Gandhara, egungo Afganistanen hego-ekialdeari, Pakistanen erdialde eta iparraldeari eta Indiaren ipar-mendebaldeari (Kaxmir gehiena barne) dagokion eskualde historiko bat da.

Indiako azpikontinentearen mapa, K.a. 600ean, non 16 maha-jana-paden (pertsona handien guneak) kokapena adierazten den. Gandhara, goian eta ezkerrean dago.

Gandhara, Persiar Inperioaren satrapia bat izan zen K.a. VI. mendetik.

Greziarrek konkistatu zuten Alexandro Handiaren espedizioan, eta helenistiko mantendu zen indo-greziar subirauekin, Gupta Inperio hindura erantsia izan zen arte, nagusiki Asoka erregearekin.

Gandhara, budismoaren gune garrantzitsua izan zen, bere artea, greziar eraginaren ondorioz, arte grekobudista bezala ezagutzen delarik.

Ziur asko, antzinako Gandhararen oroitzapen toponimikoa, Afganistango Kandahar hirian mantentzen da gaur egun, baina azken honen etimologia, Alexandria-Iskenderiya-Kandaharretik ere etor daiteke

Arte grekobudista

aldatu

Gandhara eskualdean, arte grekobudista garatu zen, greziar kultura eta budismoaren arteko sinkretismo bat.

Kanpo estekak

aldatu