Baikal
Baikal[1] (errusieraz: о́зеро Байка́л, translit.: Ozero Baykal; buriateraz: Байгал; mongolieraz: Байгал нуур, Baygal nuur) Siberiako hegoaldean, Errusiako Irkutsk oblasta eta Buriatiako Errepublikaren artean, kokaturiko aintzira da[2]. 1996an Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen.
Baikal | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | 455,5 m |
Luzera | 636 km |
Zabalera | 79 km |
Azalera | 31.722 km² |
Sakonera | 1.642 m |
Bolumena | 23.615,39 km³ |
Geografia | |
![]() ![]() | |
Koordenatuak | 53°18′10″N 108°00′17″E / 53.3028°N 108.0047°E53°18′10″N 108°00′17″E / 53.3028°N 108.0047°E |
Estatu burujabe | ![]() |
Errusiako errepublikak | ![]() |
Hidrografia | |
Betebidea | ikusi
|
Hustubidea | Angara |
Arroaren azalera | 560.000 km² |
Arro hidrografikoa | Yenisei basin (en) ![]() |
Eragilea | rift-laku |
IzenaAldatu
Izena antzinako tartariarrezko Bai-Kul hitzetik dator, «Laku aberatsa» esan nahi duena. Ezizenez Siberiako Begi Urdina eta Asiako Perla deitu izan zaio, bere uraren gardentasuna dela eta.
GeografiaAldatu
Siberia hegoaldean dago, Jablonovy mendiak (ekialdean), Baikal mendikatea (mendebaldean) eta Stanovoi artean. Batez beste 636 km luze eta 48 km zabal da eta 31.500 km²ko eremua hartzen du. Munduko aintzirarik sakonena da: urazaletik hondorainoko sakonerarik handiena 1.741 mkoa da, baina uraren azala itsasmaila baino 454 m gorago du[3]. Bolumenari dagokionez ere, munduko ur gezako lakurik handiena da; munduko ur gezaren %20 dauka, 23.000 km3 inguru[2]. Ur hau aski izanen litzateke lur urgaineratu guztia 3 zentimetroko geruzaz estaltzeko.
Lakua mendiz inguraturik dago eta 22 uharte txiki ditu; Olkhom (730 km2ko azalera eta 1.741 mko garaiera) handiena da. 330 ibai baino gehiago isurtzen dira Baikalera; nagusiak Selenge, Txikoi, Khilokh, Uda, Barguzin eta Angara Garaia dira. Bertatik, ordea, ibai bakarra irteten da: Angara, Jeniseiren ibaiadarra.
Ikus, gaineraAldatu
ErreferentziakAldatu
- ↑ Euskaltzaindia. Europako toponimia fisikoa. .
- ↑ a b Lake Baikal Global.britannica.com
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
Kanpo estekakAldatu
- (Ingelesez) Lake Baikal Unesco.org