Royal Society

Royal Societyko kidea» orritik birbideratua)

Royal Society of London from Improving Natural Knowledge (euskaraz: «Zientzia Naturalaren Aurrerapenerako Londresko Errege Elkartea»), soilik Royal Society bezala ere ezagutzen dena Erresuma Batuko elkarte zientifikorik antzinakoena da, bai eta Europako antzinakoenetako bat ere. 1660. urtea bere fundazioko urtetzat hartzen den arren, urte batzuk lehenago jada bazegoen aldika-aldika biltzen zen zientzilari talde bat. 1782an sortutako Irlandako Errege Akademiarekin harreman estua du, 1783an sortu zen Edinburgoko Errege Akademia eskoziar erakunde independente bat bezala mantentzen den bitartean. Erakunde pribatu eta independente bat den arren Erresuma Batuko Zientzien Akademia Nazionalaren lana egiten du eta 2000n sortutako Zientziaren Britainiar Kontseiluaren partaide da.

Royal Society
Nullius in verba
Datuak
Motazientzien akademia, argitaletxea, sarbide irekiko argitaletxea, elkarte zientifikoa eta akademia nazionala
Jarduera sektoreaGoi hezkuntza
HerrialdeaErresuma Batua
Jarduera
KidetzaORCID, Dryad (en) Itzuli, Committee on Publication Ethics, Society Publishers' Coalition (en) Itzuli, Open Access Scholarly Publishers Association (en) Itzuli, All European Academies (en) Itzuli, InterAcademy Partnership (en) Itzuli eta International Science Council (en) Itzuli
Kide kopurua1.700 (2020ko maiatza)
Enplegatuak200 (2019ko martxoa)
Erabilitako hizkuntzaingeles
Agintea
LehendakariaAdrian Smith (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Osatuta
BabesleaCharles III.a Erresuma Batukoa
Zeren jabe
Ekonomia
Diru-sarrerak111.693.000 £ (2019ko martxoa)
Historia
Sorrera1660ko azaroa
Jasotako sariak
webgune ofiziala
Facebook: theroyalsociety Twitter: royalsociety Instagram: theroyalsociety LinkedIn: the-royal-society Youtube: UC5MOW8BO3dH38Fo3Rau17KQ Edit the value on Wikidata

Sorrera

aldatu
 
Egoitza Carlton House Terracen, 6-9 (Londres).

Londresen Zientzia eta Natura alorreko zenbait pentsalaribiltzen hasi ziren 1645 urteaz geroztik, batez ere orduan Filosofia Berria zeritzon alorreko pentsalariak. Astean behin biltzen ziren, eta bertan izaten zituzten elkarrizketetako gaiak desbidera ez zitezen, zenbait gaiez soilik aritzea arautu zuten. Hortaz, jainkotasunaz, estatu kontuez zein egunerokoak ziren gaiez aritzea debekatu zuten, batik bat aipatutako <<Filosofia Berriaz>> zein hari loturiko gaiez, batik bat Matematika, Geometria, Medikuntza, Anatomia edota Nabigazioa, eta esperimentuez aritzen zirelarik.

Ingalaterrako Bigarren Iraultzan (1648-1649) taldeko zenbait kide Oxfordera alde egin zuten, Londresen gelditutako beste taldekideekin zeharkako bilerak antolatzen zituztelarik.

Taldea Carlos II.aren tronu-hartzearekin etorritako berrezarpen monarkikoaren ondoren (1660. urtean) Londresen biltzen hasi zen, berriz ere; behin Oxfordera alde egindako kideak berriz itzulita.

 
John Evelyn ( 1620-1706) Zientzia Naturalaren Aurrerapenerako Londresko Errege Elkartearen sortzaile eta kide izan zen. Sylva lana argitaratu zuen 1664.urtean.
 
Isaac Newton (1642/43-1727) Zientzia Naturalaren Aurrerapenerako Errege Elkarteko presidente izan zen besteak beste 1703.urtetik heriotza urtera arte.

Taldea aurrez aurre, lehenen aldiz, 1660ko azaroaren 28an bildu zen, bertara William Brouncker, Boyle, Alexander Bruce, Robert Moray, Paul Neile, John Wilkins, Goddard, William Petty, Peter Ball, Lawrence Rooke, Christopher Wren eta Abraham Hill agertu zirelarik. Wrenek eginiko irakurketa baten ondoren, ezagutza-esperimental fisiko zein matematikoa sustatu asmoz elkarte bat sortzea erabaki zuten, eta Wilkins hautatu zuten presidente.

Astean behin biltzen ziren eta sarrera zein asteroko kuota bat adostu zuten, sartzerakoan 10 txelin eta astero bat, bertan aurrera eramango zituzten esperimentu-gastuak ordaindu ahal izateko. Bigarren bileran, abenduaren 5ean, Robert Morayk erregearen biltzeko baimena eta elkartea sortzeko aldekotasuna zutela adierazi zuen.

Abenduaren 12an, elkartearen kide kopurua zehaztu zuten 55 kideetara mugatuz, gehienak gizonezkoak, batez ere Fisika eskola eta Matematika, Fisika zein Filosofia Naturaleko unibertsitate irakasleak zirenak.

1661. urteko irailaren 18an estatutuen lehen zirriborroa adostu zuten eta elkarte-baimen erreala 1662ko uztailaren 15ean sinatu zuten. Orduan sortzen zen Royal Society elkarte ofizial. Elkarte-baimen hartan, elkarteko kideak izendatu ziren, William Brouncker izendatu zuten presidente eta Robert Hooke esperimentu komisario moduan, orduan eta hasieratik bertatik esperimentuek izandako garrantzia agerian utziz.

Baimen errealak argitalpenerako baimena ematen zuenez, lehenengo lanak argitaratzen hasi ziren, hala nola John Evelynen Sylva lana 1664an eta Robert Hooke Micrographia lana 1665ean.

 
Venkatraman Ramakrishnan (1952-) 2009.urtean Kimika arloko Novel Saria eman zioten. 2015.urteaz geroztik Elkartearen presidente da.

Bigarren baimen erreala 1663ko apirilaren 23an sinatu zen. Bertan erregeak elkarteari haren armarrian Ingalaterrako irudia ( artikulu hasierako armarrian ager diren hiru lehoiak) erabiltzen utzi zion, eta erregea bera hautatu zuten fundazio-buru, eta John Wilkins eta Henry Oldenburg idazkari. Elkartea, ordutik, Zientzia Naturalaren Aurrerapenerako Londresko Elkarte Erreal moduan izendatu zuten, behin betiko izen bezala gorde dena. Lelotzat Nullius in verba hartu zuten (inoren izenean), ezagutzaren garapenerako ebidentzia enpirikoetan oinarritu beharrari erreferentzia eginez, autoritatearen irizpidearen aurka.

Elkarteak ibilbide guztian zehar helburuak zurrun mantendu ditu, hala nola zientziaren bikaintasuna eta jarduera zienifikoa zabaldu, sustatu eta balioan jartzea, betiere gizartearen mesedetan. Elkarteak zientziaren historian izan diren aurkikuntza garrantzitsu eta esanguratsuenetan zer esan handia izan du, eta gaur egun ere Zientzian ekarpen garrantzitsuak egiten jarraitzen du, ikerketa eremuetan bereziki.[1]

Historia

aldatu
  • 1640ko hamarkada: Bilkura informalak izan ziren.
  • 1660: Azaroaren 28an sorrera.
  • 1661: Lehen liburuaren argitarapena.
  • 1662: Lehen baimen erreala, argitaratzeko baimenarekin bat.
  • 1663: Bigarren baimen erreala.
  • 1665. Philosophical Transactions lanaren lehen alea
  • 1666: Londresko sutearen ondorioz Arundel House-ra aldatu zen taldea.
  • 1710: Crane Court-en etxe bat erosi zuten.



Antolaketa eta gaur egungo kideak[2]

aldatu

Estatutuetan ipini moduan, Errege Elkartea 20-24 kideko batzorde batez osaturik dago (gaur egun 23), presidentearen zein beste lau idazkariren gidaritzapean. Batzordeko kideak, Presidentea eta beste kargu gorenak barne, batzordeak berak hautatzen dituelarik. Presidente zein beste lau kidazkariek bost urtez jadun dezakete, beste kideak aldiz hiru urtez.[2]

Gaur egun kide hauek osatzen dute Erreal Elkartearen gidaritzapen ardura:


Royal Societyko presidenteak

aldatu
  1. 1662-1677 William Brouncker
  2. 1677-1680 Joseph Williamson
  3. 1680-1682 Christopher Wren
  4. 1682-1683 John Hoskins
  5. 1683-1684 Cyril Wyche
  6. 1684-1686 Samuel Pepys
  7. 1686-1689 John Vaughan
  8. 1689-1690 Thomas Herbert
  9. 1690-1695 Robert Southwell
  10. 1695-1698 Charles Montagu
  11. 1698-1703 John Somers
  12. 1703-1727 Isaac Newton
  13. 1727-1741 Hans Sloane
  14. 1741-1752 Martin Folkes
  15. 1752-1764 George Parker
  16. 1764-1768 James Douglas
  17. 1768-1768 James Burrow
  18. 1768-1772 James West
  19. 1772-1778 John Pringle
  20. 1778-1820 Joseph Banks
  21. 1820-1820 William Hyde Wollaston
  22. 1820-1827 Humphry Davy
  23. 1827-1830 Davies Gilbert
  24. 1830-1838 Augustus Frederick
  25. 1838-1848 Spencer Compton
  26. 1848-1854 William Parsons
  27. 1854-1858 John Wrottesley
  28. 1858-1861 Benjamin Collins Brodie
  29. 1861-1871 Edward Sabine
  30. 1871-1873 George Biddell Airy
  31. 1873-1878 Joseph Dalton Hooker
  32. 1878-1883 William Spottiswoode
  33. 1883-1885 Thomas Henry Huxley
  34. 1885-1890 George Gabriel Stokes
  35. 1890-1895 William Thomson
  36. 1895-1900 Joseph Lister
  37. 1900-1905 William Huggins
  38. 1905-1908 John William Strutt, Rayleigheko 3. baroia
  39. 1908-1913 Archibald Geikie
  40. 1913-1915 William Crookes
  41. 1915-1920 Joseph John Thomson
  42. 1920-1925 Charles Scott Sherrington
  43. 1925-1930 Ernest Rutherford
  44. 1930-1935 Frederick Hopkins
  45. 1935-1940 William Henry Bragg
  46. 1940-1945 Henry Hallett Dale
  47. 1945-1950 Robert Robinson
  48. 1950-1955 Edgar Douglas Adrian
  49. 1955-1960 Cyril Norman Hinshelwood
  50. 1960-1965 Howard Florey
  51. 1965-1970 Patrick Blackett
  52. 1970-1975 Alan Hodgkin
  53. 1975-1980 Alexander R. Todd
  54. 1980-1985 Andrew Huxley
  55. 1985-1990 George Porter
  56. 1990-1995 Michael Atiyah
  57. 1995-2000 Aaron Klug
  58. 2000-2005 Bob May
  59. 2005-2010 Martin Rees
  60. 2010-2015 Paul Nurse
  61. 2015 Venkatraman Ramakrishnan

Kide ezagunak

aldatu

Hainbat dira Royal Society elkartearen sorreran parte-hartu zuten, edotan bertan ekarpena egin izan duten zientzialari ezagunak:


Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) «Mission and priorities - what the Royal Society does | Supporting excellence in science | Royal Society» royalsociety.org (Noiz kontsultatua: 2019-03-11).
  2. a b (Ingelesez) «Council | Royal Society» royalsociety.org (Noiz kontsultatua: 2019-03-12).

Kanpo estekak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Royal Society  
  1. Testu hau, besteak beste gaztelaniazko testutik itzulia izan da: https://es.wikipedia.org/wiki/Royal_Society
  2. Zientzia Naturalaren Aurrerapenerako Londresko Errege Elkartearen werb orri ofiziala: https://royalsociety.org/