Jose Frantzisko Telleria

Jose Frantzisko Telleria Uribe (Zerain, 1774ko urriaren 1 - Udana, Oñati, 1842ko abuztuaren 11[1]), izengoitiz Petrikilo deitua, gipuzkoar sendalaria izan zen.

Jose Frantzisko Telleria
Bizitza
Jaiotza Zerain1774ko urriaren 1a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Oñati1842ko abuztuaren 11 (67 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak artzaina eta sendalaria

BizitzaAldatu

Artzaina zen lanbidez baina aita sendagilea zuen, eta haren laguntzarekin ardiak sendatzen ikasi zuen. Geroago jendea sendatzen hasi zen, hezurretako gaitzak, zaintiratuak eta hausturak batez ere, ez barne-eritasunak. Besteak beste, Madrildik deitu zioten jendea osa zezan eta Zumalakarregi artatzeko eskatu zioten; hura zaurietatik sendatzeko ezin izan zuen, ordea, ezer egin[2]. Ospe handia izan zuen. Hil ondoren haren ospea ez zen galdu eta, geroztik, petrikilo izena ematen zaie hezur-hausturak, zaintiratuak eta gisakoak sendatzen dituzten herri sendalariei.

Herri oroimeneanAldatu

Zerainen Petrikilori eskainitako eskultura bat dago.

 
José Francisco Tellería hil zen tokia gogorarazten duen gurutzea. Udana, Oñatin zegoen, eta gaur egun Zerainen dago. Udanan kopia bat jarri zen.

ErreferentziakAldatu

  1. Arozamena Ayala, Ainhoa. José Francisco Tellería Uribe. in: Auñamendi Eusko Entziklopedia. euskomedia.org Noiz kontsultatua: 2015-11-03.
  2. Tomas Zumalakarregiren heriotzaren 175. urteurrena. in: Zumalakarregi museoa. zumalakarregimuseoa.eus Noiz kontsultatua: 2015-11-03.