Ordenagailu pertsonal
Ordenagailu pertsonala edo ordenagailua, baita PC (ingelesez: personal computer) ere deitua, pertsona batek bakarrik erabiltzeko diseinaturiko mikroordenagailu mota bat da. Normalean, PCz ari garenean IBM PC bateragarriz ari gara. Gehienetan, egungo erabilera ohikoentzat prestaturik dago: Interneten ibiltzeko, testuak idazteko, bulego edo etxeko-lanak egiteko, musika entzuteko edota bideoak ikusteko.
Mugikortasuna kontuan hartuta bi motakoak dira: mahai gaineko ordenagailuak eta ordenagailu eramangarriak.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau informatikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |