Macbeth (1948ko filma)
Macbeth 1948ko Orson Welles estatubatuar zinema zuzendari eta ekoizlearen drama film bat da, William Shakespeare antzerkigilearen Macbeth antzezlanean oinarritua. Orson Welles, Jeanette Nolan, Dan O'Herlihy eta Roddy McDowall aktoreek antzeztu zuten.
Macbeth (1948ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1948 |
Izenburua | Macbeth |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa eta lan literario batean oinarritutako filma |
Iraupena | 107 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Macbeth |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Orson Welles |
Gidoigilea(k) | Orson Welles |
Antzezlea(k) | |
Jeanette Nolan (Lady Macbeth (en) ) Dan O'Herlihy (Macduff (en) ) Roddy McDowall (Malcolm (en) ) Orson Welles (Macbeth (en) ) Alan Napier Erskine Sanford (King Duncan (en) ) Edgar Barrier (Banquo (en) ) John Dierkes (Ross (en) ) Keene Curtis (Lennox (en) ) Peggy Webber (Lady Macduff (en) , Three Witches (en) ) Lurene Tuttle (Three Witches (en) ) William Alland Morgan Farley Lionel Braham (en) Jerry Farber (en) (Fleance (en) ) Gus Schilling (Porter (en) ) Harry Wilson (en) Archie Heugly (en) (Young Siward (en) ) Christopher Welles (en) (Macduff's son (en) ) Brainerd Duffield (en) George Chirello (en) (Seyton (en) ) Robert Alan (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Charles K. Feldman |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Jacques Ibert |
Argazki-zuzendaria | John L. Russell (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Eskozia |
ikusi
| |
Argumentua
aldatuEskoziako Erresuma, Erdi Aroa. Macbeth (Orson Welles) eskoziar zaldun bat da. Egun batez, erregearen mesedea irabazi duen gudu batetik etxerako bidean doalarik hiru sorginekin topo egiten du, Hiru Sorginek etorkizunean Eskoziako Errege bilakatuko dela iragartzen diotelarik. Sorginen beste bi iragarpen bete ondoren, Macbethek bere buruari hirugarren iragarpena nola beteko ote den etengabe galdegiten dio, Duncan erregea (Erskine Sanford) oraindik bizirik baitago, eta gainera bere bi seme oinordekoak ere badituelarik. Baina, Macbethek sorginen iragarpenak entzun bezain azkar, bere buruan Duncanen hilketa behin eta berriz otutzen zitzaion, nahiz eta hasiera batean ideia horri uko egin. Halere, Macbethen emazte handiguraren (Jeanette Nolan) botere irrikia senarrarena baina askoz ere sendoagoa denez, senarrak hilketa burutu dezan bultzaraztea lortuko du.
Aktoreak
aldatu- Orson Welles - Macbeth, eskoziar kapitaina eta gerora Eskoziako erregea
- Jeanette Nolan - Lady Macbeth eta gerora Eskoziako erregina
- Dan O'Herlihy - Macduff, Fifeko baroia
- Peggy Webber - Lady Macduff / Hiru Sorginetako bat
- Christopher Wells - Macduffen semea
- Erskine Sanford - Duncan I.a Eskoziakoa, Macbethek erailtzen du
- Roddy McDowall - Malcolm, Duncanen seme zaharrena
- Edgar Barrier - Banquo, eskoziar kapitaina eta Macbethen adiskidea
- Jerry Farber - Fleance, Banquoren semea
- Alan Napier - Aita Santua (apaiza)
- John Dierkes - Ross, eskoziar jauntxoa
- Keene Curtis - Lennox, eskoziar jauntxoa
- Lionel Braham - Siward, ingeles komandatea
- Archie Heugly - Siward gaztea, Siwarden semea
- Morgan Farley - Lady Macbethen medikua
- Lurene Tuttle - Lady Macbethen neskamea / Hiru Sorginetako bat
- Brainerd Duffield - Hiltzailea / Hiru Sorginetako bat (Duffield, trabesti pertsonaia antzeztu zuen filma honetako aktore bakarra izan zen)
- William Alland - Bigarren hiltzailea
- George Chirello - Seyton, Macbethen morroia
- Gus Schilling - Macbethen gazteluko atezaina
Iruditegia
aldatu-
Macbeth (Orson Welles) eta Lady Macbeth (Jeanette Nolan).
-
Banquo (Edgar Barrier).
Kanpo estekak
aldatu- Macbeth filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Macbeth filmaren hasiera ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)