Jonia
Jonia[1] (grezieraz: Ἰωνία edo Ἰωνίη) mendebaldeko Anatoliako lurraldea da, Egeo itsasoaren ertzean dagoena, Mileto eta Fozea hirien artean; Kios eta Samos uharteak ere Joniaren parte dira.
Jonia | |
---|---|
Mota | eskualde historiko |
Geografia | |
Koordenatuak | 38°12′N 27°30′E / 38.2°N 27.5°E |
Leku geografikoa | Anatolia |
Historia
aldatuElezaharraren arabera, joniarrek sortutako hamabi hiri zeuden: Samos, Kios, Mileto, Efeso, Kolofon, Miunte, Priene, Lebedos, Teos, Klazomene, Eritrea eta Fozea. Eoliar jatorriko Esmirna hiria ere talde horretan sartu zen. Libreak ziren hiriak, baina erlijio loturarik zeukaten, eta Liga Jonikoa delakoa osatzen duten. Panionion izeneko santutegian biltzen zen urteoro liga hori.
Aberatsak ziren joniarrak, eta arte ederrak lantzen aitzindari izan ziren. Filosofiaren, zientziaren eta historiaren sorlekua eta olerkari askoren jaioterria izan zen. K.a. 560. urtean, Kresoren mende geratu zen Jonia. K.a. 500-499an lortu zuen persiarrengandiko askatasuna, baina berriro galdu zuen K.a. 494an. Atenasen mende geratu zen ondoren. Peloponesoko Gerraz geroztik, aske izan ziren Joniako herriak, erromatarrek menderatu artean. Bizantziar Inperioa desegin zenean, Turkiaren mende gelditu ziren.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2021/12/15 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (2004/XII/16). 142. araua: Antzinateko eskualdeen euskarazko izenak. Bilbo.