Eufrates[1] (antzinako grezieraz: Εὐφράτης; turkieraz: Fırat; arabieraz: الفرات‎al-Furāt; kurdueraz: Firat; asirieraz: ܦܪܬPrath; hebreeraz: פרת‎Prat; armenieraz: Եփրատ, Yeprat}}), Eufrates ibaia bezala ere ezaguna, Mendebaldeko Asiako ibairik nagusienetariko bat da. Turkia, Siria eta Irak zeharkatzen ditu. 2.786 km luze da, eta 440.000 km²-ko arroa drainatzen du[2]. Tigrisarekin batera Mesopotamiako bi ibai handienetakoa da, mendebaldekoena zehazki.

Eufrates
الفرات Al-Furāt (ar), Firhat (ku), Fırat (tr)
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera2.800 km
Geografia
Map
Koordenatuak39°43′42″N 40°15′25″E / 39.7283°N 40.2569°E / 39.7283; 40.2569
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera673.000 km²
Arro hidrografikoaPersian Gulf Basin (en) Itzuli
Ur-emaria818 m³/s
LakuakAtatürk Reservoir (en) Itzuli, Keban Reservoir (en) Itzuli eta Karakaya Reservoir (en) Itzuli
Bokalea
()
Xatt al-Arab

Geografia aldatu

Bi adar ditu sorburuan, Kara Su eta Murat, Elazigen ipar-mendebaldean, Kebandik 10 km-ra (Turkiako hego-ekialdean), elkartzen direnak. Kara Su izeneko adarra (Sartaldeko Eufrates modura ere ezaguna) 3.290 metroko garaieran jaiotzen da Kargazapi Dagen, eta 442 km luze da. Murat edo Ekialdeko Eufrates, berriz, Ararat menditik hurbil, Van aintziraren iparrean, sortzen dena, 722 km luze da.

Elkargunetik aurrera Anatoliatik igaro, Taurus mendiak gurutzatu, Siriatik igaro eta hortik Irakera doa. Herrialde honetan, 1.200 kilometrotan, Tigrisekin batera, Mesopotamia osatzen du. Beheko ibilguan beso ugari dauzka eta zingirak eratzen ditu. Irakeko hego-ekialdean, Tigrisekin elkartzen den lekuan, Xatt al-Arab sortzen du, Pertsiar Golkora isurtzen dena.

830 m³/s-ko ur-emaria du Sirian, baina udan 300 m³/s-ra jaisten da eta goraldietan 5.200 m³/s arte irits daiteke. Beti ere, 1970eko hamarkadatik aurrera Turkia eta Sirian eraiki ziren urtegi handiek erabat aldatu dute ur-emarien erregimena[2].

Eufratesen arroak 440.000 km² inguruko eremua hartzen du; % 47 Iraken dago, % 28 Turkian, % 22 Sirian, % 2,97 Saudi Arabian eta % 0,03 Jordanian[2].

Ibaiadar nagusiak aldatu

Izena Luzera (km) Arroa (km2) Emaria (m3/s) Bazterra
Kara Su 450 22000 Lotunea
Murat ibaia 650 40000 Lotunea
Sajur ibaia 108 2042 4,1 Eskuinaldea
Balikh 100 14400 6 Ezkerraldea
Khabur 486 37081 45 Ezkerraldea

Hidrometria aldatu

Eufratesen emaria 1924 eta 1972 artean neurtua izan da Hiten[3], Bagdadetik 150 km ipar-mendebaldera dagoen Irakeko herrian. Gune horretan du emaririk handiena, handik behera ibaiko ura baliatzen duten ureztatze azpiegitura ugari dagoelako. Horrezaz gain, Hitetik aurrera Eufratesek ez du garrantzizko ibaiadarrik.

Eufrates ibaiaren batez besteko emariak (/s), Hiten neurtuak
Datuak: 1924 eta 1972 artean

Historia aldatu

Leinu beduino ugari kokatu da Eufrates ibaiaren haranean. Babilonia ere haren bazterrean eraikia zegoen.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia. .
  2. a b c Euphrates River Basin Inventory of Shared Water Resources in Western Asia. Waterinventory.org
  3. Eufrates ibaia Hiten Webworld.unesco.org

Kanpo estekak aldatu