Informazioaren gizartea

Informazioren gizartea informazioa sortzea, banatzea, erabiltzea eta integratzea garrantzi handiko jardueratzat hartzen duen gizartea izendatzeko erabiltzen den terminoa da[1]. Informazio eta komunikazio teknologia digitalak dira baliabide nagusienak, horien bidez gizarte-antolakuntzaren hainbat alderdi eraldatzen dihardu sakonki, hala nola, ekonomia, hezkuntza, osasuna, gerra, gobernua eta demokrazia[2][3][4]. Bestalde, gizarte mota honetako banakoei hiritar digitalak deritze, termino honekin aditzera eramaten da gizabanakoak gizartearen fase desberdin eta berri batean sartzen ari direla.[5]

Bestetik, informazioaren gizartea gizarte industrialaren ondorengo gisa ikusten da eta termino hauekin erlazionatzen da: gizarte postindustrialarekin (posfordismoa), gizarte posmodernoarekin, gizarte informatikoa eta ezagutzaren gizartearekin, gizarte telematikoarekin, ikuskizunaren gizartearekin (posmodernismoa), informazioaren iraultza eta informazioaren garaiarekin, sareko gizartearekin (Manuel Castells) edota gizarte likidoarekin.

DefinizioaAldatu

Lehen aipatu den bezala, informazio gizartea gizarte mota bat da, zeinean gizarte mota honetan informazioa sortzea, banatzea, erabiltzea eta integratzea garrantzi handiko jardueratzat jotzen den. Informazio eta komunikazio teknologia digitalak dira baliabide nagusienak, horien bidez gizarte-antolakuntzaren hainbat alderdi eraldatzen dihardu sakonki, hala nola, ekonomia, hezkuntza, osasuna, gerra, gobernua eta demokrazia.

Aurreko lerroetan definizio bat proposatu da baina gaur egun zaila suertatzen da informazioaren gizartea definitzea, ez baitago unibertsalki onarturiko definizio bakar bat, eta egia da zaila dela termino horren barruan zer sartzen ez den zehaztea. Kasiwulaya eta Gomoren arabera, informazioaren gizartean teknologien (IKT) erabilera areagotu duen gizartea da, hain zuzen ere ekonomiaren, gizartearen, kulturaren eta politikaren transformaziorako. Antonio Negri bezalako filosofoek uste dute gizarte hori ezaugarritzen dela batik bat gizarte horretako banakoek lan inmateriala egiten dutelako, alegia, ezagutzaren eta kultur-trensnen produkzioan aritzen direlako.

EzaugarriakAldatu

Informazioaren gizartea zer den hobeto ulertzeko gizarte mota horren hainbat ezaugarri jarriko dira mahai gainean:

Teknologia erdi-erdian Gizarte honetan teknologia epizentroan kokatzen da, hori gabe ezin da informazioa zabaldu.
Globalizazioa Ematen den informazioaren elkartruke mugagabe eta masiboaren ondorioetako bat da gizarte globalizatua.
Ugaritasuna Gizarte mota honetan informazio eta datu ugari mugitzen da informazio eta komunikazio teknologien bitartez (IKT)
Omnipresentzia Egun informazio eta komunikazio teknologiak praktika sozial guztietan aurkitzen dira, edo bestela esanda, eguneroko jarduera guztietan daude.
Zabalkuntza mugagabea Mezuen zabalkuntza mugagabea da distantzia fisikoak ezabatu egiten direlako.
Oztoporik gabekoa Aurrekoari lotuta, gizarte honetan denbora eta espazioa ez dira oztopo.
Bizkortasuna Interneten bidez komunikazioa berehalakoa da.
Bazterketa Informazioaren gizartean bazterletal ematen dira, adibidez, globalizazioan eta kapitalismoan bete-betean murgildurik dauden lurraldeetan Internet erabiltzeko aukera gehiago daude, aldiz testuinguru horretatik at aurkitzen diren lurralde pobreetan Internet erabiltzeko aukera askorik ez dute. Beraz, ikus daiteke informazioaren gizartean murgiltzeko aukerak ez direla parekoak leku guztietan.
Heterogeneotasuna Gizarte mota honetan ideia, iritzi, azalpen eta adierazpen ezberdinak aurkitu daitezke, beraien artean harremanik ez dutenak.
Gaitasuna izatea Esan bezala, gizarte honetan bereziki Interneten bidez informazio asko mugitzen da , hortaz banako digital hauek gai izan beharko dira bertan aurkitzen duten informazioa faltsua edo egiazkoa den bereizteko.
Gastu gutxi Informazioaren zabalkuntzak ez du gehiegizko kosturik suposatzen, horregatik da bere erabilpena hain handia.

Terminoaren jatorriaAldatu

Hasteko esan beharra dago terminoa gizarte industrialaren ondorengo gisa ikusten dela, batez ere herrialde industrializatuetan hasi zirelako garapen programak martxan jartzen, eta garapen programa horiei esker hasi zen informazio gizartea pixkanaka eraikitzen, hain zuzen.

Termino hau 60ko eta 70eko hamarkadetan hasi zen erabiltzen Japonian, eta Yoneji Masuda soziologoa izan zen lehenetarikoa kontzeptu hau lantzen, honen inguruko bi liburu famatu argitaratu baitzituen: Introduction to the Information Society (1968)[6] eta Insititute for the Information Society (1980)[7]. Azken argitalpen honetan azaltzen du bere horretan zer den terminoa edo zeri egiten dion erreferentzia termino horrek, bere ustez; Yonejik dioenez gizarte hau informazioaren bitartez garatzen eta handitzen joaten da, eta era berean aipatzen du giza sorkuntza intelektualerako oso baliagarria dela. Gizarte mota honetako elementu batzuk hartzen ditu aintzat, horien artean aurkitzen dira jakintza eta berrikuntza.

Fritz Machlup ekonomialaria ere ezin da alde batera utzi, bera ere lehenetarikoa izan baitzen Masudarekin batera termino hau lantzen: 1962. urtean The production and distribution of knowledge in the United States izeneko liburua arrakastatsua argitaratu zuen eta bertan kontzeptu hau landu zuen.[8]

Sare gizartearen kontzeptuaAldatu

Sare gizartearen kontzeptua garrantzi handiko terminoa da informazioaren gizartea bere horretan ulertu ahal izateko, informazioaren gizartea sare gizartean oinarritzen delako, eta alderantziz. XX. mendean sare gizartearen kontzeptuak garrantzia hartu zuen informazioaren gizartearen teoriaren baitan, eta Manuel Castellsentzat, sarearen logika informazioaren gizartearen paradigma garrantzitsu bat da:

"Informazio gizartearen ezaugarri garrantzitsuena haren oinarrizko egituraren sare-logika da, 'sare gizarte' kontzeptua dakarrena."[oh. 1][9] (Castells 2000: 21).

Autore honen beste aipu batekin jarraituz:

"Joera historiko batean, informazio-aroko funtzio eta prozesu nagusiak sareen inguruan antolatzen dira, gero eta gehiago. Sareak dira gure gizartearen itxura berria, eta sare-logikaren hedadurak eragin zuzena du ekoizpen, bizipen, botere eta kultura dinamiketan."[oh. 2][9] (Castells 2000:500).

Azken batean, Castellsek dioenez informazioaren gizartea sareen bidez antolatzen da, eta sareek gizarte morfologia berri bat osatu dute, horrekin batera aipatzen du gizartearen morfologia berri horrek gizartearen hainbat alderdi aldatzen dituela. Atal txiki honekin amaitze aldera, Castellsek sare gizartearen kontzeptua nola ulertzen duen ikusi ondoren, komenigarria izango litzateke beste autore batek sare gizartea nola definitzen duen ikustea ere; Jan Van Dijk soziologoak horrela definitzen du[10]:

"Sare-gizartea sare sozial eta komunikabideez osaturiko azpiegitura duen egitura soziala da, gizartearen antolakuntza maila guztietan bideratzen duena (norbanakoa, taldekakoa eta gizarte mailakoa). Gero eta gehiago, sare hauek egituraren barneko zati edo unitate guztiak lotzen dituzte (norbanakoak, taldeak eta erakundeak)."[oh. 3] (Van Dijk 2006:20).

ArazoakAldatu

BazterketaAldatu

Bazterketa mota ezberdinak gerta daitezke gizarte honen baitan, baina batez ere hiru bazterketa nagusitzen dira: ezagutzarena, gizarte horretan murgiltzeko aukerena eta lanpostuena.

Hasteko, eta aipatu bezala, ezagutzaren aldetik bazterletak gerta daitezke: alde batetik IKT-ak ezagutzen dituzten pertsonak daudelako eta bestetik IKT-ak ezagutzen ez dituzten pertsonak daudelako. Pertsona horiei analfabeto digitalak deritze. Bestalde, aipatu beharra dago ezjakitasun hori arrazoi eta faktore askorengatik izan daitekeela.

Bigarrenik, pertsona guztiek ez dituzte aukera berberak gizarte edo mundu horretan murgildu ahal izateko, normalean kapitalismoan eta globalizazioan gehien murgildurik dauden herrialdeak izaten ohi dira mudu horretara sartzeko aukera gehien dituztenak, herrialde kapitalista horietan teknologiaren munduarekin harreman oso estua dagoelako. Kapitalismoan eta globalizazioan gutxien murgildurik dauden herrialdeetan aldiz, ez da hain erraza izaten informazioaren gizartean murgiltzea gehienbat hango jendarteak ez duelako aukerarik edo baliabide ekonomikorik unibertso berri horretan murgiltzeko, funtsean azken hamarkadetako garapen teknologikoaz gozatzeko eta ezagutzeko aukera duten bakarrak baliabide ekonomikoak dituzten pertsonak baitira.

Amaitzeko, esan beharra dago, lanpostuen aldetik ere bazterketak suertatzen direla. Adibidez, zenbat pertsona behar ditu gizarte mota honek funtzionatu ahal izateko? Nahikoa izango litzateke banako ezagun gutxi batzuk kontratatzen nahi den informazioa errazago zabaldu ahal izateko eta informazio hori jende gehiagorengana iristeko, beti ere beraien ospeaz baliatuz noski, honen adibidea dira gaur egungo influencerrak. Bestalde, beharrezkoak dira mundu honi lotutako ezagutza minimo batzuk izatea informazioaren gizartean lanpostu fin bat lortu ahal izateko, ezagutza minimo horiek ez dituztenak albo batean edo ezingo dira mundu honetan sartu.

Eremu fisiko, sozial zein materialaren ahanzturaAldatu

Beste arazoetako bat mundu fisiko, sozial zein materialaren ahanztura da. Banakoak mundu digitalean murgiltzen diren unean errealitate fisiko-sozial-materialaz ahazten dira, beraien errealitate bakarra mundu digital edo informazioaren gizarte hori bihurtzen delako; orduan errealitatea ulertzeko modua ere eraldatu edo bermoldatu egiten da informazioaren gizarte honetan.

Adibide bat ematearren, 8 urteko ume batek bere lehenengo telefono mugikorra eskuratzen duen unean bere esparru fisiko-material-sozialaz ahazteko prozesuan murgilduko da eta denborarekin ume horrek hartu duen jarrera hori naturalizatzen joango da. Informazioaren gizartearen bizi denez jarrera hori normaltzat hartuko du eta sozialki jarrera hori justifikatuta geldituko da, deskribatu den ahanzturaren jarrera hori maila sozialean denboraren poderioz naturalizatzen joan delako.

Jabetza intelektualaAldatu

Informazioaren gizarte honetan jendarteak sare sozialen bitartez errazegi eta azkarregi ematen du bere informazio pertsonala eta horrek askotan arazoak suertatzen ditu, nahiz eta hasiera batean beraien informazioa konfidentziala izan enpresa askorentzat informazio hori eskuratzea ez da batere zaila izaten. Nahiz eta konfidentzialtasuna eta protekzio base bat bermatu, enpresa askok banakoek plataforma digitaletan zabaldutako informazio pertsonala kontrolatzeko eta manipulatzeko gai dira; zergatik kontrolatu eta manipulatu nahi dute informazio hori? Dirua egiteko, gizarte mota honetan banakoek zabaldutako informazio pertsonala da ekonomiaren oinarri nagusia, informaziorik gabe enpresa askok ez zuten irabazirik lortuko. Gainera aipatu den guzti hau maila sozial batean nahiko problematikoa da, gizarteari ez baitzaio gustatzen bere informazio pertsonala manipulatua eta kontrolatua izatea, alegia gizarteak ez duela onartzen informazio pertsonalaren merkatilizazio hori egotea. Orduan jabetza intelektualaren eskubidea izatea askotan ez du ezertarako balio, enpresa hauek informazio horrekin nahi dutena egin dezaketelako, hau da, informazioaren gizarte kapitalista honetan enpresa hauek gizarte-mailan nahi dutena egin dezaketelako.

Informazioaren gizarteak eragindako trantsizio ekonomikoaAldatu

Peter Druckerren aburuz informazioaren gizartea dela eta trantsizio ekonomiko bat eman da: gizartea ondasun materialetan oinarritutako ekonomia batetik ezagutzan oinarritutako ekonomia batera igaro da.[11] Informazioaren ekonomiaren mugilduz gero, Marc Poraten ustez bi sektorerekin aurkitzen gara: bata lehen mailako sektorea izango litzatekeena; informazioa sortzeko, banatzeko edo prozesatzeko zuzenean erabiltzen diren informazioaren ondasun eta zerbitzuak. Eta bestetik, bigarren mailako sektorea; gobernuek eta informazioarekin harremanik ez duten enpresek barne-kontsumorako sortutako informazio-zerbitzuak.

Daniel Bellen iritziz, gizarte postindustriala (informazioaren gizartea) zerbitzuetan oinarritzen den gizartea da, gizarte mota honetan ez da indar fisikoa kontuan hartuko, informazioa sortu, prozesatu, metatu eta banatzeko gaitasuna baizik. Gizarte postindustrialeko langileek ez dutela ondasun tangibleen produkzioan parte hartuko ere aipatzen du.[12] Peter Otto eta Philipp Sonntag (1985) ados daude Bellekin, haiek diotenez informazioaren gizarteko langileek informazioari, sinboloekin, zeinuekin, irudiekin loturiko lanetan ibiliko dira eta ez hainbeste energia edo materiarekin loturiko lanetan.[13] Gizarte postindustrialarekin jarraituz, 1971. urtean Alain Tourainek honako hau zioen gizarte postindustrialari buruz[14]:

"El paso a la sociedad postindustrial tiene lugar cuando la inversión se traduce en la producción de bienes simbólicos que modifican los valores, las necesidades, las representaciones, mucho más que la producción de vienes materiales o incluso de "servicios". La sociedad industrial había transformado los medios de producción: la sociedad postindustrial cambia los fines de la producción, es decir, la cultura. (...) El punto decisivo aquí es que en la sociedad postindustrial todo el sistema económico es objeto de intervención de la sociedad sobre si misma. Por eso podemos llamarla sociedad programada, porque esta frase capta su capacidad de crear modelos de gestión, producción, organización, distribucción y consumo, de modo que la sociedad aparece, en todos sus niveles funcionales, como producto de una acción ejercida por la propia sociedad, y no como resultado de leyes naturales o de especificidades culturales." (Touraine 1988:104)

Tourainek alde batetik azpimarratzen du aipatu diren aurreko autoreek esaten dutena, alegia gizarte honetan sinbolikoa edo ez materiala den hori izango dela nagusi. Bestetik, azpimarratzen duen beste kontu bat da gaur egungo gizartea sistema ekonomikoan zuzenean parte hartzen duela, orduan pentsalari honen ustez gizarte honetan sistema ekonomikoa bere osotasunean ondo funtzionatu ahal izateko gizabanakoaren interbentzioa funtsezkoa da.

Halaber gizarte honetan garrantzitsua den beste elementu bat ezagutza da. Jean-François Lyotard filosofoak honako hau zioen 1979an: "Jakintza ekoizpen indar garrantzitsuen bihurtu da azken hamarkadetan".[15][16][oh. 4] Hau da, azken hamarkada hauetan ezagutza merkantzia bilakatu dela. Honi lotuta, Nico Stehrrek (1994, 2002a, b) dio gizarte hau ezagutza zientifiko eta teknologikoan dagoela guztiz murgilduta: "Gaur egungo gizartea jakintza-gizarte gisa deskribatu daiteke, maila guztietan ezagutza zientifikoaren esku hartzean oinarritzen dena"[17][18][oh. 5]. Stehrentzat ezagutza gizartearen ekonomia ez da materialtasunarekin bultzatzen, ezagutzaren edo sinboloen bitartez baizik: lanbide asko egongo lirateke ezagutza mota honi loturikoak baina ez hainbeste ezagutza mota hau eskatzen ez dutenak (Stehr 2002a).[19] Honen harira, Alvin Toffler soziologoaren ustez informazioaren gizartearen ekonomiaren ezaugarririk garrantzitsuena ezagutza da: "Hirugarren Olatuko ekonomian, lehengai berebizikoa jakintza ekintzailea da: datuak, informazioa, irudiak, ikurrak, kultura, ideologia eta balioak biltzen dituena".[oh. 6][20]

KritikakAldatu

Autore askok kritikatu dituzte informazioaren gizartea, postmodernismoa, ezagutzaren gizartea, sare gizartea eta gizarte postindustriala bezalako kontzeptuak, kontzeptu horiek gizarte erabat berri batean sartu garelako inpresioa sortzen dutela esanez. Honi lotuta, Websterrek honako hau dio: "Si sólo hay más información, es difícil entender por qué alguien debería sugerir que tenemos ante nosotros algo radicalmente nuevo." (Webster 2002a: 259).[21] Frank Webster bezalako kritikariek diote kontzeptu hauek jarraitasun falta bat irudikatzen dutela, bestela esanda, aditzera eramaten dutela gaur egungo gizarteak ez duela zerikusirik duela 100 edo 150 urteko gizartearekin.

Gainera kritiko hauek diote gizarte garaikidea gizarte kapitalista mota bat dela eta gizarte kapitalista honetan ekonomia, poilitika eta kultura metatzeko joera dagoela. Banako hauek onartzen dute informazioaren gizartearen teoriek gizartearen ezaugarri berri, garrantzitsu eta onuragarriak aipatzen dituztela, baina ezaugarri horiek egitura kapitalistaren ezaugarriak besterik ez dira eta teoria hauek ez dute hori agerian utzi nahi. Websterrek jarraitasun hori azpimarratzen du eta honi lotuta kapitalismoaren hiru garai bereizten ditu: XIX. mendeko kapitalismoa, XX. mendeko kapitalismo korporatiboa eta XXI. mendeko kapitalismo informatikoa (kasiwualaya 2006).

Beste izendapenakAldatu

Autore batzuk hasieran aipatu diren kontzeptuetaz pixkat aldenduz termino berri batzuk proposatu zituzten, termino gehienak agerian uzten dute informazioaren gizarteak kapitalismoarekin duela lotura zuzena eta era berean, beraien ustez proposatu diren termino berri horiek hobeto egokitzen eta deskribatzen dute gaur egungo gizarte garaikidea. Jarraian horiek azalduko dira:

  • Sare Internazionalaren kapitalismoa, kapitalismo informatibo transnazionala (Christian Fuchs 2008, 2007).[22][23] Termino berri hau azaltzeko Fuchsen aipu bat erabiliko da honela dioena:

"Las redes informáticas son la base tecnológica que ha permitido el surgimiento del capitalismo de red global, es decir, los regímenes de acumulación, regulación y disciplina que están contribuyendo a basar cada vez más la acumunlación de capital económico, político y cultural en organizaciones de red transnacionales que hacen uso del ciberespacio y otras nuevas tecnologías para la coordinación y la comunicación global. [...] La necesidad de encontrar nuevas estrategias para ejecutar la dominación corporativa y política ha dado lugar a una reestructuración del capitalismo que se caracteriza por la aparición de espacios transnacionales en red en el sistema económico, político y cultural y que ha sido mediada por el ciberespacio como herramienta de coordinación y comuniación global. El espacio económico, político y cultural se ha reestructurado; se ha vuelto más fluido y dinámico, ha ampliado sus fronteras a escala transnacional y maneja la inclusión y exclusión de nodos de forma flexible. Estas redes son complejas debido al elevado número de nodos (Individuos, empresas, equipos, actores políticos, etc.) que pueden intervenir y a la gran velocidad a la que se produce y transporta un elevado número de recursos dentro de ellas. Pero el capitalismo de red global se basa en desigualdades estructurales; está formado por espacios segmentados en los que los nodos centrales (empresas transnacionales, determinados actores políticos, regiones, países, estilos de vida occidentales y visiones del mundo) centralizan la producción, el control y los flujos de capital económico, político y cultural (propiedad, poder, capacidades de definición). Esta segmentación es una expresión del carácter competitivo general de la sociedad contemporánea". (Fuchs 2008: 110+119).

  • Kapitalismo digitala, oraingoan kontzeptu hau definitzeko Javier de Riveraren deifinizio bat aukeratu da eta definizio horrek honela dio[24]:

"El capitalismo digital es la fase la economía en la que el mercado es impulsado y dinamizado por plataformas digitales que generan nuevos ciclos de acumulación de capital. Estos sistemas se caracterizan por su extraordinaria escalabilidad, es decir, su capacidad para amplificar la oferta de un servicio sin modificar sus condiciones de producción. Inicialmente, el lanzamiento de un proyecto digital implica una gran inversión de capital, pero una vez desarrollado puede ofrecerse globalmente con una inversión estable en infraestructura. En otras palabras, alcanzado cierto umbral las posibilidades de facturación crecen exponencialmente mientras los costes lo hacen aritméticamente, generando oportunidades de rentabilidad nunca vistas en la historia económica. En la práctica, los ratios de productividad de estas compañías superan con facilidad el millón de dólares por empleado contratado." (De Rivera 2019)

  • Kapitalismo birtuala: Dawaon eta Bellamyen arabera (1998, 63) marketinaren eta informazioaren teknologia berrien konbinazioak hainbat enpresa ahalbidetu ditu irabazi marjina handiagoak eta merkatuko akzio handiagoak lortzeko, eta era berean kapitalaren kontzentrazio eta zentralizazio handiagoa lortzeko.[25]
  • Teknologia handiko kapitalismoa edo kapitalismo informatiboa (Fitzpatrick 2002): ordenagailua teknologiaren epizentroa kokaturik, kapitalismoaren indar produktiboak eraldatu ditu eta aldi berean, ekonomia globalizatu bat ahalbidetu du.[26][27]
  • Beste batzuek nahiago izan dute informazioaren kapitalismoari buruz hitz egin Morriz-Suzuki 1997) edo kapitalismo informazionalari buruz (Manuel Castells 2000, Christian Fuchs 2005, Schmiede 2006a, b).[28][29][30][31] Manuel Castellsentzat informazionalismoa teknologiaren paradigma berria da eta bere ustez paradigma horren ezaugarri garrantzitsuenak honako hauek dira: informazioaren sorkuntza,prozesamendua eta transmisioa; horiek produktibitatearen eta boterearen iturri nagusienak bihurtu dira. Bestalde autore honek honako hau esaten du informazioaren eta kapitalismoaren arteko loturari buruz:

"El factor histórico más decisivo que ha acelerado, encauzado y configurado el paradigma de la tecnología de la información, e incluido sus formas sociales asociadas, ha sido/es el proceso de reestructuración capitalista emprendido a partir de los años ochenta, de modo que el nuevo sistema tecnoeconómico puede caracterizarse adecuadamente como capitalismo informacional". (Castells 2000:18).

  • Antonio Negri eta Michel Hardtentzat gizarte garaikidea inperio bat da eta inperio hori kapitalismoaren menpean dago, horrez gain, haien ustez inperio horretan lan imateriala bakarrik egin daiteke. Haien hitzetan, gizarte garaikidea hobekien definitzen duen kontzeptua "lan immaterialaren gizartea" da. Autore hauen arabera (2005, 108; 2000: 280-302) lan inmateriala produktu immaterialak sortzen dituzten lanpostuak izango lirateke, ezagutza, informazioa, komunikazioa, harreman edo erantzun emozionalak sortzeaz arduratzen diren lanpostuak, alegia. Bi lan mota egongo lirateke: alde batetik, lan intelektuala; ideiak, sinboloak kodeak, testuak, irudi linguistikoak, irudiak etab produzitzeaz arduratzen direnak, eta bestetik, lan afektiboa; erosotasuna, ongizatea, asetasuna, asaldura, grina, poza, tristura bezalako sentimenduak sortzen eta manipulatzen dituztenak.

Bukatzeko, eta ikusi den bezala, kontzeptu asko proposatu dira gizarte garaikide hau ezaugarritzeko eta nolabait kapitalismoarekin lotzeko, honek agerian uzten du soziologia garaikidean eztabaida bizia dagoela gizarte garaikidea ezaugarritzeko orduan.

Bigarren eta hirugarren naturaren azalpenaAldatu

Warkenen arabera (1997, 23), kulturak esperientzia multzo  bat eraldatzen eta transformatzen duenean eta esperientzia multzo horrek jendartearentzat beste esanahi bat hartzen duenean bigarren natura hori hasiko litzateke.[32] Hau da, azken finean eraldatu den hori naturaltzat hartzen hasten den unean bigarren natura hori martxan jarriko litzateke. Bigarren natura honetan informazioa edozein ordu zein lekuetan partekatzea ohiko jarduera bezala ikusten da eta gainera informazio hori partekatzeko jarduera edo ekintza hori naturaltzat hartzen da (1997, 32).

Bektore batzuei esker informazioa are gehiago zabaltzeko aukera ahalbidetu zen, hemen hasi zen hirugarren natura deituriko garaia. Ezin da ahaztu hirugarren natura bigarren natura horrek kontrolatzen duela, eta hirugarren natura bigarren natura horrek lortu ezin izan zuena lortzeko gai izan zela hain zuzen ere informazioa: "Acelerar, proliferar, dividir, mutar y emitir un haz de luz desde otro lugar" (1997, 25). Honako hau lehenengo aldiz telegrafoaren bidez ikusi zen, aipatu beharra dago telegrafoa arrakasta eduki zuen lehenengo objektu teknologia izan zela, zergatik? Lehenengo aldiz, modu azkar batean, informazioa bidaltzeko eta jasotzeko gai izan zelako. Honekin argi ikusi daiteke, banakoa gizarteari forma emango dioten aukera berriak sortzeko gaitasuna duela.

Beraz, bigarren eta hirugarren naturei esker, gizarteak aukera-bektore berriak erabil eta azter ditzake, eta horietan informazioa molda daiteke, elkarrekintza-modu berriak sortzeko (1997, 28).

Soziologiaren ikuspegitikAldatu

Soziologian informazioaren gizartea gizarte postmoderno mota bat bezala ikusten da. Bestalde, Ulrich Beck, Anthony Giddens eta Manuel Castells bezalako pentsalariek diote 70. hamarkadaz geroztik gizarte industrialetik informazioaren gizarterako emandako eraldaketa hori mundu mailan gertatu den kontu bat dela.[33] Gainera, XX. mende amaieran aldaketa anitz eman ziren lan-antolaketan, egitura sozialetan eta politikan, eta soziologoen aburuz aldaketa horiek informazioaren gizartearen sorrerarekin gertatu ziren.

OharrakAldatu

  1. Unos de los rasgos clave de la sociedad de la información es la lógica de la red de su estructura básica, lo que explica el uso del concepto de 'sociedad red'.
  2. Como tendencia histórica, las funciones y procesos dominantes en la era de la información se organizan cada vez más en torno a las redes. Las redes constituyen la nueva morfología social de nuestras sociedades, y la difusión de la lógica de las redes modifica sustancialmente el funcionamiento y los resultados en los procesos de producción, experiencia, poder y cultura
  3. Social formation with an infrastructure of social and media networks enabling its prime mode of organization at all levels (individual, group/organizational and societal). Increasingly, these networks link all units or parts of this formation (individuals, groups and organizations)
  4. On sait qu’il (le savoir) est devenu dans les dernières décennies la principale force de production.
  5. Contemporary society may be described as a knowledge society based on the penetration of all its spheres of life by scientific knowledge.
  6. In a Third Wave economy, the central resource – a single word broadly encompassing data, information, images, symbols, culture, ideology, and values – is actionable knowledge.

ErreferentziakAldatu

  1. Soll, Jacob. (2009). The information master : Jean-Baptiste Colbert's secret state intelligence system. University of Michigan Press ISBN 978-0-472-02526-8. PMC 643805520. Noiz kontsultatua: 2021-03-05.
  2. Hilbert, M. (2015). Digital Technology and Social Change [Open Online Course at the University of California] freely available at: https://youtube.com/watch?v=xR4sQ3f6tW8&list=PLtjBSCvWCU3rNm46D3R85efM0hrzjuAIg
  3. Hilbert, M. (2015). Digital Technology and Social Change [Open Online Course at the University of California] https://youtube.com/watch?v=KKGedDCKa68&list=PLtjBSCvWCU3rNm46D3R85efM0hrzjuAIg freely available at: https://canvas.instructure.com/courses/949415
  4. Hilbert, M. (2015). Digital Technology and Social Change [Open Online Course at the University of California] freely available at: https://canvas.instructure.com/courses/949415
  5. Beniger, James R. (1986). The Control Revolution: Technological and Economic Origins of the Information Society. Cambridge, Mass.: Harvard University Press.
  6. http://www.infoamerica.org/teoria/masuda1.htm
  7. Masuda, Yoneji. ((1983 printing)). The information society as post-industrial society. World Future Society ISBN 0-930242-15-7. PMC 9451421. Noiz kontsultatua: 2021-03-06.
  8. Machlup, Fritz. (2012). The production and distribution of knowledge in the United States. Literary Licensing Llc ISBN 1-258-45447-5. PMC 1156887353. Noiz kontsultatua: 2021-03-06.
  9. a b Manuel Castells (2000) The Rise of the Network Society. The Information Age: Economy, Society and Culture. Volume 1. Malden: Blackwell. Second Edition.
  10. Jan Van Dijk (2006) The Network Society. London: Sage. Second Edition.
  11. Peter Drucker (1969) The Age of Discontinuity. London: Heinemann
  12. Daniel Bell (1976) La llegada de la sociedad postindustrial. Nueva York: Basic Books, 127, 348
  13. Peter Otto/Philipp Sonntag (1985) Wege in die Informationsgesellschaft. München. dtv.
  14. Alain Touraine (1988) El regreso del actor. Minneapolis. Prensa de la Universidad de Minnesota.
  15. Jean-François Lyotard (1984) La condición posmoderna . Manchester: Manchester University Press, 5
  16. (Frantsesez) Lyotard, Jean François. (1980). Les problèmes du savoir dans las sociétés industrielles les plus développées. Gouvernement du Quebec, conseil des universités, 7 or..
  17. Nico Stehr (2002b) Knowledge & Economic Conduct. Toronto: University of Toronto Press.
  18. (Ingelesez) Stehr, Nico. (1996). Knowledge as a capacity for action. , 4 or..
  19. Nico Stehr (2002a) A World Made of Knowledge. Lecture at the Conference “New Knowledge and New Consciousness in the Era of the Knowledge Society", Budapest, January 31, 2002. Online: [3]
  20. Esther Dyson/George Gilder/George Keyworth/Alvin Toffler (1994) Cyberspace and the American Dream: A Magna Carta for the Knowledge Age. In: Future Insight 1.2. The Progress & Freedom Foundation.
  21. Webster, Frank (2002). Theories of the Information Society. Cambridge: Routledge.
  22. Christian Fuchs (2007) Transnational Space and the ’Network Society’. In: 21st Century Society. Vol. 2. No. 1. pp. 49–78.
  23. Christian Fuchs (2008) Internet and Society: Social Theory in the Information Age. New York: Routledge. ISBN 0-415-96132-7.
  24. De Rivera, Javier. 2019. "Guía para entender y combatir el capitalismo digital." Revista Papeles. Sarrera 2021-03-08
  25. Michael Dawson/John Bellamy Foster (1998) Virtual Capitalism. In: Robert W. McChesney/Ellen Meiksins Wood/John Bellamy Foster (Eds.) (1998) Capitalism and the Information Age. New York: Monthly Review Press. pp. 51–67.
  26. Wolfgang Fritz Haug (2003) High-Tech-Kapitalismus. Hamburg: Argument.
  27. Tony Fitzpatrick (2002) Critical Theory, Information Society and Surveillance Technologies. In: Information, Communication and Society. Vol. 5. No. 3. pp. 357–378.
  28. Manuel Castells (2000) The Rise of the Network Society. The Information Age: Economy, Society and Culture. Volume 1. Malden: Blackwell. Second Edition.
  29. Christian Fuchs (2005) Emanzipation! Technik und Politik bei Herbert Marcuse. Aachen: Shaker.
  30. Rudi Schmiede (2006a) Knowledge, Work and Subject in Informational Capitalism. In: Berleur, Jacques/Nurminen, Markku I./Impagliazzo, John (Eds.) (2006) Social Informatics: An Information Society for All? New York: Springer. pp. 333–354.
  31. Rudi Schmiede (2006b) Wissen und Arbeit im “Informational Capitalism”. In: Baukrowitz, Andrea et al. (Eds.) (2006) Informatisierung der Arbeit – Gesellschaft im Umbruch. Berlin: Edition Sigma. pp. 455–488.
  32. Wark, McKenzie (1997). The Virtual Republic. Allen & Unwin, St Leonards.
  33. Grinin, L. 2007. Periodization of History: A theoretic-mathematical analysis. In: History & Mathematics. Moscow: KomKniga/URSS. P.10-38. ISBN 978-5-484-01001-1.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu