Ziro Gaztea[1] (antzinako grezieraz: ΚῦροςKyros; antzinako persieraz: Kuruš‎) K.a. 424an jaioa eta K.a. 401ean hildakoa, akemenestar dinastiako persiar printze, satrapa eta jeneral bat izan zen.

Ziro Gaztea

satrapa

Bizitza
JaiotzaK.a. V. mendea
HeriotzaBattle of Cunaxa (en) Itzuli, K.a. 401 ( urte)
Heriotza modua: guduan hila
Familia
AitaDario II.a
AmaParysatis
Ezkontidea(k)Aspasia the Younger (en) Itzuli
Haurrideak
LeinuaAkemenestar dinastia
Jarduerak
Jarduerakofizierra

Dario II.a Pertsiakoa eta honen arrebaorde Parisatideren semea zen. Artaxerxes II.a erregearen anaia eta Pertsiako tronurako hautagaia.

Zirok satrapa bezala gobernatu zuen Frigia, Lidia eta Kapadozian. Beste persiar satrapa bat zen Tisafernesek traizioa leporatu zion eta hiltzera zigortua izan zen. Satrapa bezala berrabildua izan zen Asia Txikian bere amaren bitartekaritzari esker.

K.a. 401ean Ziro bere anaiaren aurka matxinatu zen eta honengana zuzendu zuen bere armada propioa eta Antzinako Greziako mertzenario talde bat (Hamar Milak). Gatazka Cunaxako guduan erabaki zen, non Ziroren tropek (12.500 greziar hoplita eta peltasten artean eta 50.000 barbaroz osatuak zeudenak) Erregearen armadari aurre egin zioten, 200.000 soldaduz osatua zegoena. Ziro gudu honetan hil zen, jaso zuen gezikada baten ondorioz.

Xenofonte Atenaskoak Ziro Gaztea "Ziro Zaharraren ondorengo persiarren artean duinena eta gobernatzeko gaiena zen gizona" bezala definitu zuen, eta "greziarren zein barbaroen artean inor ez dela maitatuago izan epaitzen dut" gehitu zuen.

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu