Andre Mariaren Jasokundearen eliza (Zerain)

eraikitako euskal ondare nabaria Zerainen

Andre Mariaren Jasokundearen eliza Gipuzkoako Zerain udalerrian dagoen eliza bat da. Herriguneko eraikin nagusia da, Herriko plazan dago, Jauregia etxea eta Zeraingo kartzelaren alboan. XV. mendearen lehen zatian eraikia da. Eraikinean estilo desberdinak ikus daitezke.

Andre Mariaren Jasokundearen eliza
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Saiatzeko aldaera Saiatzeko aldaera
Andra Mari elizaren irudia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaZerain
Koordenatuak43°00′46″N 2°16′25″W / 43.01283°N 2.27366°W / 43.01283; -2.27366
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVI. mendea
Erlijioakatolizismoa
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
Arkitektura barrokoa
Ondarea
EJren ondarea1

Historia aldatu

Elizaren dokumentu zaharrena 1556. urteko Bataio Liburua da. Baina eliza barruan dagoen Joan Gartzia Zeraingoaren hilobian gotikoz jartzen duen gaztelerazko idazkiak, "Hilobi hau Joan Garcia de Cerainek egin zuen, 1457 urtea", dio. Egungo eraikina, berriz, XVIII. mendean eginiko eraberritze lanen ondorioa da. Elizaren egoera ikusita, eta Maria Zeraingo eta Zarautzek 1709. urtean konpontzeko eskaera egin zuen. Azkenean, Iruñeako Artzapezpikuak eraberritze lanak hastea onartu zuen. Lan hauek Juan de Carrera arkitektuak eginiko planoetan oinarritu ziren, nahiz eta aldaketa ugari egin herritarrek egiten zuten lanen jarraipen zuzena zela eta. Lan hauen ondorioz, hasierako egurra Zeraingo Oa harrobiko harriz ordezkatu zen. Kanpoko lanak bukatutakoan barnekoei ekin zizkioten. Gorabehera batzuen ondoren, Diego Martinez Arzeren jarraibideetan oinarrituz egin ziren egun ikus daitezkeen barroko estiloko hiru erretaulak.[1]

Elizaren altxorrak aldatu

Zer ikusi asko eskaintzen du eliza honek:

  • Kobrezko gurutze erromanikoa, harribitxiez apainduta: XII. mendekoa da eta Gipuzkoako bakarra, Zegamako elizan dagoenaz gain.
  • Joan Gartzia Zeraingoaren hilobi gotikoa.
  • Hiru erretaula barrokoak.
  • Bataio Pontea: XVII. mendekoa, jatorrizko irudiak mantentzen ditu: Zeraingo armarria, eguzkia, lehoia, mahats lukua, ilargia, etab.
  • Ur bedeinkatuarentzako hiru ontzi
  • Korua
  • Pulpitua
  • Aldare nagusia eta albotako bi txikiak

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu