Voyage of the Damned
Voyage of the Damned (euskaraz Madarikatuen Bidaia), 1976ko Stuart Rosenberg estatubatuar zinema zuzendariaren drama film bat da. Gordon Thomas eta Max Morgan-Witts idazleen 1974ko izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Faye Dunaway, Oskar Werner, Lee Grant, Max von Sydow, James Mason eta Malcolm McDowell aktoreek antzeztu zuten. Soinu banda Lalo Schifrin argentinar musikagileak konposatu zuen.
Filma nahiz eleberria 1939an nazismoarengandik ihesi Alemaniatik Kubara bidaiari juduak garraiatu zituen MS St. Louis ontziaren benetazko gertaera historikoan oinarrituak daude.
Oscar Sarietarako hiru izendapen jaso zituen: Taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Lee Grant), Soinu banda onenaren Oscar Saria (Lalo Schifrin) eta Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria (David Butler eta Steve Shagan).
Argumentua
aldatu1939an, MS St. Louis ontzia Hirugarren Reichetik Habanara babes hartzeko alemaniar juduez lepo betea doa. Batzuk lehenbiziko kontzetrazio-esparruetako biktimak dira, beste batzuk Kuban dauzkaten senideekin elkartzera doaz. Halere, beren helmugara iristean, kubatar agintariek Alemaniara itzultzera derrigortuko dituzte, gainontzeko munduak beste aldera begiratzen duen bitartean. Honek "Lotsaren Bidaia" izena jasoko du.
Aktoreak
aldatu- Faye Dunaway: Denise Kreisler
- Max von Sydow: Captain Schroeder
- Oskar Werner: Egon Kreisler irakaslea
- Malcolm McDowell: Max Gunter
- Orson Welles: José Estedes
- James Mason: Juan Remos doktorea
- Lee Grant: Lili Rosen
- Katharine Ross: Mira Hauser
- Ben Gazzara: Morris Troper
- Luther Adler: Weiler irakaslea
- Michael Constantine: Luis Clasing
- Denholm Elliott: Canaris almirantea
- José Ferrer: Manuel Benitez
- Lynne Frederick: Anna Rosen
- Helmut Griem: Otto Schiendick
- Julie Harris: Alice Fienchild
- Wendy Hiller: Rebecca Weiler
- Paul Koslo: Aaron Pozner
- Nehemiah Persoff: Hauser jauna
- Georgina Hale: Lotte Schulman
- Brian Gilbert: Laurenz Schulman
- Fernando Rey: Bru presidentea
- Günter Meisner: Robert Hoffman (kredituetan Guenter Meisner)
- Leonard Rossiter: Von Bonin komandantea
- Maria Schell: Hauser andrea
- Victor Spinetti: Erich Strauss doktorea
- Janet Suzman: Leni Strauss
- Sam Wanamaker: Carl Rosen
- Jonathan Pryce: Joseph Manasse
- Ina Skriver: Abeslaria
- Laura Gemser: Estedesen adiskidea (krediturik gabe)
Kanpo estekak
aldatu- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)