Web irisgarritasuna erabiltzaile orori webgune baterako sarbidea ahalbidetzean datza, desgaitasunen bat dutenentzat bereziki. Irisgarritasun kontzeptua, atzigarritasun edo erabilerraztasun bezala ere ezagutzen da.

Irisgarritasunaren[Betiko hautsitako esteka] nazioarteko sinboloa

Osasunerako Mundu Erakundeak (OME) ezintasunen bat duten 1.000 milioi pertsona biltzen ditu bere txostenetan (2011 datua). Pertsona horiek teknologiara duten sarbidea kontuan hartu behar da berdintasunezko gizartea eraikitzeko orduan.

Osasunaren Mundu Erakundeak berak, 2001eko Funtzionamenduaren, Desgaitasunaren eta Osasunaren Nazioarteko Sailkapenaren (FDONS) bidez, honela definitzen du desgaitasuna: "Termino generikoa, defizita, jardueraren mugak eta parte-hartzearen murrizketak biltzen dituena. Gizabanako baten (osasun-egoera batekin) eta haren ingurune-faktoreen (ingurumen-faktoreak eta faktore pertsonalak) arteko elkarreraginaren alderdi negatiboak adierazten ditu ". (Egea, 2006).

Webguneak irisgarritasunean pentsatuta diseinatuta daudenean, erabiltzaile guztiek eduki berdinak eskura ditzakete. Adibidez, gune batek semantikoki zuzena den XHTML kodea[1] duenean, irudien ordezko testu baliokide bat ematen da, eta estekei izen esanguratsua ematen zaie; horri esker, ikusteko zaitasunak dituzten erabiltzaileek pantaila-irakurgailuak edo Braille lerroak erabil ditzakete edukietara sartzeko. Bideoek azpitituluak dituztenean, entzuteko zailtasunak baina ez ikustekoak dituzten erabiltzaileek bete-betean ulertu ahal izango dituzte. Edukiak hizkera errazean idatzita eta diagrama eta animazioekin ilustratuta badaude, dislexia edo ikasteko arazoak dituzten erabiltzaileak hobeto ulertzeko moduan daude.

Testuaren tamaina behar bezain handia bada, ikusteko arazoak dituzten erabiltzaileen zailtasunak gutxiagotzen dira. Era berean, botoien edo eremu aktibo egokien tamainak sagua zehaztasunez kontrolatu ezin duten erabiltzaileek errazago erabil dezakete. Gailu jakin baten mendeko ekintzak saihesten badira (tekla bat sakatu, saguarekin klik egin), erabiltzaileak gehien komeni zaion gailua aukeratu ahal izango du.

Aurreko paragrafoetan aipatutakoa Irisgarritasun Jarraibideetan laburbil daiteke; jarraibide horiek azaltzen dute nola egin irisgarri webguneko edukiak desgaitasuna duten pertsonentzat. Jarraibideak webguneko edukien diseinatzaile guztientzat eta sorkuntza-tresnen diseinatzaileentzat daude pentsatuta. Jarraibide horien helburu nagusia irisgarritasuna sustatzea da.

Jarraibide horiek World Wide Web Consortium (W3C) delakoaren espezifikazioak dira, eta horien bidez desgaitasuna duten pertsonentzako webguneen erabilerraztasunari buruzko gida bat ematen da. W3C webguneko Irisgarritasun Ekimenaren (WAI) bidez garatu dira.

Gomendio Nagusiak aldatu

Interneten irisgarritasuna sustatzen dabilen erakunde nagusia W3C da, WAI lantaldearen bitartez.

WAIren helburu nagusia, erregela argi batzuk sortzea da.

Irisgarritasun neurria hiru maila bereizietan banatzen da; A, AA, eta AAA, lehenengoan gutxieneko irizpideak betetzen direlarik, eta azkenenekoan irizpide guztiak.

Teknikoki irisgarritasuna dokumentuen egitura logikoan, eduki azaldu eta semantika gehigarrietan.. aplikatzen da, nahiz eta informazioa erredundantea (errepikatzen dena) izan, pertzepzio edo/eta ahalmen teknologiko bestelakoak dituzten erabiltzaile kopuru handienari irisgarri egin ahal izateko, adierazten ari den informazio hori modu errazean edonori iritsi dadin.

Egiten diren gomendioen artean aipagarriena, eta zuzenki web erabilgarritasunarekin elkarlotuta doana; teknologia puntakoen erabilpena murriztua edo ahal den neurrian mugatua izan dadila, esaterako flash, javascript, ajax; hauen gehienezko erabilpenak erabilgarritasuna eta irisgarritasuna oztopatzen dituelako, eta hauek erabiliz gero betiere ordezko informazioa ere eskaintzea.

Lan eta erabiltzaile tresnen egokitzapena aldatu

Behar-beharrezkoa da orrialdeak sortzeko eta ikusteko erabiltzen diren erremintak elkarrekin lan egitea webguneen irisgarritasuna bermatzeko. Erreminta hauek bere barnean hartzen dute:

  • WCAG Edukia webgune edo web aplikazio batean aurki daitekeen informazioaz gain,
    • Irudiak, soinua, testua.
    • Egitura identifikatzen duten testu edo etiketak.
  • UAAG Web nabigatzaileak, multimedia erreproduzitzaileak, eta abar.[2]
  • UAAG Laguntza teknologia Pantaila irakurgailuak, ordezko teklatuak eta abar.[2]
  • Erabiltzaileen ezagutza eta esperientziak.
  • Garatzaileak diseinatzaile, kodifikatzaileak...
  • ATAG Autore erremintak web orrialdeak sortzeko erabiltzen diren programak.[3]
  • Ebaluazio tresnak Irisgarritasuna ebaluatzeko erremintak, HTML[4] balidatzaileak, CSS[5] balidatzaileak eta abar.

WAIren (Web irisgarritasunaren funtsezko osagaiak) dokumentuan web irisgarritasunaren hainbat funtzio aipatzen ditu, eta egin beharreko hobekuntzen zerrenda edozein webgune irisgarria izateko. Modu berean, horiek bete ezean ekarriko lituzkeen ondorioak adierazten ditu.

Ebaluazio metodoak aldatu

Webgune baten irisgarritasun maila neurtzeko ohikoak dira interneten bidez erabil daitezkeen ebaluazio tresnak, baina webgune baten irisgarritasuna neurtzeko metodorik hoberena, beste behin, erabiltzaileekin frogak egitea izaten da.

Horretarako WAIren [6](Web guneen irisgarritasunaren ebaluazioa) dokumentuak, webguneen aurre-ikuskaketak egiteko gomendioak ematen ditu, irisgarritasun maila kolokan jarri dezaketen arazoak modu azkar batean identifikatu ahal izateko. Modu berean, irizpide eta pauso nagusiak nabarmentzen ditu, edozein webgunean irisgarritasun irizpideak betetzen ari diren edo ez neurtzeko.

Desgaitasun nagusiak aldatu

Webguneen irisgarritasunaren mugak honako hauek izan daitezke:[7]

  • Ikusmenekoak: maila anitzetan, ikusmen urritasun erabateko itsutasunera, koloreak bereizteko arazoez gain (Daltonismoa).
  • Eragileak: eskuak erabiltzeko zailtasuna edo ezintasuna, dardarak, muskulu-moteltasuna eta abar barne, Parkinsona, muskulu-distrofia, garun-paralisia eta anputazioak bezalako gaixotasunen ondorioz, besteak beste.
  • Entzumenekoak: gorreria edo entzumen-urritasunak.
  • Kognitiboak: ikasteko zailtasunak (dislexia, diskalkulia, etab.) edo memoriari, arretari, trebetasun logikoei eta abarri eragiten dieten desgaitasun kognitiboak.

Desgaitasuna duten pertsonei "hirugarren adineko" pertsonen multzoa gehitu diezaiekegu; izan ere, bitarteko fisikoen gabeziek eta arazoek, bai eta edukiek ere, askotan, pertsona horiek ere infobazterketa-arriskuan egotea eragiten dute. (.pdf)

Irisgarritasun arazoak aldatu

Desgaitasuna duen pertsonaren zailtasun nagusiak honako hauek izaten dira:

  • Terminalak maneiatzea: Telefonoak, ordenagailuak, kutxazain automatikoak eta telebista digitala gehienetan ez daude diseinatuta eta jarrita, kutxazainen kasuan, desgaitasunen bat duten pertsonen beharrei arreta eginez. Terminalen aniztasuna oso handia da; bilatu behar dena da horiek murrizteko joerari jarraitzea eta gutxi batzuen bidez zerbitzu guztietara iristea.
  • Interfazeekiko elkarrekintza: menuak, nabigazio-barrak eta botoiak ez dira irisgarri izaten terminal egokitu askotatik.
  • Edukietarako sarbidea: Gailu beretik eskura daitezkeen edukiak gero eta handiagoak dira, eta hazkunde azkar horrek ez die desgaitasunaren behar espezifikoei erantzuten.

Gune irisgarri baten ezaugarriak aldatu

Webgune bat irisgarria da, baldin eta:

  • Eraldagarria: informazioak eta zerbitzuek irisgarriak izan behar dute guztientzat, eta nabigazio-gailu[8] guztiekin erabili ahal izan behar dira.
  • Ulergarria: eduki argiak eta sinpleak.
  • Nabigagarria: nabigazio-mekanismo errazak.

Laguntza teknikoak aldatu

 
Laguntza-teknologiaren[Betiko hautsitako esteka] adibidea: bere barnean ordenagailu bat duen braille lerroa bat, modu independentean funtzionatzen duena.

Laguntza teknikoak, laguntza-teknologiak ere deituak,[9] desgaitasunen bat duten pertsonek beren desgaitasuna saihesteko, konpentsatzeko, arintzeko edo neutralizatzeko erabiltzen dituzten gailuak dira.

Honako hauek dira erabiltzaile desgaituek web orrian nabigatzeko erabiltzen dituzten laguntza-teknologietako batzuk:

  • Pantailako irakurketa-programa bat, ahots-sintesia erabiliz irakur ditzakeena monitorean erakusten diren elementuak (ikasteko edo irakurtzeko zailtasunak dituzten erabiltzaileentzat oso lagungarriak direnak), edo sistema informatikoetan gertatzen ari den guztia irakur dezakeena (erabiltzaile itsuek eta ikusmen murriztua dutenek erabiltzen dutena).
  • Braille lerroak,[10] testua Braille karaktere bihurtzen duen hardware gailua da.
  • Pantailako programa zabaltzaile bat, ordenagailuko monitorean erakusten dena zabaltzen duena, ikusmen urriko erabiltzaileentzat irakurtzeko errazagoa bihurtuz.[11]
  • Eldy edozein ordenagailu pertsonal edo PC estandar[12] erraz erabiltzen den ekipo bihurtzen duen lehen softwarea da.[13]

Web irisgarritasunerako jarraibideak aldatu

Interneteko hierarkiaren barruan irisgarritasuna sustatzeaz arduratzen den erakunde gorena World Wide Web Consortium (W3C) da, bereziki Web Accessibility Initiative (WAI) lantaldea. 1999an WAIk bere web irisgarritasunerako jarraibideen 1.0 bertsioa argitaratu zuen. Denboraren poderioz nazioartean onartutako erreferente bihurtu dira. 2008ko abenduan, WCAG 2.0[14] planak gomendio ofizial gisa onartu ziren.

Zergatik dira beharrezkoak jarraibide horiek?

Desgaitasun mota desberdinak dituzten pertsonek webgunea erabiltzeko zailtasunak izan ditzakete, web-orrietako informazioan dauden oztopoak eta "erabiltzaile-aplikazioen" (nabigatzaileak, multimedia-gailuak edo laguntza teknikoak) oztopoak konbinatzen direlako. Jarraibide horiek lotura berezia dute web-orrietako oztopoak murriztearekin. (Egea, 2006)

Jarraibide horiek hiru multzotan banatzen dira:

Legedia aldatu

Interneteko erabileraren hazkundeagatik[19] eta eguneroko bizitzan duen garrantziagatik, mundu osoko herrialdeek sarbide digitaleko gaiak jorratzen dituzte legediaren bidez. Planteamendu bat da desgaitasuna duten pertsonentzako webguneetarako sarbidea babestea, lehendik dauden giza eskubideen edo eskubide zibilen legeria erabiliz. Zenbait herrialdek, AEBek bezala, desgaitasuna duten pertsonentzako sarbidea babesten dute teknologiaren kontratazio prozesuaren bidez. Ohikoa da nazioek web edukien irisgarritasunerako gidalerroak (WCAG) 2.0 babestea eta onartzea beren legerietan jarraibideak aipatuz.[20][21] 2018tik WCAG 2.1 bertsioa da onartuta dagoen azken gomendioa.

Eusko Jaurlaritza aldatu

  • 68/2000 DEKRETUA, apirilaren 11koa, hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazioko sistemen irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituena. (2000ko ekainaren 12ko EHAA-n argitaratua).[22]
  • 20/1997 LEGEA, abenduaren 4koa, Irisgarritasuna Sustatzekoa. (1997ko abenduaren 24ko EHAA-an argitaratua).[23]

Nafarroako Gobernua aldatu

LEY FORAL 5/2010, de 6 de abril, de accesibilidad universal y diseño para todas las personas. (2010eko apirilaren 14ko BON-ean argitaratuta)[24]

Espainia aldatu

2002. urteaz geroztik, Espainian hainbat lege garatu dira irisgarritasun-mailak eta betetze-datak zehazteko:

  • 34/2002 Legea, uztailaren 11koa, informazioaren gizartearen zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzkoa.
  • 51/2003 Legea, abenduaren 2koa, Aukera Berdintasunari, diskriminaziorik ezari eta desgaitasuna duen irisgarritasun unibertsalari buruzkoa (LIONDAU).
  • 366/2007 Errege Dekretua, martxoaren 16koa, desgaitasuna duten pertsonen irisgarritasunari eta diskriminaziorik ezari buruzkoa, Estatuko Administrazio Orokorrarekiko harremanetan.
  • 27/2007 Legea, urriaren 23koa, Espainiako zeinu-mintzairak aitortzen dituena eta pertsona gorren, entzumen-desgaitasuna dutenen eta gor-itsuen ahozko komunikaziorako laguntza-bitartekoak arautzen dituena.
  • 1494/2007 Errege Dekretua, azaroaren 12koa, desgaitasuna duten pertsonak informazioaren gizartean sartzeko oinarrizko baldintzei buruzko Erregelamendua onartzen duena.
  • 49/2007 Legea, abenduaren 26koa, desgaitasuna duten pertsonen aukera-berdintasunaren, diskriminaziorik ezaren eta irisgarritasun unibertsalaren arloko arau-hausteen eta zehapenen araubidea ezartzen duena.[25]

UNE 139803:2004 araudia aldatu

"Desgaitasuna duten pertsonentzako aplikazio informatikoak. Webguneko edukietarako irisgarritasun-baldintzak ". Web-garatzaileentzat irisgarri dauden konponbideak ematen ditu, Interneten, Intranetetan eta beste edozein sare informatikotan web-edukien arloan bete behar diren ezaugarriak definitzeko aukera ematen duten baliabideen zerrenda bat sortuz, eduki horiek ahalik eta pertsona gehienek erabili ahal izan ditzaten, desgaitasuna duten pertsonak eta adinekoak barne.

UNE 139803:2012 araudia aldatu

2012an WCAG 2.0 oinarriak ezartzeko eguneratu zen.

Europa aldatu

  • EEurope 2002. "Webgune publikoen eta horien edukien irisgarritasuna".
  • EEurope 2005. "Informazioaren gizarte bat guztiontzat".
  • Irisgarritasun elektronikoa Brusela, 2005-09-13.

CWA 15554:2006 araudia aldatu

"Web irisgarritasunari buruzko egokitasunaren eta kalitate-markaren ebaluazioaren eskemarako zehaztapenak".

Estatu Batuak aldatu

1973ko birgaitze-aktaren 508. atala.

Argentina aldatu

26.653 Legea, webguneetako informazioaren irisgarritasunari buruzkoa. (.pdf) (html) Kongresu Nazionalak 2010eko azaroaren 3an onartua.

Gehigarria aldatu

CONVENCIÓN SOBRE LOS DERECHOS DE LAS PERSONAS CON DISCAPACIDAD(.pdf)

Onurak aldatu

Web irisgarritasunak[26] eskaintzen dituen onura nagusiak.

  • Webguneak izan ditzakeen bisitarien kopuruak gora egin du: hori oso arrazoi garrantzitsua da bezero berriak erakarri nahi dituen enpresa batentzat. Web orri bat irisgarria denean, ez du sartzeko oztoporik jartzen, erabiltzailearen baldintzak edozein direla ere. Estandarrak betetzen dituen webgune bat edozein gailutan behar bezala bistaratzeko aukera handiagoa da edozein nabigatzailerekin.
  • Garapen- eta mantentze-kostuak murriztu egiten dira: hasieran web orri irisgarri bat egiten ikasteak kostu bat dakarren arren (edozein teknologia berri erabiltzen ikasteak kostu bat dakarren bezala), behin ezagutzak edukita, web orri irisgarri bat garatzearen eta mantentzearen kostua txikiagoa da irisgarria ez den baten aldean; izan ere, web orri irisgarri bat estandarrak betetzen dituen kode bat duen orri bat da, eta ez du hain joera handirik akatsak izateko eta eguneratzeko errazagoa da.
  • Web-orrien karga-denbora eta web-zerbitzariaren karga-denbora murrizten ditu: CSS bidez web-orri baten aurkezpenari buruzko informazioaren edukitik banatzean, web-orrien tamaina murriztea lortzen da, eta, ondorioz, web-orrien karga-denbora murrizten da.
  • Web orriaren erabilgarritasuna handitzen du: horrek ere zeharka dakar, orria edozein nabigatzailetatik ikusi ahal izango dela.
  • Sozialki inplikatzen garela erakusten dugu.
  • Ikaskuntza-komunitateen giza kapitala handitzen du, adimen kolektiboa indartuz.

Web irisgarritasunerako erremintak aldatu

Web irisgarritasuna ebaluatzeko erremintak dira software programak ala online zerbitzuak, eta web guneek irisgarritasun estandarrak betetzen dituzten aztertzeko laguntza ematen dute. Zerrenda zabala den arren[27], artikulu honetan horietako bi aurkezten dira: TAW eta HERA.

TAW aldatu

TAW (Web irisgarritasunaren testa) CTIC Fundazioak garatutako tresna bat da, web irisgarritasunaren zenbait alderdi automatikoki egiaztatzeko aukera ematen duena. Web-diseinuaren eta -garapenaren profesionalak dira haren hartzaileak.

TAW tresnak bi exekuzio-modalitate ditu, lineako analizatzaile gisa (bere web-ataritik) edo modu lokalean instala daitekeen aplikazio gisa.

Lineako TAW analizatzaileak aztertu nahi den webgunearen URL bat sartuz funtzionatzen du, analisiaren emaitzari buruzko informazioa duen HTML txosten bat sortuz. Lineako analizatzailea honako araudi hauetarako dago prestatuta:

  • Web 1.0 edukirako irisgarritasun-jarraibideak (WCAG 1.0)
  • Web 2.0 edukirako irisgarritasun-jarraibideak (WCAG 2.0). Jarraibide horiek lau printzipiotan oinarritzen dira funtsean, eta horietako bakoitza hitz bakarrarekin defini daiteke: hautemangarria, operatiboa, ulergarria eta sendoa.
  • Web 1.0 edukirako irisgarritasun-jarraibideak (WCAG 2.1), 2018tik bertsio hau da onartuta dagoen azken gomendioa.
  • Desgaitasuna duten pertsonentzako aplikazio informatikoak. Webguneko edukietarako irisgarritasun-baldintzak (UNE 139803).

Araudiek egiaztapen batzuk (egiaztapen-puntuak edo arrakasta-irizpideak deiturikoak) hiru irisgarritasun-mailatan taldekatzen dituzte: A, AA, AAA. Irisgarritasun-maila jakin bat egiaztatzeko puntu guztiak betetzeak aukera ematen du maila horretan adostasuna adierazteko.

TAW aplikazioak, tokian-tokian instala daitekeenak, Web 1.0 edukirako irisgarritasun-jarraibideak (WCAG 1.0) baino ez ditu aztertzen, baina zenbait ezaugarri gehigarri ditu, hala nola:

  • Orrialde anitzeko azterketa, atariaren azterketa zabala lortuz.
  • Eskuzko gorabeherak berrikusteko aukera ematen du, iruzkinak gehituz eta haien baliozkotasuna aldatuz.
  • Aztertutako orrien irisgarritasunari buruzko laburpen-txostena.
  • Aztertu beharreko egiaztapen-puntuen banakako konfigurazioa.
  • Egiaztapen pertsonalizatuak sortzea.

HERA aldatu

HERA erabilgarria da web-orrien irisgarritasuna berrikusteko, Web 1.0 edukirako Irisgarritasun Gidalerroen (WCAG 1.0) gomendioekin bat etorriz. HERAk orrialdearen aldez aurreko azterketa automatikoa egiten du, eta akatsik dagoen jakinarazten du (automatikoki detekta daitezke), bai eta jarraibideak eskuz berrikusi behar diren egiaztapen-puntuak ere.

Eskuz berrikustea ezinbestekoa da orria irisgarria den egiaztatzeko. Eskuzko egiaztapen hori egin ahal izateko, beharrezkoa da irisgarritasun-jarraibideak ezagutzea, erabiltzaileek laguntza teknikoak nola erabiltzen dituzten jakitea eta web-orrien diseinuan eta garapenean esperientziaren bat izatea.

HERAk eskuzko berrikuspena errazten du, egiaztatu beharreko elementuei buruzko informazioa, kontrol hori egiteko moduari buruzko jarraibideak eta orrialdearen bi bista aldatuak emanez (bata grafikoki, bestea HTML kodekoa) elementu garrantzitsuenekin, ikono eta kolore bereizgarriekin.

Inprimaki batek aukera ematen du emaitza automatikoak aldatzeko, egiaztapen-puntu bakoitzari iruzkinak gehitzeko eta berrikuslearen izena adierazteko. Berrikuspenari buruzko azken txosten bat ere sor daiteke, inprimatzeko edo deskargatzeko, hainbat formatutan (XHTML, RDF eta pdf).

Garrantzitsua: datuak SIDARreko datu-basean gordeko dira, berrikuspena hasi eta zazpi eguneko epean. Denbora-tarte horretan, lan bati berrekin dakioke laburpen-orriko URLa erabiliz, berrikuspenaren identifikatzailea jasotzen duena.

Erreferentziak aldatu

  1. «HTML and XHTML» www.w3schools.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).
  2. a b Mora, Sergio Luján. (2006-02-20). «Accesibilidad en la Web: Accesibilidad de los agentes de usuario» Accesibilidad en la Web (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).
  3. (Gaztelaniaz) «ATAG» Documentación web de MDN (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).
  4. (Gaztelaniaz) «HTML» Documentación web de MDN (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).
  5. (Gaztelaniaz) «CSS» Documentación web de MDN (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).
  6. «Accesibilidad Web: ¿Qué es la WAI?» accesibilidadweb.dlsi.ua.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).
  7. «Accesibilidad Web: Tipos de discapacidad» accesibilidadweb.dlsi.ua.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).
  8. (Ingelesez) «UX Design Glossary: Interface Navigation.» Design4Users 2017-03-21 (Noiz kontsultatua: 2020-04-27).
  9. (Gaztelaniaz) Accesibilidad Web:Hardware. .
  10. (Gaztelaniaz) ysb. «Braille en español, alfabeto, signos, aprendizaje - Web ONCE» www.once.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).[Betiko hautsitako esteka]
  11. (Gaztelaniaz) «Ceguera y pérdida de la visión: MedlinePlus enciclopedia médica» medlineplus.gov (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).
  12. «Pc de escritorio estándar.- 2016» sti.uncoma.edu.ar (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).
  13. Eldy Seniors Computer Software for Elderly. (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).
  14. «Accesibilidad Web: WCAG 2.0» accesibilidadweb.dlsi.ua.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).
  15. (Ingelesez) w3c_wai. «Web Content Accessibility Guidelines (WCAG) Overview» Web Accessibility Initiative (WAI) (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).
  16. a b «Google Webmasters: Ayuda, Formación, Comunidad y Search Console – Google» www.google.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).
  17. (Ingelesez) w3c_wai. «Authoring Tool Accessibility Guidelines (ATAG) Overview» Web Accessibility Initiative (WAI) (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).
  18. (Ingelesez) w3c_wai. «User Agent Accessibility Guidelines (UAAG) Overview» Web Accessibility Initiative (WAI) (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).
  19. «World Internet Users Statistics and 2020 World Population Stats» www.internetworldstats.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).
  20. «WebAIM: World Laws - Introduction to Laws Throughout the World» webaim.org (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).
  21. (Ingelesez) «Digital Accessibility Laws Around the Globe» Law Office of Lainey Feingold 2013-05-09 (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).
  22. «Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria - EHAA/BOPV» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-15).
  23. «Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria - EHAA/BOPV» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-15).
  24. (Gaztelaniaz) «Anuncio - BON» bon.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-15).
  25. «BOE.es - Documento BOE-A-2018-12699» www.boe.es (Noiz kontsultatua: 2020-06-15).
  26. «Accesibilidad Web: Beneficios» accesibilidadweb.dlsi.ua.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).
  27. (Ingelesez) w3c_wai. «Evaluation Tools Overview» Web Accessibility Initiative (WAI) (Noiz kontsultatua: 2020-04-27).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Erakunde ofizialak aldatu

Legedia aldatu

Elkarteak aldatu

Artikuluak aldatu

Liburuak aldatu