagotu zuena.

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alfred Dreyfus