Baktriana edo Baktria[1] (antzinako grezieraz: Βακτριανή; baktrieraz: βαχλο; paxtuneraz: باختر‎Pākhtar; persieraz: باختر‎; uzbekeraz: Балх; tajikeraz: Бохтар; txinera tradizionalez: 大夏; pinyinez: Dàxià; vediar sanskritoz: Báhlika) Erdialdeko Asiako antzinako eskualde historikoa izan zen. Hiriburua Baktra (gaur egun Balkh) zen.

Baktrianako antzinako hiriak.

Geografia

aldatu

Baktriana Hindu Kush mendilerroaren eta Amu Daria ibaiaren artean hedatzen zen, gaur egungo Afganistango iparralde, Pakistango ipar-mendebalde eta Tajikistan eta Uzbekistango hegoaldeko lurrak hartuz. Zoroastrismo eta Budismo gune garrantzitsua izan zen.

Historia

aldatu

K.a. 545 eta 540 artean, Ziro Handiak Baktriana menderatzea lortu zuen. Handik aurrera Akemenestar Inperioko satraperri garrantzitsuenetako bat izan zen. K.a. 327an Alexandro Handiak lurraldea jarauntsi zuen, baktriar agintari baten alabarekin ezkondu baitzen. Alexandro hil ondoren, Baktriana Seleukotar Inperioan sartu zen.[2]K.a. 254an Greko-Baktriar Erresuma eratu zen, Indus ibairaino hedatzen zena. Tokarioen inbasioaren ondoren (K.a. 30ean) Kushan Inperioaren zati izan zen. Geroago partiarren eta sasandarren inbasioak jasan zituen.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.