Ireki menu nagusia

Jane Hawking (1944ko martxoaren 29an St Albansen jaio zenean Jane Beryl Wilde izena zuen) idazle eta hezitzaile ingeles bat da. Stephen Hawking fisikari ospetsuaren lehen emaztea izateagatik ere ezaguna da.

Jane Hawking
Bizitza
Izen osoa Jane Beryl Wilde
Jaiotza St Albans1944ko martxoaren  29a (75 urte)
Herrialdea  Erresuma Batua
Familia
Ezkontidea(k) Stephen Hawking  (1965-07-14 -  1995)
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Westfield College Itzuli
Hizkuntzak Ingeles britainiarra
Jarduerak
Jarduerak autobiografialaria, idazlea eta hizkuntzalaria
Lantokia(k) Cambridge
IMDb nm6186324

Eduki-taula

BizitzaAldatu

Jane Hawking Beryl Eagleton eta George Wilderen alaba da. St Albansen jaio eta hezi zen, ondoren, ikasketei dagokienez, hizkuntzen bidea hartu zuen eta Erdi Aroko Poesia Espainiarrean doktoretza eskuratzea lortu zuen. 1965ean Stepehen Hawkingekin ezkondu zen, aste batzuk lehenago festa batean ezagutu ondoren.[1] Bikoteak hiru seme-alaba izan zituen: Robert Hawking (1967an jaioa), Lucy Hawking (1970ean jaioa) eta Tim Hawking (1979an jaioa). Jane eta Stephen 1990ean banandu eta handik bost urtera ezkontza hautsi zuten.[2] Aipatzekoa da, Janek lan handia egin zuela bere senarraren alde, izan ere, askotan lagundu zuen bere lanetan jarrai zezan.[3]

Hawkingengandik banandu zenean, Jane Jonathan Hellyer Jonesekin ezkondu zen, familiaren laguna eta musikaria zen gizon hau. 1999an bere aurreko senarrarekin izan zuen bizitza azaltzen zuen liburu bat argitaratu zuen, Music to Move the Stars: A Life with Stephen izenarekin. Fisikaria bere bigarren emaztearengandik (Elaine) banandu zenean, Janek eta Hawkingek lanerako harreman bat ezarri zuten. 2008an aurretik idatzi zuen biografiaren bertsio eguneratu bat argitaratu zuen, ondorengo izenarekin: Travelling to Infinity: My Life with Stephen.

Gaur egun lasai bizi da, bere bigarren senarrarekin eta Hizkuntza erromanikoen irakaslea dela.

Plazaratutako zenbait lanAldatu

  • Travelling to Infinity – My Life with Stephen Alma Books 2008 ISBN 1-84688-065-3
  • Music to Move the Stars: A Life with Stephen Macmillan Publishers, London 1999 ISBN 0-333-74686-4

Filmetan izan dituen antzezpenakAldatu

Jane Hawking bi aldiz izan da antzeztua zinema munduan. Lehenengoa aldian Lisa Dillonek antzeztu zuen, Hawking (2004) filmean. Bigarren film batean ere interpretatu zuten, zehazki, The Theory of Everything filmean, oraingoan Felicity Jones aktoreak antzeztu zuen. Azken film hau berak idatzitako Travelling to Infinity – My Life with Stephen liburuan oinarrituta dago.[4]

ErreferentziakAldatu

  1. Ferguson, Kitty (2012ko urtarrilaren 3). Stephen Hawking: An Unfettered Mind. St. Martin's Press. ISBN 978-0-230-34060-2.
  2. Ferguson, Kitty (2011). Stephen Hawking: His Life and Work. Transworld. ISBN 978-1-4481-1047-6.
  3. Adams, Tim (2004ko apirilaren 3). «Brief history of a first wife». The Observer.
  4. Anderson, L.V. (2014ko azaroaren 7). «How Accurate Is The Theory of Everything?». Slate.

Kanpo loturakAldatu