Internet Archive

irabazteko asmorik gabeko liburutegi digitala

Internet Archive (Interneteko Artxiboa) irabazteko asmorik gabeko erakunde batek kudeatutako liburutegi digital bat da artxiboen zaintzarako eta Web-eko webgune publikoen, multimediaren eta softwarearen harrapaketarako erabilia. 1996an sortua, urte hartatik 2009ra arte San Frantziskoko Presondegi historikoan egon zen eta, handik hona, San Frantziskoko Funston kalean dago. Erakunde hau Alexa Interneten eta materialak eta bildumak eman dituzten beste kolaboratzaile batzuen laguntzarekin existitzen da, adibidez, Kongresuaren Liburutegia eta beste liburutegi publiko eta pribatu asko. Hainbat motatako fitxategi asko ditu (audioak, bideoak eta testuak), haietariko gehienak jabetza publikoanCreative Commons motako lizentziekin edo haien doako banaketa baimentzen duten beste lizentziekin.

Internet Archive
universal access to all knowledge
Datuak
Izen laburraIA
Motaartxiboa, webgunea, irabazteko asmorik gabeko erakundea, liburutegi digitala eta web artxiboa
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Jarduera
KidetzaAmerican Library Association, Digital Library Federation (en) Itzuli, International Internet Preservation Consortium, Digital Preservation Coalition, Biodiversity Heritage Library (en) Itzuli, Project ReShare (en) Itzuli, Liburutegien Elkarte eta Erakundeen Nazioarteko Federazioa, Open Access Scholarly Publishers Association (en) Itzuli, Coalition for Networked Information, Scholarly Publishing and Academic Resources Coalition (en) Itzuli, National Digital Stewardship Alliance (en) Itzuli eta Communia (en) Itzuli
Enplegatuak122 (2021)
Erabilitako hizkuntzaingeles
Ekoizpena
Agintea
LehendakariaBrewster Kahle
Egoitza nagusi
Legezko forma501(c)(3) organization (en) Itzuli
Ekonomia
Aktiboak10.754.395 $ (2021)
Diru-sarrerak29.414.365 $ (2021)
Irabazi garbia4.086.576 $ (2021)
Historia
Sorrera1996ko maiatza
Sortzailea
Jasotako sariak
webgune ofiziala
Facebook: internetnetarchive Twitter: internetarchive Mastodon: internetarchive@mastodon.archive.org Instagram: internetarchive LinkedIn: internet-archive Youtube: UCFa_X02QhJnP0FNpFAKyRRg GitHub: internetarchive Edit the value on Wikidata
Internet Archive-ren egoitza, 1996 eta 2009 artean, Presidio Real de San Franciscon, aspaldi San Frantziskoko base militar bat.
Internet Archive-ren egoitza berria, Funston kalean, 300 zk., San Frantzisko, CA, 2009ko azarotik.

Haren atalen artean, Moving Images izeneko bilduma bat dago, gutxi gorabehera 19.000 bideo fitxategi dituena (2005eko abuztuko estimazioa). Bilduma maximoa Prelingerren Bilduma da, Prelinger Archives deitua, guztira 1.977 fitxategirekin (2005eko abuztuan). Bilduma honek "Zinema Iragankor Publizitarioa" bezala katalogatutako hezkuntza- eta industria-film asko ditu (enpresen sustapenerako eginak) eta baita film amateurrak ere. Filmak 1927 eta 1987 artekoak dira.

Webgunearen beste toki batean, denboran atzera itzultzeko, Wayback Machine existitzen da, zeinak 40 mila milioi interneteko orri baititu, 1996tik gordeak. IMDbren eta Amazon-en lehenengo bertsioak ikus daitezke, eta baita atal berezi bat ere zeinak albisteak katalogatzen dituen haien bertsio originalean.

Internet Archive-ren atalak aldatu

Internet Archive-k hurrengo atalak ditu zeinetan bilduma desberdinak gordetzen baitira: web, video (bideoak), texts (testuak), audio, eta images (irudiak).

 
Bibliotheca Alexandrinak (Alexandriako Liburutegia) Internet Archive-ren kopia (mirror) bat dauka.

Web atala aldatu

Wayback Machine da.

Wayback Machine-ko artxiboen adibideak:

 
Wayback Machine-ren logoa

Bideo atala (Moving Images) aldatu

  • Democracy Now!
  • Cinemocracy
  • Net Café
  • Youth Media
  • Open Mind
  • Shaping San Francisco
  • Mosaic Middle East News
  • World at War
  • Media Burn
  • The BBS Documentary Video Collection.
  • Prelinger Archives (Rick Prelingerren filmen bilduma)
  • Open Source Movies (Zinema independentearen film nahasiak)
  • Feature Films (Domeinu publikoko film luzeak)
  • Computer Chronicles (1983 eta 2002 artean transmititutako telebista-programa bat)
  • Election 2004 (2004ko hauteskunde presidentzialak)
  • Independent News (Albiste Independenteak, 252 bideo)
  • SIGGRAPH (Ordenagailu bidezko animazioaren hastapenei eskainia, 111 bideo)
  • Brick Films (LEGO adreiluekin koadroz koadro egindako filmen egiteari buruzko zinema independentearen filmak)
  • Game Videos (bideo-jokoen historiari buruzko atala haien aurkezpenekin eta programa zaharren beta atal bat)
  • Film Chest Vintage Cartoons (domeinu publikoan dauden 56 marrazki bizidun, "Falling Hare", "Fresh Hare" eta "Superman: The Mechanical Monsters bezalako film laburrak ditu)
  • AV Geeks (hau Skip Elsheimerren bilduma bat da, 10 urtez egon zena eskoletan eta militarrentzako proiektatzen ziren filmak bilatzen. Hezkuntzarako film laburrik arraroenetakoa dauka: Private SNAFU: The Home Front (1943), entrenamendu militarrerako eta arriskuzko egoeretan erabaki zuzenak nola hartu irakasteko balio zuena.
  • SabuCat Movie Trailers (publizitate-aurrerakinei zuzendutako atala, 103 guztira)
  • Universal Newsreels (telebistaren garaia baino lehen albistegiak zineman proiektatzen ziren, noizbehinka pelikula baten edo show tematiko baten aurretik. Universal-ek albistegiak egin zituen 1929 eta 1967 bitartean. 601 bideo guztira)
  • 2007tik British Government Public Information Films bilduma dauka, bildumak zerbitzu publiko ingeleseko 22 film labur ditu.

Texts atala aldatu

Internet Archive-ko Texts atalak liburu digitalizatuak eta mundu osoko hainbat liburutegiren eta erakunde eta fundazio kulturalen bildumak barne hartzen ditu.

Internet Archive-k 33 eskaneatze zentro ditu 5 herrialdetan, egunero 1.000 liburu inguru digitalizatuz. 2013an 4,4 milioi liburu baino gehiago zituen eta hilabetero 15 milioi liburu deskargatzen ziren.[1]

2006 eta 2008 artean, Microsoftek harreman berezia izan zuen Internet Archive-ko Texts atalarekin bere Live Search Books proiektuaren bidez. Proiektu honetan 300.000 liburu baino gehiago eskaneatu zituen, geroago bildumara gehitu zirenak, finantza-laguntza eman zuen eta eskaneatzeko ekipamendua eman zuen. 2008ko maiatzaren 23an Microsoftek bere proiektua bertan behera utziko zuela esan zuen[2], eskaneatutako liburuak eskura jarri zituen kontratuzko mugarik gabe eta eskaneatzeko ekipamendua eman zuen.

2007ko urritik inguru, Internet Archive-ko erabiltzaile batzuk Google Book Search-eko domeinu publikoan zeuden liburuak igotzen hasi ziren Internet Archive-ra. 2013ko azaroan Google-k eskaneatutako 900.000 liburu baino gehiago zeuden bilduman. Liburuak Google-n zeudenen berdinak ziren baina ez zeukaten haren ur-marka ezta erabilera murrizketarik ere. Brewster Kahlek esan zuen 2013an artxibatze esfortzu hau Aaron Swartzek eta lagun talde batek koordinatu zutela, Google-n domeinu publikoko liburuak jaisten zituztela era motelean eta ordenagailu nahikotatik Google-n mugak ez gainditzeko. Hau egin zuten jadanik domeinu publikoan zeuden materialak eskuragarri zeudela ziurtatzeko. Archive-k ziurtatu zuen fitxategiak zuzenki aitortzen zirela eta Google-ra estekatzen zutela. Google ez zen inoiz kexatu, baina bai liburutegi batzuk.

2015eko azaroan 134.740 liburu zeuden gaztelaniaz Internet Archive-n 8 milioi testutik, horietatik 6 milioi zeuden ingelesez.

Audio atala aldatu

Archive-ren Audio atalak musika, audioliburuak, irratsaio zaharren grabaketak eta albistegiak ditu, besteak beste. Dohako 200.000 grabaketa digital baino gehiago daude. Podcasten azpibildumak ere badaude.

Beste azpibilduma bat Live Music Archive da, zeinak artista independenteen nahiz artista ospetsuen kontzertuen 100.000 grabazio dituen.

Audio atal honetan LibriVox audioliburuen bilduma ere gordetzen da. 2016ko urtarrilean bilduma honek 9.500 liburu zituen domeinu publikoan. Audioliburu gehienak ingelesez badira ere, badaude beste hizkuntzetan dauden liburuak ere, eta zati txiki bat gaztelaniaz dago.

Image atala aldatu

Atal honek hainbat jatorritako bildumak ditu. Adibidez, Metropolitan Museum of Art-eko irudi bildumak, Ameriketako Estatu Batuetako Geologia Zerbitzuaren mapak, NASAren klipen bilduma edo 500.000 diskoren karatulen bilduma ditu.

Kanpo estekak aldatu

Erreferentziak aldatu