Informazioren eta komunikazioaren teknologiak
Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, (IKT), (ingelesez Information Technology edo IT) informazioaren eta komunikazioaren arloko zenbait kontzeptu eta teknologien bilduma da, egunetik egunera aldatzen ari dena:
- informatika eta sistema digitaletako tresnak,
- komunikazio digitaleko zerbitzuak,
- gizarte modernoaren beharrak eta erabilera aurreratuak.
IKTak makinen eta pertsonen arteko multimedia, idatzizko zein datuen komunikazioa ahalbidetzen duten baliabide informatikoak dira.
Erabiltzeko sarbidea hainbat terminal informatikoren bidez lor daiteke: ordenagailuak, telefono adimentsuak, tabletak, PCak...
Terminal hauek Internet erabiltzen dute elkarrekin komunikatzeko, zenbait konexio mota erabiliz: (zuntz optikoa, ADSLa, WiMAXa, etab.).
Komunikazioa edozein tresna motaren artekoa lortu ahal izateko TCP/IP eredua erabiltzen da. Komunikazioko mezuak hainbat euskarri izan ditzakete: testuak, irudiak, audioak, bideoak, bat-bateko mezularitza zerbitzuak, bideokonferentziak, etab.
IKTak HezkuntzanAldatu
IKTak Hezkuntzan normaltasunez ezartzeko hainbat ekimen existitzen dira (2017):
- Eusko Jaurlaritzaren IKTen alorreko heldutasun-eredua[1].
- Eusko Jaurlaritzaren Sare_Hezkuntza Gelan proiektua.[2]
- Berritzegune Nagusiaren eta Eusko Jaurlaritzaren IrakasDigitala estrategia.[3]
- Ikastolen Elkartearen Eki Proiektua.[4]
- Espainiako Hezkuntza Ministerioaren Tutor en red y Narrativa digital ikastaroa.
Ikus, baitaAldatu
ErreferentziakAldatu
- ↑ Hezkuntza Saila, Eusko Jaurlaritza. (htm) IKTen alorreko heldutasun-eredua.. .
- ↑ Hezkuntza Saila. Sare_Hezkuntza Gelan proiektua.. .
- ↑ Eusko Jaurlaritza, Hezkuntza Saila. IrakasDigitala estrategia. .
- ↑ Ikastolen Elkarteko ikastolen zerrenda, ·. Eki Proiektua. .
Kanpo estekakAldatu
Artikulu hau informatikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |