Ekbatana[1] (antzinako persieraz: 𐏃𐎥𐎶𐎫𐎠𐎴‎ Hagmatāna edo Haŋmatāna; antzinako grezieraz: ἈγβάταναAgbatana; hebreeraz: אַחְמְתָא‎Aẖmeta edo ʼAḥməṯā; latinez: Ecbatana) Antzinako Media lurraldeko hiriburua, Orontes mendiaren oinetan. Mediarren inperioa desagertu ondoren, Persiako inperioko hiriburuetako bat izan zen, Alexandro Handia (K.a. 331), Seleuko (K.a. 313) eta Antioko III.aren osteek (K.a. 209) menderatu zuten arte. Errege partiarren eta sasandarren udako egoitza izan zen gerora. Ez da bertan inolako indusketarik egin eta izkribu eta agiri zaharrei esker ezagutu da antzinako hiria. Bertan daudela dirudi Mardokeoren eta Estherren hilobiak. Irango Hamadan hiria da egun.

Ekbatana
Gizateriaren Ondare
Motaarkeologia-aztarnategi, hiriburu, hiri eta gune populatu
Geografia
Map
Koordenatuak34°48′23″N 48°30′59″E / 34.8065°N 48.51625°E / 34.8065; 48.51625
MendikateaZagros mendiak
Estatu burujabe Iran
ProbintziaHamadan probintzia
Irango eskualdeaHamadan County
Irango barrutiaCentral District
City of IranHamadan

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Irango geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.