Ireki menu nagusia
Zirenaikaren kokapena.

Zirenaika[1][2] (arabieraz: برقة Barqa; amazigeraz: Berqa; antzinako grezieraz: Κυρηναϊκή) Libiako eskualde historiko eta antzinako probintzia da.

Antzinaroan Pentapolis zuen izena. Erromatarrek konkistatu zutenean, hasieran Kreta eta Zirenaika probintziaren barnean sartu eta gero bitan zatitu zuten, Libia Pentapolis eta Libia Sicca artean hain zuzen ere.

Musulmanek Barqa zioten eskualdeari. 1934 eta 1963 artean, Tripolitania eta Fezzan eskualdeekin batera, Italiar Libia eta Libiako Erresuma osatzen zuten hiru probintzietako bat izan zen.

Eskualdeko hiri nagusiak Benghazi, Al Bayda, Tobruk, Darnah, Ajdabiya eta Al Marj dira.

BiztanleriaAldatu

Urtea Biztanleria Libiako
biztanleriaren
%
1954 291.236 27
1964 450.954 29
1973 661.351 29
1984 1.033.534 28
1995 1.261.331 26
2006 1.613.749 29

Iturria: 1964, 1973, 1995 eta 2006ko erroldak

ErreferentziakAldatu