Irratiaren historia

Irratiaren historiak irrati komunikazioen urrats garrantzitsuenak eta irratia deituriko komunikabidea deskribatzen ditu.

Irrati-uhin elektromagnetikoen aurkikuntzaAldatu

 
James Clerk Maxwell (1831-1879)

James Clerk Maxwell izan zen lehen aldiz uhin-elektromagnetikoen hedaduraren oinarri teorikoak deskribatu zituena. Royal Society-ri (1873) zuzendutako dokumentu batean 1861 eta 1865 urteetan egin zituen lanak deskribatu zituen. Orokorrean bere teoriak hurrengoa adierazten du: eremu elektriko aldakorrek eremu magnetiko aldakorrak sortzen dituzte, eta alderantziz. Hau da, batak edo besteak eremu elektriko edo magnetiko berriak sortzen dituzte, eta espazioan zehar ondoz ondoko eremu elektromagnetiko aldakor moduan hedatuko dira.

Maxwellen teoria frogatu zuen lehena, Heinrich Rudolf Hertz izan zen, 1888. urtean uhin elektromagnetiko artifizialak nola "sortu" eta detektatu idazten ari zela konturatu zen uhin horiek guztiak ekuazio diferentzial baten bidez adierazi ahal zirela; hots, uhin ekuazioaren bidez.

Uhin elektromagnetikoak sortzeko diseinatu zen gailua bi hagaxka metalikoz osaturik zegoen: mutur baten amaieran metalezko bola bat zuen, eta beste muturrean bi hegaxkak oso gertu. Xafla batetik "elektroi paketeak" oso tentsio altuan injektatzen ziren, eta beste xaflatik erauzi. Horrek gertu izanik eragindako elektroi kopuruan izandako aldaketa biziek elektroien deskarga eragiten du xafla batetik bestera gertatzen diren deskargak.

Hertzek aurrera pausoa eman zuen baieztatu zuenenean uhin elektromagnetikoak ia argiaren abiadura berdinean hedatzen direla eta argiaren uhinaren ezaugarri fisiko berdinak dituela. Horrela, irrati seinaleak bidaltzeko oinarriak ezarri zituen.

 
Heinrich Rudolf Hertz (1856-1894)

Hertzek egin zuen aurkikuntzagatik pasatu ziren uhin elektromagnetikoak uhin hertziarrak deitzera.

Aurkikuntza honen ondoren, zientzialari eta ikertzaile askok haririk gabeko transmisioa nola egin esperimentatu zuten. Batzuek uhin hertziarrak erabiliz eta beste batzuek beste uhin batzuen bidez, komunikazio sistema bat garatu nahi izan zuten. Esaterako, Maxwellen teorian agertzen den bezala, uhin elektromagnetiko hertziarrak eta argiak berdinak dira, baina uhin-luzera desberdinekin. Nikola Teslak alferrikakoa zela uste zuen, argiaren bidez ezin zelako ikuspegiaren lerroaz harago transmititu. 1982. urtean William Crookesek uhin hertziarretan oinarritutako haririk gabeko telegrafiaren aukerei buruz idatzi zuen. 1893an, ostera, Teslak Lurra bitarteko bezala erabiliz haririk gabeko energia erabiltzea proposatu zuen. Osagaien garapenean eta aukerei lotutako teorian honako hauek ere hartu zuten parte: Amos Dolbear, Sir Oliver Lodge, Reginald Fessenden eta Alexander Popov[1], .

Irratiaren sorreraAldatu

Guglielmo Marconik eraiki zuen 1894. urtean lehen haririk gabeko telegrafia sistema osoa, airetik garraiatzen ziren uhin hertziarretan oinarritzen zena (irrati bidezko transmisioa).[2]

 
Posta Bulegoko ingeniari britainiarrak Guglielmo Marconiren hari gabeko telegrafia (irratia) ekipamendua ikuskatzen 1897an.

Leku batzuetan esaten da Tesla izan zela irratiaren asmatzailea eta Marconik usurpatu egin zuela. Horretarako 1943. urteko AEBetako Auzitegi Gorenaren akats baten aipamena egiten da. Honen ebazpenean agertzen zenez,[3] Marconi Wireless Tel. Co. enpresak AEBetako Gobernuaren aurka gatazka abiarazi zuen, Armadaren difusio ekipoak egin zituztelako Marconi Co.-ri patentearen tasak ordaindu gabe. Gobernuak patenteak erabiltzeagatik kalte-ordainak ezarri zituen, batez ere Lehen Mundu Gerran, ez irrati bidezko transmisioa eta harrera estaltzen duten jatorrizko patentean, baizik eta ondorengo hobekuntzak jasotzen dituztenetan. Hobekuntza horietako bat izan zen "lau zirkuitu" erregulagarria duen transformadorearen konfigurazioa erabiltzea irrati bidezko transmisio eta harrerarako. Gai honetan, Marconiren "lau zazpiak" zituen jatorrizko britainiarraren sintonizazio patentearen homologoa baliogabetu zuen. Aitzitik, Tesla lehenetsi beharrean, auzitegiak berretsi egin zuen 1935eko beheko auzitegiaren ebazpena, Oliver Lodgeek egindako lanak –eta batez ere John Stone Stonerenak– lehentasuna zuela. Auzitegiaren erabakiak ez zituen Marconiren jatorrizko patenteak edo komunikazio erradiotelegrafiko praktikoa garatu zuen lehen pertsona izatearen ospea baliogabetu. Epaiak erabaki gabe utzi zuen nor izan zen irratiaren asmatzailea.[3]

XX. mendeko garapenak eta lehen irrati transmisioaAldatu

 
AM Audion hutsezko hodi irrati igorgailu komertziala, 1914an Lee De Forestek egin zuen,1906an Audion (triodoa) asmatu ondoren.

1906an Alexander Lee de Forestek 1904an John Flemingek asmatutako diodoa aldatu zuen hirugarren elektrodo bat gehituz. Diodoaren patentea urratu gabe eta irrati-uhinak detektatzeko asmoarekin triodoa sortu zuen.

Geroago jakin zen triodoak irrati seinaleak anplifikatzeko eta sortzeko gaitasuna zuela, batez ere huts altuan funtzionatu zuenean. AT&T eta General Electric teknikariek aurkitu, aztertu eta hobetu zuten eta irrati emisioen ugaritzea ekarri zuen. Von Lieben zientzialari austriarrak, prozesu guztiz independentean, baina Estatu Batuetan jarraitutakoaren paraleloan, triodoa ere asmatu zuen.

Munduko lehenengo irrati transmisioa 1906ko Eguberri egunean egin zen. Horretarako, goi maiztasuneko alternadore bat erabili zen, etengabeko uhin modulatuak sortzeko gai ez zena. Reginald Aubrey Fessenden izan zen transmisio hau egin zuena, Bratetasnt Rock Stationetik, Massachusettsen. Bertan, Oh Holy Nigth abestia biolinez jota eta Bibliako pasabide bat irakurri zuen eta itsasoan zeuden itsasontziek entzun zezaketen.

1907an igortzen diren irrati uhinak modulatzen dituen balbula asmatu zen eta modu horretan potentzia handiko uhinak sortu ahal ziren transmisioan.

1909an Marconiri, Karl Ferdinand Braunekin batera, Fisikako Nobel saria ere eman zioten haririk gabeko telegrafiaren garapenean egindako ekarpenengatik.

Asmakizun garrantzitsu bat Westinghouseko ingeniari talde batek asmatutako detektatzeko balbula termionikoa izan zen.

1920ko abuztuaren 20an Michiganen, Estatu Batuak, aisialdiko lehen irrati programa ematen hasi zen: "WWJ". 950 AM frekuentzia erabili zuen eta Detroiko albisteak eman zituen. Probatzeko 1920 emisio egin zituen, ekipamenduak zerbitzua erregulartasunez eman zezakeela egiaztatzeko. Horrela, WWJ irratia arrakastaz emititzen hasi zen munduko lehen irrati bihurtu zen, aurretik beste herrialde batzuetan probak egin baitziren, baina jarraipenean arrakasta handirik izan gabe.

Aisialdi arrunterako lehen emankizunak 1920an hasi ziren Argentinan. Abuztuaren 27an Buenos Aireseko Coliseo antzokiko teilatupetik, Argentinako Irrati Elkarteak Richard Wagner Parsifalen opera emititu zuen, horrela, munduko lehen irrati-difusioko programazioarekin hasi zen.[4] Bere sortzailea, antolatzailea eta munduko lehen hizlaria Enrique Telémaco Susini doktorea izan zen. 1925erako jada hamabi irrati zeuden hiri horretan eta beste hamar herrialdearen barnealdean. Orduak laburrak izaten ziren, iluntzetik gauerdira arte.

Irratia XXI. mende hasieranAldatu

XXI. mendean irratiak komunikabide gisa garrantzi handia du, bere aldakortasunari eta irismenari esker. Musika eta berriak irratiaren bidez entzutea eguneroko jarduera da mundu guztian. Irrati-kontsumo ohiturei buruz, oso ohikoa da autoz bidaiatzean, eta garraio publikoak irrati bat sintonizatzea eguneroko ibilbideetan.

Irrati eta programen aniztasunak iragarkiak nahi den publikora bideratzea ahalbidetzen du, eta horrek publizitate kanpainen eraginkortasuna bultzatzen laguntzen du. Gainera, irratia beste jarduera bat egin bitartean erabili daitekeen komunikabide bakarra da: etxeko lanak, kirola, lanbidea, adibidez. Horregatik guztiagatik, irratiak publizitate aurrekontuen portzentaje altua erakartzen jarraitzen du, merkeagoa delako telebista eta aldizkariak bezalako hedabideekin koparatuz.

XXI. mende hasieran irratiaren garrantzia agerikoa da honako modu hauetan:

  1. Musikak eduki izarra izaten jarraitzen du, beste jarduera batzuk egiten dituzten bitartean kontzienteki edo bigarren planoan entzutea gustatzen baitzaio gizarteari.
  2. Antolatutako iragarkiak maiz igortzea, kontsumitzaileen arreta bereganatzen laguntzen duena, baina baita buruan mezua inprimatzen ere.
  3. Irrati bidezko iragarkien kostuak nahiko baxuak dira beste hedabide batzuekin alderatuta eta, honek, inbertsioaren etekinik onena eskaintzen du. [5]

Data aipagarriakAldatu

  • 1873. James Clerk Maxwell fisikari eskoziarrak uhin elektromagnetikoen hedapenaren ekuazio orokorrak lortzen ditu.
  • 1887. Heinrich Rudolf Hertz fisikari alemaniarrak uhin elektromagnetikoen existentzia frogatzea lortu zuen.
  • 1890. Edouard Branly fisikari frantziarrak telegrafiatik seinaleak haririk erabili gabe jasotzen dituen gailua asmatu zuen.
  • 1893. Teslak energia elektromagnetikoa kablerik gabe transmititzea lortu zuen, lehen irrati igorgailua eraiki baitzen.
  • 1896. Alexander Popov ingeniari errusiarrak lehen irrati antena asmatu zuen. Era berean, uhin elektromagnetikoen lehen hargailua eraiki zuen.
  • 1897. Nikola Teslak irrati igorlearen patentea aurkeztu zuen.
  • 1899. Guillermo Marconi italiarrak Mantxako kanalaren bidez lortu zuen lotura, Dover (Ingalaterra) eta Boulogne (Frantzia) artean, 48 km-ra, bi herrialdeen arteko lehen transmisioan.
  • 1900. Anplitudea modulatzeko irratia asmatu zen.
  • 1900. Ahotsaren grabazio magnetikoa altzairuzko alanbre batean V. Poulsem-ek sartu zuen eta telegrafo izena ematen zaio.
  • 1900. Wireless Telegraph Trading Signal Co. Ltd-k izena aldatu zuen Marconi Telegraph Co-era.
  • 1900. Emile Berlinerrek lauko motako disko azalera aurkeztu zuen soinua grabatzeko.
  • 1900. Guillermo Marconik Ingalaterran jaso zuen sintonizatzeko ekipoaren patentea.
  • 1901. Abenduaren 12an, Guglielmo Marconik, John A. Fleming ingelesarekin lankidetzan, haririk gabeko lehen seinale telegrafikoa jaso zuen, Morse kodean "S" bat, San Juan de Terranovan, Poldhu-tik bidalita, Cornuelles-en, eta 2.400 km-ko distantzia ezarri zuten.
  • 1908. Charles Herroldek emandako lehen irrati pribatua Kalifornian gertatu zen.
  • 1914-1918. Irratiaren erabilera elementu komunikatibo gisa armaden artean erabiltzen hasi zen Lehen Mundu Gerran. Hedabide honen erabilgarritasuna haririk gabeko komunikazioen balio estrategikoan dago eta komunikazioen konfidentzialtasuna mantentzeko balio du.
  • 1920. Aisialdirako emititutako lehen emankizunak. Hori abuztuaren 27an gertatu zen Buenos Aires Hiriko Coliseo Antzokiko terrazatik. Proiektua Enrique Telémaco Susini doktoreak eta bere hiru kolaboratzailek zuzendu zuten: César Guerrico, Luis Romero Carranza eta Miguel Mujica, gero "Los locos de la azotea" izenarekin.
  • 1920. KDKA, programazio erregular eta jarraia ematen duen lehen irratia izateagatik ezaguna, Ipar Amerikako Pittsburgh hirian hasi zen lanean.
  • 1922. Maurice Vinot frantziarrak Parisetik atera zituen lehen informazio buletinak gaur egungo albiste eta kirolekin. Hori posible izan zen Radiolako geltokiari eta Havas berri agentziari esker. Urte hartan bertan, irratia Txilen komunikazio bide gisa jaio zen, Diario El Mercurio-tik emititu baitzen.

ErreferentziakAldatu

  1. www.bbc.co.uk Noiz kontsultatua: 2020-11-27.
  2. Bondyopadhyay, P. K.. (1995-09). «Guglielmo Marconi - The father of long distance radio communication - An engineer's tribute» 1995 25th European Microwave Conference 2: 879–885. doi:10.1109/EUMA.1995.337090. Noiz kontsultatua: 2020-12-01.
  3. a b (Ingelesez) «Marconi Wireless Tel. Co. v. United States, 320 U.S. 1 (1943)» Justia Law Noiz kontsultatua: 2020-12-02.
  4. Zigiotto, Diego M., 1972-. (2010, ©2008). Las mil y una curiosidades de Buenos Aires : la ciudad que no conocemos. Grupo Editorial Norma ISBN 978-987-545-483-5. PMC 669970247. Noiz kontsultatua: 2020-12-02.
  5. (Gaztelaniaz) Campos, Gerardo. (2018-08-14). «Razones por las que el radio es relevante en la actualidad [Infografía»] Grupo ACIR Noiz kontsultatua: 2020-12-06.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu