Ziro II.a Handia
Ziro Handia[1][2] (antzinako persieraz: 𐎤𐎢𐎽𐎢𐏁,[3] kʰuːruʃ, Kūruš; persieraz: کوروش بزرگ, Kūrosh-e-Bozorg) (K.a. 600-K.a. 576 – K.a. 530eko abendua[4]), baita Ziro II.a edo Ziro Persiakoa,[5] Akemenestar Inperioaren sortzailea izan zen, lehenbiziko persiar inperioarena alegia. Antzinako Ekialde Hurbileko erresuma guztiak konkistatu zituen, eta baita hego-mendebaldeko eta erdialdeko Asia gehiena ere. Erresuma, izan ere, Mediterraneotik eta Dardaneloetatik, Indus ibairaino zabaldu zuen, ordura arteko inperiorik handiena sortuz[6].
Ziro II.a Handia | |||||
---|---|---|---|---|---|
K.a. 559 - K.a. 530 ← Kanbises I.a - Kanbises II.a →
K.a. 559 - K.a. 530 ← Kanbises I.a - Kanbises II.a → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Anshan, K.a. 600-K.a. 576 | ||||
Herrialdea | Akemenestar Inperioa Anshan | ||||
Heriotza | Sir Daria, K.a. 530eko abendua (69/70 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Ziro II.aren hilobia | ||||
Heriotza modua | : guduan hila | ||||
Familia | |||||
Aita | Kanbises I.a | ||||
Ama | Mandane of Media | ||||
Ezkontidea(k) | Cassandane (en) Amitis Shahbanu (en) Neithiyti (en) | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Leinua | Akemenestar dinastia | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | antzinako persiera Babylonian (en) elamita | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | subiranoa, buruzagi militarra, fundatzailea eta monarka | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | mazdaism (en) | ||||
Antzinako elezahar askotan, heroi gisa ageri da Ziro II.a. Aurrena, Xenofontek, greziar soldadu eta idazleak, bere Ziropedian azaldu zuen; geroago, Herodoto historialariak eman zuen Ziroren bizitzaren berri. Errege eskuzabaltzat aurkezten dute; antzinako persiarrek «herriaren aita» deitzen zuten, eta, Biblian, Babilonian preso zeuden juduen «askatzaile».
Ziro Handiak errespetatu zituen lurrak konkistatzen zituen ohiturak eta erlijioak[7], administrazio zentralizatuko eredu arrakastatsu baten bidez eta mendekoen onurarako jardungo zuen gobernu bat ezarriz[8]. Inperioa satrapen bidez administratzea eta Pasargadako gobernua osatzeko ezinbesteko printzipioa Zirok ezarri zituen[9]. Batzuetan Errestaurazio Ediktua deitzen denak (egia esan, bi ediktu), Biblian Ziro Handiak egina gisa deskribatzen denak, ondare iraunkorra utzi zuen juduen erlijioan. Biblia hebrearraren Isaias 45:1en arabera[10], Jainkoak Ziro gantzutu zuen zeregin horretarako, baita mesias (literalki, gantzutua) gisa erreferentzia eginez ere, Biblian horrela deitzen zaion judua ez den figura bakarra izanik[11].
Giza eskubideen, politikaren eta estrategia militarraren alorretan egindako lorpenengatik ere ezaguna da Ziro Handia, baita Ekialdeko eta Mendebaldeko zibilizazioetan izandako eraginagatik ere. Jatorriz Persisekoa, gaur egun Irango Fars Fars probintziari dagokio, gutxi gorabehera. Zirok funtsezko zeregina izan zuen Iran modernoaren identitate nazionala zehazteko orduan[12][13][14]. Akemenestarren eragina mundu zaharrean, azkenean, Atenaseraino hedatu zen, non goi mailako atenastarrek, hala, Persiako akemenestar klase buruzagiaren kulturaren alderdi propio gisa hartu baitzituzten[15].
Iran modernoen artean, Ziro gurtua da, eta bere hilobia milioika pertsonak gurtzeko lekua da[16]. 1970eko hamarkadan, Irango azken Xahak, Mohammad Reza Pahlavik, ezagutzen den giza eskubideen adierazpen zaharrentzat identifikatu zuen Ziroren Zilindroan inskribatutako proklama ospetsua[17], eta, orduz geroztik, Zilindroa hala egin da ezagun[18][19][20]. Iritzi hori, Mendebaldeko zenbait historialarik kritikatu dute[21] gaizki interpretatu dela iritzita[22], Zilindroaren izaera generikoa errege berriek beren erregealdiaren hasieran egiten duten adierazpen tradizionalarekin oker interpretatu dela uste baitute[22][19][20][23].
Izena
aldatuZiro da grezierazko Κῦρος (Küros) forma latinizatua, zeina antzinako persieratik, Kūruš, datorren. Persiera modernoan, کوروش Kurosh deritzo.
Bere etimologiari dagokionez, Ctesias eta Plutarko autore klasikoek «ura» hitzarekin lotzen zuten, nahiz eta autore modernoek, oro har, nahiago duten «gazte» edo «etsaia hitzezko liskar batean umiliatzen duena». «Handia» izenordea, berriz, greziar iturriek erabiltzen dute; «Zaharra» (edo «Nagusia») ere deitzen diote, ondorengo Ziro Gazteari kontrajarrita.
Jatorria
aldatuZiro II.aren gurasoak ziren: Anshaneko Kanbises I.aren, akemenestar dinastiakoa eta, Herodotoren arabera, Mandanarena, Astiages errege mediarraren eta Arienis Lidiako erresumako printzesaren alaba. Horrek nolabaiteko zilegitasuna ematen dio Media eta Lidiako tronuez; dena den, aliantza dinastikoak ohikoak ziren arren, ez da baztertzen aurreko horiek Zirok bere bizitzan erabilitako propaganda ofizialaren asmakizun baten ondorio izatea.
Ziroren aurrekoak Elameko antzinako erresumaren ekialdeko mendialdean (egungo Irango hego-mendebaldean) K.a. VII. mendearen hasieratik ezarritako talde pertsiarren buru ziren, Akemenes akemenestar dinastiaren fundatzaile mitikoaren mendean. «Anshaneko errege» titulua zuten, elamitar tradizio handiko hiria, eta K.a. VI. mendetik Mediako erresumako mendekoak ziren. Ziroren errege-egoitza Pasargadan zegoen, Anshanetik gertu. Baina litekeena da Susa, Elameko hirigune zaharra, hiriburu ordezkotzat erabili izana.
Bizitza
aldatuElezaharrean, Irango beste dinastia-fundatzaileen historian bezalatsu, aitona Astiagesek, aginpidea kenduko ziolako beldurrez, Ziro jaio berria hiltzeko agindua eman zuela kontatzen da. Artzain batek, errukiturik, hazi omen zuen ezkutuan, eta Zirok, gero, dohain izugarriz horniturik, bere aitona garaitu zuen. Garaipen hori egiazki gertatu zen; Astiages, mediarren erregea, errendiarazi zuen Zirok K.a. 550 inguruan, eta Akemenestar Inperioa, hobeto antolatua eta indartsuagoa, ezarri zuen mediarraren lekuan.
Aurrenik, Lidia beretu zuen, eta, segidan, Lidiaren mendeko ziren Asia Txikiko greziar hiriak. Hurrena, Babilonia aldera jo, eta erraz konkistatu zuen, babiloniar herria ez baitzegoen pozik bere errege Nabonidesekin; hala, K.a. 539an, antzinako hiri handiena, persiarren esku geratu zen. Babiloniaren konkistak beste lurralde batzuk eman zizkien persiarrei: Siria eta Palestina. Zilizia ere, Lidiaren kontrakoa baitzen, haren inperioaren barne geratu zen itun baten bitartez. Era horretan, armen bidez nahiz diplomaziaz, ordu arte izandako inperiorik handiena sortu zuen. Erdialdeko Asia konkistatzeko espedizioa zuzendu zuen, Herodotoren esanetan inoiz izandako kanpainarik handiena. Ezin izan zuen Egipto konkistatu, K.a. 530eko abenduan, Masageta izeneko konfederazioaren aurka borrokatzen ari zela, Sir Daria ibaitik gertu hil zelako[24]. Kanbises II.a semeak ordeztu zuen, bere erreinaldian Egipto, Nubia eta Zirenaika konkistatu zuena.
Zirok ez zituen konkistatutako herriak zapaldu, aitzitik, haiengandik ikasi zuen; hala, mediarren gobernu moduak hartu zituen; dirudienez, mediar aholkulari edo ministro bat ezarri ohi zuen persiar agintarien laguntzaile. Elamgo zibilizazioko ohitura ugari beretu zituen, eta bere mendeko herrien erlijioak eta errituak errespetatu zituen.[25] Hala, 40.000 judu beren herrira, Palestinara, itzuli ahal izan ziren Zirori esker. Ziroren eragina eta ospea oso handiak izan ziren, eta haren bizitza elezahar eta kontakizun askoren iturburu izan zen. Elezahar eta kontakizun horiek greziarrengana iritsi ziren, eta, Alexandro Handiarengan, eragin handia izan zuten. Ziroren ospea areagotu egin zen erromatarren tradizioan ere, eta Biblian inoiz «mesias» deitua da. Egungo irandarrek beren ikur nagusienetariko batentzat hartzen dute.
Hedapena
aldatuMediaren konkista
aldatuK.a. 559 inguruan, Ziro II.ak bere aita Kanbises I.aren lekua hartu zuen. Herodotoren arabera, Ziro Astiages mediar subiranoaren aurka matxinatu zen, eta, Harpago mediar armadako komandantearen laguntza jaso ondoren, kargutik kentzea lortu zuen. Gaur egungo iturriek baieztatzen dutenez, K.a. 550. urtean (Nabonidoko kronika edo Babiloniako kronika, 7. zenbakia)[26] edo K.a. 553. urtean (Sipparreko zilindroa), Astyagesek eraso zion Zirori, baina Astyages beraren tropek entregatu zioten Pertsiako erregeari. Orduan, Zirok Ekbatana, Mediako hiriburua, beretu zuen, eta hiriaren altxorra Persiara eraman zuen.
Herodotok behin baino gehiagotan aipatzen ditu mediar jatorriko jeneralak Ziroren kanpainetan, horien artean Harpago. Ekbatana Persiako subiranoen udako egoitza bihurtu zen. Hala ere, Persiaren aurkako aipamenak aurki daitezke tradizioetan (ziurrenik media jatorrikoak), Ctesias historialari greziarrak jasoak. Era berean, Behistungo inskripzioan, K.a. 521. urte ingurukoan, Ziro hil eta zortzi bat urtera, Mediako matxinadak deskribatzen ditu.
Lidiaren konkista
aldatuLidiaren konkistaren data zehatzak ezezagunak dira, baina badirudi Media Inperioko Ziroren eraispenaren (K.a. 550) eta Babiloniako konkistaren (K.a. 539) artean gertatu zela. Normalean, K.a. 547. urtea ematen da konkistaren urtetzat, Nabonidoko kronikaren interpretazio batzuen ondorioz, baina gaur egun datu hori ez dago erabat onartua[27].
Lidiarrek Kapadoziako Akemenestar Inperioko Pteria hiriari eraso egin zioten lehenengo. Kresok setioa ezarri zuen, eta hiriko biztanleak esklabo bihurtu zituen. Persiarrek, berriz, Lidiako erresumaren parte zen Joniako hiritarrak erregearen aurka matxinatzera gonbidatu zituzten. Proposamena, atzera bota zuten, eta Zirok armada bat errekrutatu, eta lidiarren aurka abiatu zen, bere armada handituz zihoan lurraldeetako jendearekin. Pteriako gudua (Kizil-Irmak ibaiaren ertzean) izan zen lehen borroka, eta alderdi biek biktima asko izan zituzten ilunabarrean. Biharamun goizean, Sardes hiriburura erretiratu zen Kreso[28].
Sardesi kolpe bat emanda, Kresok eskaerak bidali zizkien bere aliatuei Lidiari laguntza eman ziezaioten. Hala ere, negua amaitzear zegoela, aliatuek bat egin baino lehen, Zirok gerra behartu zuen Lidiako lurraldean, eta Sardes hiriburuan setiatu zuen Kreso. Bi gobernarien arteko Timbreako gudua amaitu baino lehentxeago, Harpagok Zirori aholkatu zion dromedarioak bere gudarien aurrean jartzea; lidiar zaldiak, dromedarioen usainera ohitu gabeak, beldurtu egin ziren. Estrategia ondo joan zen; lidiar zalditeria garaitua izan zen, eta Zirok Kreso harrapatu zuen. Zirok Sardes hiriburua hartu zuen K.a. 546. urtean[28]. Herodotoren arabera, Zirok Kresoren bizitza barkatu, eta aholkulari gisa geratu zen, baina puntu hori gatazkan dago Nabonidoko kronikaren zenbait itzulpen garaikiderekin, Lidiako erregea hila izan zela interpretatzen baitute[29].
Jarraian, Jonia eta mendebaldeko Asia beste hiri batzuk konkistatu zituen, eta inperioaren ekialdera jo zuen. Behistungo inskripzioan, zergak ordaintzen zizkioten erregeen edo bere mendeko zirenen zerrenda bat dago: Drangiana, Aria, Khwarezm, Baktriana, Sogdiana, Gandhara, Sogdiana eta Arakosia. Konkista horiek K.a. 546 eta K.a. 540 bitartean gertatu ziren, eta herrialde horiek inperiora gehitu ziren.
Hiriburura itzuli aurretik, Pakties izeneko lidiar batek Ziroren konfiantza bereganatu zuen Kresok zuen altxorra Persiara bidaltzeko. Hala ere, Zirok alde egin eta gutxira, Paktiesek mertzenarioak kontratatu zituen eta Sardes matxinarazi zuen Tàbal Lidiako jeneral satrapa pertsiarraren aurka. Zirok bere komandanteetako bat, Mazares, bidali zuen matxinada gelditzeko, baina Pakties bizirik ekar zezaten eskatu zuen. Mazares iristean, Paktiesek Joniara ihes egin zuen, non mertzenario gehiago kontratatuak baitzituen. Mazaresek bere tropak herrialde greziarrera eraman zituen, eta Magnesia eta Priene hiriak menperatu zituen, non Pakties harrapatu eta Persiara itzularazi zuen zigortua izan zedin.
Mazaresek Asia Txikia konkistatzen jarraitu zuen, baina Joniako kanpainan hil zen, arrazoi ezezagunengatik. Zirok Harpago bidali zuen Asia Txikiaren konkista osatzeko. Harpagok Lizia, Zilízia eta Fenizia harrapatu zituen, setiatutako hirietako hormak hausteko lur-mugimenduen teknika erabiliz, greziarrentzat metodo ezezaguna zena. K.a. 542an amaitu zuen eskualdearen konkistaz, eta Persiara itzuli zen[30].
Inperio neobabiloniarra
aldatuZiroren erregealdiaren mendean, gutxi gorabehera, zabaltzen zen: mendebaldean Turkia, Israel, Georgia eta Saudi Arabiatik Kazakhstan, Kirgizstan, Indus ibaia eta Oman ekialderaino. Persia munduak inoiz ikusi duen inperiorik handiena zen]]
K.a. 540. urte inguruan, Zirok Elam eta bere hiriburua, Susa, harrapatu zituen[31]. Nabonidoko kronikak jasotzen duenez, guduen aurretik, Nabonidesek eskatu zuen Babiloniatik kanpoko hirietako estatuak gurtzea hiriburura eramateko; horrek iradokitzen du gatazka K.a. 540. urteko neguaren hasieran hasi zela[32], urriaren hasieran hain zuzen. Zirok Opiseko guduan borrokatu zuen, Babiloniako iparraldean dagoen Tigriseko Opis hiri estrategikotik hurbil[33]. Babiloniako armadak aurrera jarraitu zuen, eta, urriaren 10ean, Sippar harrapatu zuten gudurik gabe, herritarren erresistentzia gutxirekin edo bat ere gabe[34]. Litekeena da Zirok Babiloniako jeneralekin negoziazioetan parte hartzea akordio bat lortzeko eta, horrela, konfrontazio armatua saihesteko[35]. Nabonides hirian zegoen, eta azkar egin zuen ihes hiribururantz, Babiloniara, urteetan bisitatu gabe zegoena[36].
Bi egun beranduago, urriaren 7an (Egutegi gregorianoa), Gubaruren tropak Babiloniara sartzen ziren, berriro Babiloniako armaden erresistentziarik gabe, eta Nabonides atxiki zuten[37]. Herodotok azaltzen duenez, balentria hori betetzeko, persiarrek ubide batera desbideratu zuten Eufrates ibaia, uraren maila «gizon baten izter erdira» jaisteko moduan, eta horrek ahalbidetzu zien inbasioa zuzenean, ibai ohean zehar, egin ahal izatea gauez sartzeko[38]. Urriaren 29an, Ziro bera Babilonia hirian sartu, eta Nabonides atxikitu zuten[39].
Babilonia hartu ondoren, Ziro Babiloniako errege, Sumer eta Akadtar Inperioko errege eta «Lurraren lau muturreko errege» izendatu zuten, Ziroren zilindro ospetsuan agertzen den gisa, Marduk Babiloniako jainko nagusiari eskainitako Esagila tenpluaren zimenduetan dagoen inskripzioa. Zilindroaren testuak fedegabe gisa salatzen du Nabonides, eta Ziro garaile eta Mardukentzat atsegin deskribatzen du. Zirok azaltzen du: Babiloniako herritarren bizitzak nola hobetu zituen; lekualdatutako herriak aberriratu zituela, eta kultuko lokiak eta santutegiak berrezarri zituela. Batzuek diote zilindroa giza eskubideen kartaren forma bat dela, baina historialariek, oro har, gobernari berrien tradizio mesopotamiar zahar baten testuinguruan deskribatzen dute, bere erreinua erreformen adierazpenekin hastean[40].
Ziroren agindupean, inoiz ikusi den inperiorik handiena zen[41]. Ziroren erregealdiaren bukaeran, Akemenestar Inperioa mendebaldean Anatoliatik eta ekialdean Indiako ipar-mendebalderaino hedatzen zen[42], eta, Babilonia konkistatu ondoren, lehen administrazio-sistema globalari ekin zion, gortea eta finantzak antolatuz, satrapiak ikuskatuz eta posta-sistema bat ezarriz[43].
Konkista guztietan, ohi ez bezalako eskuzabaltasun batez nabarmendu zen, etsai garaituak salbatzeko ―edo inperioaren gobernantzan ere erabiltzen zituen―. Zirok tolerantzia erlijiosoa ere onartu zuen, eta tokiko erakundeak bere horretan mantendu zituen (eta baita konkistatutako lurraldeetako jainkoen gurtza ere, Babiloniara sartu, eta Marduken tenplura errege gisa sagaratu zenean, esaterako). Zirok inperioko herri guztiak tokiko buruzagien administraziopean mantentzen saiatu zen; horrela, gobernu indartsu baten subiranotasunaren mendean, herri horietako asko egoera hobean ziren persiarren mendean independenteak baino.
Ziroren trebetasun politikoak, berehalako ondorengoek jarraitu zutenak, eskualde handi baten indarra eta batasuna ziurtatu zituen, Anatoliatik Afganistaneraino eta Kaukasotik Arabiaraino hedatzen zena, herri ezberdinen arteko batasun batez osatua, ordura arte gizateriaren historian inoiz lortu ez zena.
Genealogia
aldatuErreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2018/5/14 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (2014-03-28). (PDF) 175. araua: Antzinateko pertsona-izenak eta izen mitologikoak (I): Mesopotamia, Mediako Inperioa, Akemenestar Inperioa eta Lidia. Bilbo, 6 or..
- ↑ Euskaltzaindia. Latin eta greziar pertsona-izen klasikoak euskaraz emateko irizpideei buruzko erabakia. .
- ↑ Ghias Abadi, R. M.. (2004). Achaemenid Inscriptions lrm;. Teheran: Shiraz Navid Publications, 19 or. ISBN 964-358-015-6..
- ↑ Lendering, Jona. livius.org. livius.org.
- ↑ Xenofonte, Anabasis I. IX.
- ↑ Kuhrt, Amélie. (1995). The Ancient Near East: C. 3000-330 BC. Routledge, 647 or. ISBN 0-4151-6762-0..
- ↑ Dandamayev Cyrus (iii. Cyrus the Great) Cyrus's religious policies.
- ↑ Schmitt Achaemenid dynasty (i. The clan and dynasty)
- ↑ The Cambridge Ancient History Vol. IV p. 42. See also: G. Buchaman Gray and D. Litt, The foundation and extension of the Persian empire, Chapter I in The Cambridge Ancient History Vol. IV, 2nd edition, published by The University Press, 1927. p. 15. Excerpt: The administration of the empire through satrap, and much more belonging to the form or spirit of the government, was the work of Cyrus ...
- ↑ Jona Lendering. (2012). Messiah – Roots of the concept: From Josiah to Cyrus. livius.org.
- ↑ The Biblical Archaeology Society (BAS). (2015-08-24). «Cyrus the Messiah» bib-arch.org.
- ↑ Vesta Sarkhosh Curtis; Sarah Stewart. (2005). Birth of the Persian Empire. I.B. Tauris, 7 or. ISBN 978-1-84511-062-8..Txantiloi:Verify source
- ↑ Amelie Kuhrt. (2007-12-03). The Persian Empire: A Corpus of Sources from the Achaemenid Period. Routledge, 47 or. ISBN 978-1-134-07634-5..
- ↑ Shabnam J. Holliday. (2011). Defining Iran: Politics of Resistance. Ashgate Publishing, Ltd., 38–40 or. ISBN 978-1-4094-0524-5..
- ↑ Margaret Christina Miller. (2004). Athens and Persia in the Fifth Century BC: A Study in Cultural Receptivity. Cambridge University Press, 243 or. ISBN 978-0-521-60758-2..
- ↑ Llewellyn-Jones 2017, 67 orr. .
- ↑ Neil MacGregor, "The whole world in our hands", in Art and Cultural Heritage: Law, Policy, and Practice, pp. 383–84, ed. Barbara T. Hoffman. Cambridge University Press, 2006. ISBN 0-521-85764-3
- ↑ The Cyrus Cylinder travels to the US. British Museum.
- ↑ a b «Cyrus cylinder, world's oldest human rights charter, returns to Iran on loan» The Guardian (Associated Press) 2010-09-10.
- ↑ a b Oldest Known Charter of Human Rights Comes to San Francisco. 2013-08-13.
- ↑ Daniel, Elton L.. (2000). The History of Iran. Westport, CT: Greenwood Publishing Group ISBN 0-313-30731-8..
- ↑ a b Mitchell, T.C.. (1988). Biblical Archaeology: Documents from the British Museum. London: Cambridge University Press ISBN 0-521-36867-7..
- ↑ Arnold, Bill T.; Michalowski, Piotr. (2006). «Achaemenid Period Historical Texts Concerning Mesopotamia» in Chavelas, Mark W. The Ancient Near East: Historical Sources in Translation. London: Blackwell ISBN 0-631-23581-7..
- ↑ Beckwith, Christopher. (2009). Empires of the Silk Road: A History of Central Eurasia from the Bronze Age to the Present. Princeton eta Oxford: Princeton University Press, 63 or. ISBN 978-0-691-13589-2..
- ↑ Heyworth Mills, Lawrence. (1906). Zarathustra, Philo, the Achaemenids and Israel. Open Court, 467 or..
- ↑ Todas las referencias a la Crónica de Nabonido y el Cilindro de Ciro son basadas en Pritchard 1969, Ancient Near Eastern texts relating to the Old Testament. Véase bibliografía.
- ↑ Rollinger, Robert, " L'imperi Medi, la fi d'Urartu i la Gran Campanya de Cir el 547 aC; Lendering, Jona, "La fi de Lídia: 547?".
- ↑ a b Heròdot Les Històries Llibre I, 440 aC. George Rawlinsonek itzulia.
- ↑ Cressus : Cinquè i últim rei de la dinastia Mermnad.
- ↑ Harpagus 2005-11-03an artxibatua Wayback Machinen.: Mediar jenerala, Ziro Handia persiarren erregearen "ganbera-laguntzailea".
- ↑ Tavernier, Jan. Some Thoughts in Neo-Elamite Chronology. , 27 or..
- ↑ Kuhrt, Amélie. "Babilònia des de Cir fins a Xerxes", en La Història Antiga de Cambridge: Vol Iv - Pèrsia, Grècia i la Mediterrània Occidental, pàg. 112-138. Ed. John Boardman. Premsa d'Universitat de Cambridge, 1982. ISBN 0-521-22804-2
- ↑ (Ingelesez) Grant, R.G.. (2017). 1001 Battles That Changed the Course of History. Book Sales, 31 or. ISBN 9780785835530..
- ↑ La crònica de Nabònides, 14
- ↑ Tolini, Gauthier Quelques éléments concernant la prise de Babylone par Cyrus, París. "´És probable que hi haguessin converses entre Cir i els caps de l'exèrcit babilònic per a obtenir una rendició sense recórrer a l'enfrontament armat". p. 10 (PDF)
- ↑ The Harran Stelae H2 - A, i la crònica de Nabònides (Dissetè any) mostren que Nabonidus havia estat a Babilim abans del 10 d'octubre de 539, perquè ja havia retornat d'Haran i havia participat en l'Akitu de Nissanu 1 [4 d'abril], 539 aC).
- ↑ crònica de Nabònides, 15-16
- ↑ Missler, Mandrí La Caiguda de Babilònia versus la destrucció de Babilim, p. 2 (Pdf)
- ↑ crònica de Nabònides, [cm/chronicles/abc7/abc7_nabonidus3.html 18 de [Betiko hautsitako esteka]Apurtutako lotura txantiloiaren erabilera okerra (apurtutako lotura eskuragai Internet Archive orrian; ikusi [//web.archive.org/web/*/{{{1}}} historia eta azkenengo bertsioa). http://www.livius.org/cgApurtutako+lotura+txantiloiaren+erabilera+okerra+(apurtutako+lotura+eskuragai+Internet+Archive+orrian;+ikusi+historia+eta+azkenengo+bertsioa).]].
- ↑ British Museum Website,The Cyrus Cylinder
- ↑ Kuhrt, Amélie. «13» The Ancient Near East: C. 300-330 BC. Routledge, 647 or. ISBN 0-4151-6762-0..
- ↑ M.A. Dandamaev, "Cyrus Ii", en Encyclopaedia Iranica
- ↑ (Ingelesez) Briant, Pierre. (2006). From Cyrus to Alexander: A History of the Persian Empire. Eisenbrauns, p.62 or. ISBN 1575061201..
Bibliografia
aldatu- (Ingelesez) Herodotus; Church, Alfred J. (1891). Stories of the East From Herodotus. ISBN 0-7661-8928-7..
- Cardascia, G.. Babylon under Achaemenids. 3. liburukia refbabylon-EI ISBN 0939214784.. 2009-07-31.
- Schmitt, Rüdiger; Shahbazi, A. Shapur; Dandamayev, Muhammad A.; Zournatzi, Antigoni. Cyrus. 6. liburukia refIranicaCyrus ISBN 0939214784.. 2009-07-31.
- Freeman, Charles. (1999). The Greek Achievement: The Foundation of the Western World. Allen Lane ISBN 0713992247..
- The Cambridge History of Iran: Vol. 2; The Median and Achaemenian periods. Cambridge University Press refchi2 ISBN 0521200911..
- The Cambridge Ancient History IV: Persia, Greece, and the Western Mediterranean, C. 525-479 B.C. refcah-iv ISBN 0521228042..
- Dandamaev, M. A.. (1989). A political history of the Achaemenid empire. BRILL, 373 or. ISBN 9004091726..
- (Ingelesez) Frye, Richard N. (1962). The Heritage of Persia. Weidenfeld and Nicolson, 40, 43-4, 46-7, 70, 75, 78-90, 93, 104, 108, 122, 127, 206-7 or. ISBN 1-56859-008-3..
- (Ingelesez) Moorey, P.R.S. (19911 ISBN= 0-87226-247-2). The Biblical Lands, VI. Nova York: Peter Bedrick Books.
- (Ingelesez) Olmstead, A. T.. (1948). History of the Persian Empire [Achaemenid Period]. University of Chicago Press ISBN 0-226-62777-2..
- Palou, Christine; Palou, Jean. (1962). La Perse Antique. Presses Universitaires de France.
- Settipani, Christian. (1991). Nos ancêtres de l'Antiquité. , 146, 152 eta 157 or..
Aurrekoa Kanbises I.a |
Persiar Inperioko erregea K.a. 559-K.a. 530 |
Ondorengoa Kanbises II.a |
Kanpo estekak
aldatu