Sir Daria
Sir Daria[1] (kazakheraz: Сырдария; tadjikeraz: Сирдарё; uzbekeraz: Sirdaryo; persieraz: سيردريا) Erdialdeko Asiako ibai nagusienetako bat da.
Sir Daria | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 2.212 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 40°54′00″N 71°45′27″E / 40.9°N 71.7575°E |
Estatu burujabe | Kazakhstan |
Region of Kazakhstan | Hegoaldeko Kazakhstan |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 219.000 km² |
Ur-emaria | 703 m³/s |
Lakuak | Kayrakkum Reservoir (en) |
Bokalea () | Iparraldeko Aral itsasoa |
Geografia
aldatuBere iturria Kirgizistan eta Uzbekistango ekialdean daude Tian Shan mendietatik datozen bi ibaien bilgunea da: Naryn eta Kara Daria ibaiak. Gero, Kazakhstango ipar-mendebaldetik hego-ekialderantz jotzen du 2.212 kilometrotan zehar, azkenean Aral itsasoan hiltzeko. Bere ibilbideak Erdialdeko Asiako kotoi-ustiapenak ureztarazten ditu, eta Kokand, Khujand, Kyzyl-Orda eta Turkestan herriak.
Historia
aldatuAntzinako Grezian ibaia ezaguna zen eta Jaxartes (Ιαξάρτης) zuen izena. K.a. 329an, Alexandro Handiak bere bazterretan Alexandria Azkena (Ἀλεξάνδρεια Εσχάτη) hiria eratu zuen. Erdi Aroan, ibaiak Sayhoun (سيحون) izena zuen, Paradisuko lau ibaietako baten izena (gertuko Amu Daria Jayhoun zen, beste ibaietako baten izena). XVIII. mendean Kokandeko Khanatoak kanal asko eraiki zituen bere uretatik etekin ateratzeko.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-11).