Aitziber Makatzaga

bolaria

Aitziber Makatzaga Alustiza (Zerain, Gipuzkoa, 1976ko irailaren 25a) Euskal bolaria da. Gipuzkoako bolari onena, 2016, 2017 eta 2018an. Gabirian urteko jardunaldian ere, bolari onena izan zen, Jokin Izagirrerekin batera.

Aitziber Makatzaga

Bizitza
JaiotzaZerain1976ko irailaren 25a (47 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkirolaria

Facebook: aitziber.makazaga Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Beasaingo Txindoki Alkartasuna institutuan egin zituen ikasketak. Ogibidez Zeraingo turismo bulegoko teknikaria izan da zenbait urtez, Beasaingo Igartzako monumentu muntzoan jardun du eta Gipuzkoako Foru Aldundian ari da, egun.

3 alabaren ama ere bada. Bola jokoa txikitatik ikusi zuen, etxe ondoan baitzuen bolatokia, baina emakume erreferenterik ez zuen, beti gizonak ikusi zituen kirol horretan; osaba, ...halere, praktikatzen hasi zen eta gustua hartu zion [1]

 
Zeraingo bolatokia

Palmaresa aldatu

  • Aitziber Makazagak 2003an lortu zuen lehen txapela Gipuzkoako Bolo Joko txapelketan. Ordutik, txapelketa ugari irabazi ditu, bakarka, bikoteka eta taldeka. Aitziberren esanetan:

Bola botatzeko, indarraz gain, teknika funtsezkoa da. Gurpilka joan behar du bolak bolatokiko oholtza gainean.[2]

  • Gipuzkoako emakumezkoetan txapeldun izan da 2003, 2005, 2007, 2008, 2009, 2011, 2012, 2015 eta 2018an.
  • Bikoteka txapeldun 2016 eta 2017an
  • Gipuzkoako kopa 2016 eta 2017an
  • 2016an Lehendakari Txapelketarako 4. tiraldia jokatu zuten Legazpin, eta antolazaileen hitzetan, “sekula gertatu ez dena” tokatu zen: emakumezko batek irabazi zuen. Parte hartzaile gehienak gizonezkoak izan arren, Aitziber Makazaga zeraindarra izan zen garaile, 8 tiralditan 47 birla botata.[3] 2017an ere txapeldun izan zen.
  • Erregularitate saria 2016 eta 2017an
  • 2018an Belauntzan jokatu zen bola txapelketan, emakumeetan, Zerainera joan zen lehen saria, Aitziber Makazagarentzat, 23 birla botata; bigarren saria Garbiñe Alustizarentzat, 21 birlarekin; hirugarren postuan bukatu zuen lehen belauntzarrak, Maider Lazkanok, 13 birla eraitsita.[4]
  • 2018ko otsailean Añorgan jokatu zen Gipuzkoako Binakako Bola Txapelketan Garbiñe Alustiza eta Aitziber Makatzaga zeraindarrak bigarren gelditu ziren.[5]
  • 2022ko martxoan Legazpiko bolatokian jokatu zen Gipuzkoako bola Koparen lehen jardunaldian Emakumezkoen sailkapenean Aitziber Makazaga geratu zen lehen postuan, 43 birlekin.[6]
  • 2022 maiatzean Goierriko Bolo txapelketan emakumezkoen kategorian Garbiñe Alustiza, Aitziber Makazaga eta Maider Lazkano bigarren sailkatu ziren.[7]

Sariak aldatu

  • 2016an, 2017an 2018ko abenduan Gabirian urteko jardunaldian bolan nahiz tokan puntu gehien lortutako gizon emakumeei sariak eman zizkieten, urteko bolari onenak Jokin Izagirre eta Aitziber Makazaga izan ziren.[8]

Erreferentziak aldatu

  1. Musealiak3: Entrevista a Aitziber Makazaga. (Noiz kontsultatua: 2022-06-15).
  2. «Bola jokoan ere lekua egiten» Goierriko Hitza 2018-03-02 (Noiz kontsultatua: 2022-06-15).
  3. «Aitziber Makazaga, Legazpiko bola tiraldian irabazi duen lehen emakumezkoa» Goierriko Hitza 2016-03-29 (Noiz kontsultatua: 2022-06-15).
  4. «Aitziber Makazaga eta Iñaki Maiz txapeldun, bola txapelketan - Belauntza» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2022-06-15).
  5. «Goierritarrak nagusi Gipuzkoako binakako bola txapelketan» Goierriko Hitza 2018-02-26 (Noiz kontsultatua: 2022-06-15).
  6. «Segurako Jokin Izagirre eta Zeraingo Aitziber Makazaga, irabazle Gipuzkoako bola Koparen lehen jardunaldian» Goierriko Hitza 2022-03-28 (Noiz kontsultatua: 2022-06-15).
  7. «Goierriko Bolo Txapelketak baditu irabazleak» El Diario Vasco 2022-05-23 (Noiz kontsultatua: 2022-06-15).
  8. «Bola eta Toka jokalarien festa handia larunbatean» El Diario Vasco 2018-12-10 (Noiz kontsultatua: 2022-06-15).

Kanpo estekak aldatu