Susa[1] (persieraz: شوش‎Shush, ʃuʃ ahoskatua; antzinako grezieraz: Σοῦσα, ˈsuːsa ahoskatua; asirieraz: ܫܘܫ, Shush; antzinako persieraz: Çūšā; Bibliaren hebreeraz: שׁוּשָׁן, Shushān) Elamdar, Persiar eta Partiar inperioen antzinako hiria izan zen, Tigris ibaitik 240 kilometro ekialdera kokatua, gaur egungo Irango hego-mendebaldean. Gaur egun, antzinako hiritik, hondakin zelai handi bat baino ez da geratzen, baina badago hiri bat bere izenetik eratorria, Xux, gertu.

Susa (hiria)
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Susa
Kokapena
Estatu burujabe Iran
ProbintziaKhuzestan
Irango eskualdeaShush County
Irango barrutiaCentral District
City of IranShush
Koordenatuak32°12′N 48°15′E / 32.2°N 48.25°E / 32.2; 48.25
Map
Historia eta erabilera
IrekieraK.a. 4000
Suntsipena1218 (egutegi gregorianoa)
Arkitektura
Azalera600 ha
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia1455-001
Eskualdea[I]?
Izen-emateabilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera
Artikulu hau persiar hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Susa (argipena)».

Susa, eskualdeko kokaleku antzinakoenetako bat da, ziur aski K.a. 4. milurtekoan sortua. Beranduago Elamdar Inperioaren hiriburu bihurtu zen. Izena elamera dator, forma anitzetan idazten zen (Šušan, Šušun, etab...) eta, dirudienez, Susən ahoskatzen zen. Šušan babiloniar eta asiriar inperioek inbaditu zuten kanpaina bortitzetan. Babiloniar konkistaren ondoren, izena ez zen behar bezala interpretatu eta Šušan («lilia») hitz semitarekin lotua izan zen.

Baliteke Ziro II.aren erregealditik (K.a. 559-K.a. 529) Persiar Inperioaren hiriburuetako bat izatea. Aldi berean, izena eman zion satrapiaren hiriburua ere izan zen, Susiana alegia. Susatik abiatu omen zen Xerxes I.a K.a. 481eko udan, Kritaliarantz (Kapadozia) Grezia konkistatzeko. Alexandro Handiak konkistatu zuen K.a. 331n.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu