Ireki menu nagusia

International Standard Book Number

ISBN» orritik birbideratua)
13 zifrako ISBN kodea, 978-3-16-148410-0, EAN-13 barra kode batean.

International Standard Book Number (Liburuen Nazioarteko Zenbaki Normalizatua) edo ISBN («is-bin» esaten zaio batzuetan) erabilera komertzialerako liburuen kode identifikatzailea da. 1966an Erresuma Batuan sortu zuen W H Smith liburu eta paper-dendak, Standard Book Numbering (SBN) izenpean. 1970ean ISO 2108 nazioarteko estandar moduan definitu zen.

Hasieratik eta 2007ko urtarrilaren 1.a arte, ISBN zenbakiak 10 zifra zituen. Hortik aurrera 13 ditu, EAN delako kodearekin bateratu baitzen. Lehenengo zatiak argitalpen mota adierazten du (978 liburuen kasuan). Bigarrenak estatua edo hizkuntz eremua; hirugarrenak argitaletxea, liburuen kasuan, eta laugarrenak argitalpena bera identifikatzen du (izenburua, argitaraldia). Azken zenbakia kontrol digitua da, besteen arteko konbinazio zehatz batetik ateratzen dena.[1]

Aldizkarietako argitalpenetan ISSN (International Standard Serial Number) erabiltzen da.

ErreferentziakAldatu

  1. Pearce, Bill (2015) «ISBN Information - Anatomy of a 13-digit ISBN» web.archive.org . Noiz kontsultatua: 2018-12-17.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: International Standard Book Number  


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.