Hieroglifo
Wikiztegian orri bat dago honi buruz: hieroglifo . |
Hieroglifoak (logogramak, ideogramak eta elementu alfabetikoak erabiltzen dituzten ikurrak) erabiltzen dituen idazkera sistema idazkera hieroglifikoa da. Batez ere piktorikoa den idazketa-sistema bat da, non hitzak ez dira zeinu alfabetiko edo fonetikoen bidez adierazten, hitzak sinbolo eta irudiekin marraztu baizik. Beste alde batetik, hieroglifoa igarkizun grafiko mota bat da.
Hieroglifoak Antzinako Egiptoan sortua izan zen; hauek, irudi eta sinbolo bakoitzari esanahi bat eman zieten haien bitartez komunikatu ahal izateko. Beste hainbat aintzinko zibilizazioetara ere zabaldu zen idazkera-sistema hau; esaterako, Maiak, edo Hititak.[1]
Hieroglifikoa aintzinako zibilizazioetanAldatu
Historiako hainbat kultura eta zibilizaziotan erabili da, hala nola:
- Egiptoar idazkera hieroglifikoa,
- Maia hieroglifoak,
- Míkmaq hieroglifoak,
- Hiergolifo anatoliarrak,
- Kretar hieroglifoak,
- Hitita hieroglifoak.
Gaur egunAldatu
Hieroglifoaren erabilera garatzen joan da historian zehar. Egun badaude idazkera-sistema hau oinarri erabiltzen jarraitzen duten izkuntzak; adibidez, txinatarra, japoniera eta koreera. Idazkera mota hauen oinarria logogrametan aurkitzen da, hieroglifoetan bezala.
Gainera, hieroglifoak denbora-pasa jolas modura erabiltzen da gaur egun. Hieroglifiko deituriko denbora-pasa hau irdui, simbolo, zenbaki eta letren bidez mezua irakurtzean datza.
ErreferentziakAldatu
- ↑ «Hieróglifos Egípcios ~~ Uma escrita do antigo Egipto» web.archive.org 2016-05-08 (Noiz kontsultatua: 2021-05-31).
Kanpo estekakAldatu
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |