Ireki menu nagusia

Brinkola-Zegamako Estazio Megalitikoa

Arratolagaña trikuharria.

Brinkola-Zegamako Estazio Megalitikoa. Aztarna megalitiko asko ikus daiteke Aizkorriko mendilerroaren iparraldearen mendi-adar batean. Guztira bederatzi dira ezagutzen direnak.

Historiaurreko monumentuakAldatu

Periodo orokorra: Brontze Aroa, Kalkolitoa / Eneolitoa, Burdin Aroa, Neolitoa, K.a. 3000 eta 900 urte artekoak. Inguru honetan sukarriz egindako tresna asko agertzen dira eta horrek inguru honek izan zuen aktibitatea adierazten du. Gaur egun ere artzaintza trasumantearen presentzia handia da.

Kokapen geografikoaAldatu

Geografikoki Legazpiko Brinkola auzoa eta Zegamaren artean, hauek estazio honi izena emanez. Estazio honetak monumentuak, orotara bederatzi, 800 metrotatik gora aurkitzen dira. Udalerri hauetan daude monumentuak: Gabiria, Legazpi, Oñati, Segura eta Zerain.

Sailkatutako monumentuakAldatu

Estazio honetan ondorengo monumentu megalitikoak aurkitu dira:

TrikuharriakAldatu

Guztira bost dira:

  • Aizaleku
  • Amutxanda
  • Arratolagaña
  • Oamendi
  • Urietagaña

TumuluakAldatu

Guztirahiru dira:

  • Irumugarrieta
  • Txoritegi
  • Antolarre[1]

ZistaAldatu

Guztira bat:

  • Irumugarrietako II

Egoera legalaAldatu

Estazio Megalitikoa Monumentu Multzoa eta Kultura Ondasuna deklaratu zuen Eusko Jaurlaritzak 2003an. Bertan bederatzi monumentu aipatzen dira.[2]

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu