Karl Popper
Karl Raimund Popper (Viena, Austria, 1902ko uztailaren 28a - Londres, Erresuma Batua, 1994ko irailaren 17a) austriar jatorriko filosofo ingelesa izan zen. Metafisika antideterministaren aldekoa izan zen, eta ezagupena aldez aurretik mugatu ezinezko ekintza zela, eta norbanakoaren esperientziatik garatzen zela uste izan zuen. XX. mendeko zientziaren filosofo garrantzitsuenetakotzat hartzen da.[1].
BizitzaAldatu
Bere gurasoak, Jenny Schiff eta Simon Siegmund Carl Popper, abokatu eta prokuradorea, jatorriz judutarrak, luterano gisa bataitatu ziren ondorengoak izan baino lehen. Lehen Mundu Gerraren ondoren, ekialdeko judu askok, errefuxiatuak iritsi ziren Vienara, guettoak sortuz, antisemitismoa erreakzio bezala hazten zen bitartean, beharbada horrek bultzatuta.[2].
Vienako Unibertsitatean egin zituen matematikako, fisikako eta psikologiako ikasketak. Vienako Taldean parte hartu zuen, baina 1934an argitaratu zuen Logik der Forschung ("Aurkikuntza zientifikoaren logika"); liburuan Vienako Taldearen teoria neopositibistari eta enpirizismo induktiboari kritika zorrotza egin zien. 1930 urtean ezkondu zen Josephine Anna Henningerrekin ("Hennie"), haren laguntzaile izango zena hil zen arte, 1985ean.
1937ko martxoan, ikasturtearen hasiera Hego hemisferioan, Zeelanda Berrira joan zen unibertsitateko irakasle gisa. Christchurchetik, errefuxiatu austriarrak sartzen laguntzeaz gain, gizarte-zientzietako probabilitateari eta metodoei buruzko lanari ekin zion berriro. Baliabide bibliografiko faltagatik eta irakaskuntzaren pisuagatik zailtasunak izan arren, ez argitaratzeko presioarekin, 'Historizismoaren Miseria eta Gizarte irekia eta haren etsaiak lan nagusiak ezagutzera eman zituen.
1946an berriz Erresuma Batuara itzuli zen irakasle gisa London School of Economics and political science erakundean. Sarritan, hitzaldiak ematera gonbidatu zuten. Horietan, ikuspegi desafiatzaile bat planteatzen saiatzen zen. Ildo horretatik, Cambridgen Ludwig Wittgensteinekin eztabaidatu ondoren izandako jazoera ospetsua izan zen.[3]. Esaten zuen zaila egiten zitzaiola filosofo ingelesek epistemiologia ez-errealistekin (fenomenlismoa, positibismoa, idealismoa, subjektibismoa) flirteatzeko zuten joera ulertzea, hizkuntzaren filosofian eraginez, zentzuaren laguntza gisa.
Logikako eta metodo zientifikoaren irakaslea izan zen 1949tik 1969ra arte Londresko Unibertsitatean. 1950ean, Harvardek gonbidatuta, Estatu Batuetara joan zen eta Einsteinekin eztabaidatzeko aukera izandako aukera azpimarratu zuen.
LanakAldatu
Haren lanetako batzuk dira: The Open Society and Its Enemies (1945, "Gizarte irekia eta bere etsaiak"); The Poverty of Historicism (1957, "Historikotasunaren pobretasuna"); "Errealismoa eta Lurraren helburua" (1982); eta "Unibertso irekia" (1984). Bi alor jorratu zituen: zientzia fisikoaren filosofia eta metodologia alde batetik eta bestetik, gizarte eta politikaren filosofia, ezagunago egin zuena. Kontuan hartzen zituen aurrekoek egindako lorpenak eta hortik abiatuta, norabide berri eta ustekabekoak ekartzen zituen, Zientzia enpirikoetan teoria bat ezin dela frogatu argudiatu zuen Popperrek, baina faltsua izan daiteke, zientzia eta zientzia eza bereizteko esperimentu erabakigarrien bidez aztertu daitekeela eta aztertu behar dela defendatu zuen. Bere filosofia politikoan, ideologia politiko demokratiko nagusi guztietako ideiak biltzen ditu eta horiek bateratzen saiatzen da, sozialdemokrazia, liberalismo klasikoa eta kontserbadurismo liberala kasu.
Lan euskaratuak
- Ezagutza objektiboa: ikusmolde ebolutibo bat. Bilbo: EHU Klasikoak, 2002. (Euskaratzailea, Alberto Gabikagojeaskoa ; berrikuslea, Andoni Ibarra)
- Gizarte irekia eta haren etsaiak. Bilbo: EHU Klasikoak, 2008. (itzultzailea, Josu Zabaleta Kortabarria)
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ (Ingelesez)Thornton, Stephen.-Karl Popper Stanford Encyclopedia of Philosophy seriean [Kontsulta data 2021-04-16]
- ↑ (Gaztelaniaz)Popper, Karl R.- Búsqueda sin término : una autobiografía intelectual. Tecnos : Madrid, 2002.ISBN 84-309-0723-8. or. 142
- ↑ (Gaztelaniaz)Edmonds, David; Eidinow, John.-El atizador de Wittgenstein: una jugada incompleta. Barcelona: Península, 2001. ISBN 84-8307-373-0
Ikus, gaineraAldatu
BibliografiaAldatu
- Eizagirre, X. 1998: Zientzi razionaltasun berriranzko urratsak: Popper ala Kuhn?, Bilbo, EHU ISBN 84-8373-101-0
Kanpo estekakAldatu
- Karl Popper, Gizapedian.