Jauregi etxea (Zerain)

eraikitako euskal ondare nabaria Zerainen
Jauregia etxea (Zerain)» orritik birbideratua)

Jauregia etxea Zeraingo Jauntxoen bizileku izan zen eraikina da. XV. mendekoa da. Zerain goitik zaintzen du Jauregi etxeak. Aurretik bertan zegoen gaztelu baten tokian eraikia, Euskal Herrian geratzen diren dorretxe tradizional handienetakoa da hau. Egun Zeraingo herriko sinbolo bilakatu da.[1]

Jauregi etxea (Zerain)
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Saiatzeko aldaera Saiatzeko aldaera
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaZerain
Koordenatuak43°00′44″N 2°16′25″W / 43.01214°N 2.27363°W / 43.01214; -2.27363
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
Ondarea
EJren ondarea4
Dorretxearen aztarnak eta sarrera zaharrena.

Ezaugarriak aldatu

Kareharriz eraikitako zatia, dorretxe originalaren aztarnak aprobetxatuz, eraikuntzaren alderdi deigarriena da. Gipuzkoako eraikin tipikoen patroiak jarraitzen ditu haren arkitekturak. Harria eta egurra nahasten dira Jauregi etxean. Hiru solairu ditu eta beheko solairu bat ere. Beheko solairua da, batez ere, aurretik bertan zegoen dorretxearen lekukoa. Beheko zati horretan ikus dezakegu defentsarako helburuarekin egindako zatia, hortik gorakoak garaiko baserrien itxura du.

XV. mendekoa, jauregiaren zatirik deigarriena dorretxearen parte izan ziren hiru horma dira, harri landuz eginak. Arku gotiko baten azpian dago eraikinaren sarrera nagusia. Arku horretan “Ave Maria llena eres de gracia, bendícenos” irakurri daiteke. Arku horren gainean Zeraingo armarri zaharrena ikus dezakegu. Armarriaren ondoan inork ulertzea lortu ez duen irudi bat dago. Zenbait interpretazioren arabera, itzaltzen ari den eguzki baten irudia eta zortzi puntako izarrez inguratua dagoen ilargi laurden bat ikus ditzakegu. Eraikinari misterio puntu bat ematen dion elementua da. "Eguzki goibela, ilargi laurdenaz besarkatua eta zortzi puntako lau izarrez inguratua".[2]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu