The Lady from Shanghai

The Lady from Shanghai (euskaraz Shanghaiko Anderea) 1947ko Orson Welles estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle, gidoigile eta aktoreak zuzendu, ekoiztu, idatzi eta antzeztutako zinema beltzeko filma bat da. Orson Wellesez gain, Rita Hayworth eta Everett Sloane aktoreek ere antzeztu zuten.

The Lady from Shanghai
Jatorria
Argitaratze-data1947
IzenburuaThe Lady from Shanghai
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideadeskarga digitala eta eskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa, Zinema beltza eta eleberri batean oinarritutako filma
Iraupena87 minutu
Koloreazuri-beltzekoa
Deskribapena
Honen parte daNational Film Registry (en) Itzuli
Grabazio lekua(k)San Frantzisko eta New York
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Orson Welles
Gidoigilea(k)Orson Welles
William Castle
Fletcher Markle
Charles Lederer



Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaOrson Welles
Konpainia ekoizleaColumbia Pictures
Ekoizle eragileaHarry Cohn
EdizioaViola Lawrence (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaHeinz Eric Roemheld
Argazki-zuzendariaRudolph Maté
Joseph Walker
Charles Lawton Jr.
Jantzi-diseinatzaileaJean Louis
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaSan Frantzisko

IMDB: tt0040525 Filmaffinity: 295792 Allocine: 514 Rottentomatoes: m/the_lady_from_shanghai Allmovie: v28086 TCM: 80637 TV.com: movies/the-lady-from-shanghai Edit the value on Wikidata
BideoaYouTube

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Michael O'Harak (Orson Welles) Elsa Bannister (Rita Hayworth) emakume xarmangarria ezagutuko du, handik gutxira eraso batetik salbatuko du. Eskrupulu gutxi dituen eta maingua den abokatu batekin (Everett Sloane) ezkondua eta Shanghai hiritik itzuli berria, Elsak Michael haren senarraren kirolontzian ontziratuko du. O'Hara Elsaren xarmaz erakarria sentituko da, betiere haren senarrar axolagabearen begiradapean. Ontziko eskailera batean daudela, Bannistertarren abokatu lankidea den George Grisbyk (Glenn Anders) O'Harari proposamen bitxi bat aipatuko dio: gizon bat dirutza baten truk eta atzemana izatko inongo arriskurik gabe hiltzea, gorpua inoiz ez aurkitu ezkero poliziak inor zigortu ez dezakelarn argudioa erabiliz. Proposamena entzutean, diruz larri dabilen Michael O'Harak ez du zalantzarik izango.

Eszenarik ospetsuena aldatu

Filmaren amaieraldera, eszena bat jolas-parke bateko ispiluen labirinto batean jazotzen da. Honeta, tiroketa bat gertatu, eta pertsonaiak islatzen dituzten ispilu ugariren apurketa ikusten da.

1993ko Woody Allenen Manhattan Murder Mystery (Manhattango Hilketa Misteriotsua) filmaren amaieran ere Orson Wellesen omenez eszena ospetsu bera hau filmatu eta agertzen da.

Aktoreak aldatu

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu